Emakumeem memoriarako topaketa - laia
Breadcrumb
Arabako emakumeak oroitzeko kontakizunak
Arabako emakumeak oroitzeko kontakizunak
Webgune honetan topaketa-prozesu baten emaitza dago, Arabako lurraldean emakumeen memoria historikoa aktibatzeko egin ziren topaketena. Kuadrilla eta udalerrietan zehar egin zen ibilbidea izan zen, galdera bat abiapuntu hartuta: Zein historia kontatu dira iraganari buruz eta zein gelditu dira kontakizun historikotik kanpo?
Hainbat hilabetez, adin eta ibilbide askotariko emakume eta gizonek oroitzapenak partekatu zituzten, mota guztietako esperientziak. Elkarrizketa horietan ikusezin bihurtutako lanak eta lanbideak aipatu ziren, familiako ekonomia antolatzeko moduak, komunitateko zaintzak eta osasuna, migrazio-historiak, babes-sareak, jasotako heziketa, gizarte-balioak, komunitatearen parte hartzea edo desberdinkeria-egoerak eta isiltzera kondenatutakoak. Ekarpen horiei guztiei esker, memoria zabala eratu zen, kokatua, lurraldeko testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoei estu lotua.
Tokiko topaketen bidez artikulatu zen prozesua, Kuadrilla bakoitzean egin baitziren topaketak. Saio bakoitzean aztarna historiko bat aurkeztu zen -irudi bat, lanbide bat, praktika bat edo gizarte-bizitzako esparru bat- 2024ko azterketa historiografikoan egindako aztarnak ziren eta banako memoria eta memoria kolektiboa aktibatzeko abiapuntuak izan ziren.
Webgune honetako testuak dibulgatiboak dira, elkarrizketak, grabatutako audioak eta partekatutako materialak –argazkiak, agiriak edo objektuak– laburtuta egin dira. Kuadrilla bakoitzerako bi sarrera mota egin dira: bata orokorra, topaketaren garapena eta aztertutako gaiak ardatz dituena, eta bestea aztarna berria, indar bereziarekin azaleratu zen alderdiren bat sakonago aztertzeko.
Topaketetan parte hartu zuten pertsona guztien partaidetzari esker egin da lan hau; oroitzapenak partekatu zituzten, familiako historiak eta jakintzak, tokiko elkarteen babesa ere izan dugu, teknikariena, udal arduradunena eta erkidegoko eragileena, horiek eskaini baitizkigute espazioak, deialdiak egiteko erraztasunak eman eta saio bakoitza zaindu.
Sortutako memoriaren aberastasuna aztertutako gaien aniztasunean islatuta dago. Errazago kontsultatu ahal izateko, kategorien eta etiketen sistema baten bidez ere antolatu dira edukiak; sistema horri esker hainbat ikuspuntutatik abiatuta ibili daiteke webgunean zehar: eguneroko lanak eta ekonomia; zaintzak eta osasuna; gorputza eta harreman afektiboak; hezkuntza eta balioak; komunitateko sareak; migrazioa; memoria; tokiko nortasuna edo genero-desberdinkeriak, besteak beste.
Hemen jaso diren historiek iraganean murgildu nahi dute zabaldu eta konplexutasun handiagoa eskaintzeko, Arabako historia eguneroko txokoetatik, harreman informaletatik eta tradizionalki aitortutako guneetatik kanpo hartutako erabakietatik ere eraiki dela –eta eraikitzen dela– erakutsi nahi izan baitigu.
Memoria egitea komunitatean atzera begiratzea da, nortasuna eraikitzea eta iraganari berriro esanahia ematea, gure orainaldi honetatik partekatu eta aitortu nahi ditugun kontakizunen bidez.
Kuadrillen topaketak
Kuadrillak
Categoriak
GAIAK
Topaketak egitean, hainbat gai interesgarri aurkitu ditugu:
Lanbideak, lanak eta funtzioak
Serorak/freilak Ugazabandreak Gatzgileak Mondongerak Emaginak Beztitzaileak Beztitzaileak Tratulariak Merkatariak Tabernariak Garbitzaileak Maistrak Iñudeak/hazamak Modistak Sendalariak Injekzioa jartzen zuten emakumeak Zaintzaileak Kargu politikoa Nekazariak/Abeltzainak Industriako langileak Neskameak ("zerbitzatzera joaten zirenak")
Ekonomia eta biziraupena
Familia-bizitzaren eguneroko antolaketa Trukea Estraperloa Fiatua Aisia eta denbora librea
Bizitza zaintzea eta mantentzea
Zainketak Hazkuntza Adinekoei arreta Bateragarritasuna / Kontziliazioa Osasun komunitarioa Jaiotza Igarotze-erritualak Landare eta jakintza sendagarrien erabilera
Hezkuntza eta balioak
Hezkuntza Eskola Balioak eta moraltasuna Erlijioa Sozializazioa
Gorputza, harreman afektiboak
Sexualitatea eta UgalketaHarreman afektiboak Gorputzaren kontrola
Boterea, desberdintasuna eta kontrola
Lanaren sexu-banaketa Sexu-segregazioa haurtzaroan Errepresio sexista Kontrol sozial eta erlijiosoa Jabetzea Garbiketa Isilaraztea Emakume aitzindariak
Kultura, memoria eta nortasuna
Historia Memoria kolektiboa Tradizioa Jaiak Migrazioa Sustraitzea /Finkatzea Tokiko nortasuna eta ondarea Aitorpena Ikusezin bihurtzea Familiaren memoria
Etiketa tenporalak
Historiaurrea Erdi Aroa Modernitatea II. Errepublika Gerra Zibila Gerraostea Frankismoa Demokrazia Gaurkotasuna
Espazioak
Etxea (Etxea) Baserria Eliza/Ermita Garbitegia Kalea/Plaza Zelaia Fabrika Denda Dantza
Sareak eta gizarte-antolaketa
Emakumeen sareak Komunitatea Elkartea Lagunak Familia Leinua