Aiaraldea - topaketa - laia
Breadcrumb
Memoriarako Topaketa, Aiaraldea
Memoriarako Topaketa, Aiara
Lezeaga Aretoa, Laudio- 2025eko urriak 28
Laudion egin zen Memoriarako Topaketa betea izan zen hasieratik. Emakumez, oroitzapenez, hitz egiteko eta entzuna izateko gogoz betea. Gehienak Laudion bertakoak ziren arren, Artziniega eta inguruko beste herri batzuetatik ere etorri ziren batzuk; partaidetza handia eta etengabea izan zen eta espazio esanguratsu batean egin zen topaketa: emakumeei eta hausnarketa femeninoari eskainitako udalaren areto batean, oso beraiena den espazio batean. Gertutasun horrek bertaratzea erraztu egin zuen eta elkarrizketa naturaltasun osoz hasi zen.
XX. mendeko industrializazioak oso markatutako udalerrian, emakume askok ikusi zuten herriaren hazkunde azkarra; batzuek bertatik bertara ikusi zuten eta besteek familien bidez. Topaketara etorri ziren emakumeek migrazio-ibilbideak zituzten familian eta esperientzia pertsonalak eta memoria kolektiboak partekatu zituzten, eta industrializazioari eta herriaren hazkundeari buruzko ikuspegia zabaldu egin zuten. Rafaela Garrido izan zen Kuadrillako aztarna historikoaren protagonista eta hortik abiatu zen Topaketa. Rafaelaren historia entzun zen, beste esperientzia asko aktiba baitzitzakeen.
Laudioko topaketako irudia.
Aldeaquemadatik (Jaén) oso gazte zela iritsi zeneko garaiak ekarri zituen gogora. Ez zen bidaia hutsa izan, baizik eta erabateko bizimodu-aldaketa. Hortik abiatuta, antzeko oroitzapenez bete zen aretoa. Emakume batzuek baietz egiten zuten buruaz, esaldiak osatzen zituzten, beraiei gertatutakoak kontatzen zituzten. Laudiora etortzea prozesu gogorra izan zen, etxebizitzarik ez zen eta mukuru betetako etxeetan bizi ziren; ahal zen bezala egiten zen tokia, gero zetozenentzat.
Rafaela Garridoren irudiak gaztetan.
Gainez egiteko zorian zeuden etxeak behin baino gehiagotan aipatu ziren, ia intimitaterik ez zegoen etxeak, beharraren arabera dena berrantolatzen zen etxe haiek:
“Nire etxera jende asko etorri da. Oso pisu txikia zen, baina jakina... Familia bat edo senide batzuk etortzen ziren bakoitzean nire gela utzi behar izaten nien. Gurasoek beren ohea zuten, beste ohe txiki bat jarri zuten handiaren barrenean eta han egoten nintzen. Nire logela zetozenentzat izaten zen.”
Oroitzapen horretatik abiatuta Laudioko hazkunde industrialak etxeetako bizimodua zenbateraino eraldatu zuen ulertu ahal izan zen: espazioak, denborak eta familiako harremanak egokitu behar izan zituzten, lan bila zetozenei harrera egiteko.
1935eko Laudioko irudia. Oleta Llodio blogetik hartutakoa
https://urquijo-llodio.blogspot.com/2012/02/bitorika.html
Laster aipatu zuten lantegietako lana ere. Envases, Maderas Reunidas, Cerrajas, Brillosa edo Aceros de Llodio aipatzen hasi ziren, Laudio industrialaren ahozko mapa zen eta denek ezagutzen eta partekatzen zuten. Lana erraz aurkitzen zen, baina oso gogorra zen eguneroko bizitza hura. Rafaelak zehatz azaldu zituen Maderas Reunidaseko prozesuak: xafla bustiak nola erabiltzen ziren, lehortzean izaten zen beroa eta eskuak beti gorri izaten zituztela.
“Ez zuten eskularrurik ematen, eta odoletan izaten zenituen”, esan zuen behatzei begira. “Txapa likidoa zeriola etortzen zen, hartu eta lehortzeko sartzen zenuen eta beste aldetik lehortuta irteten zen. Gero printzak sartzen zitzaizkizun eskuetan. Ongi hartzen ikasi behar zenuen.”
Primaren truke egiten zen lanak markatzen zituen familietako erritmoak eta ekonomiak. Zenbat eta gehiago ekoitzi, orduan eta gehiago irabazten zen, baina presioa ere handiagoa zen. Etengabeko kontrola zegoen, baita komunera joateko ere. Rafaelak ironiaz gogoratzen du, denak barrez jarri ditu:
“Komunera joaten zinenean zera esaten zizun ofizialak: ‘Zertan pasatzen duzu horrenbeste denbora?’ Jakina, kantuak ere han ikasten genituen, irratian entzuten genituenak. Paper-mutur batean idatzi eta gero jakin egiten zenuen zein abesti zen.”
Lantegiaz gain, bada emakume guztiak ados dauden beste kontu bat ere: inoiz ez zen gauza bat bakarra egiten. Lana ez zen amaitzen lantegitik irtendakoan. Josten, brodatzen, neskame, etxeko lanetan eta zaintzan aritzen ziren. Rafaelak azaldu duenez, primari esker ordaindu zituen josteko klaseak eta brodatzeko makina erosi zuen; gerora diru-iturri izan zuena.
“Primarekin mirariak egiten genituen. Hori niretzat izaten zen. Primarekin ordaindu nituen klaseak, paperak, makina... Eta horrela egin nuen arreoa ere.”
Taldean nabaria zen ezkontza haustura bat zela. Izan ere, emakume batek baino gehiagok gogoratu zuten soldatapeko lana utzi zutela ezkontzean. Baina lantegia uzteak ez zuen esan nahi ez zenik lanik egiten, baizik eta beste mota bateko lana egiten zen.
“Ezkondutakoan lantegia uzten zenuen. Baina lana bazen. Etxean, umeekin... Hori ez zen inoiz amaitzen.”
Rafaela Garridoren ezkontzako argazkia
Eguneroko bizitzaz eta lan ikusezinez hitz egiten hasi ziren. Garbitokia zen gune nagusia, garbitzeko ez ezik, baita topo egin eta hitz egiteko ere. Emakume batek baino gehiagok ekarri zuten gogora zein gogorra zen koltxoiak egitea, urtean behin jo eta belardira atera bolumena berreskuratzeko.
“Emakumeek bakarrik jotzen zituzten koltxoiak. Gizonek landara joan behar izaten zuten. Gu ibiltzen ginen makilarekin jo eta jo... Eta gero bi egunez aireztatzen uzten zen.”
Etxeetako hotza ere aipatu zen eta berotzeko zeuden estrategiak ere bai. Rafaelak azaldu zuen lantegitik zerrautsa hartzen zuela, zakuak bete eta gero aitak trinkotu egiten zuela, berogailurako. Beste batzuek baietz egiten zuten buruarekin: etxe askotan hala izaten zen, industriak eskura uzten zituen materialak aprobetxatzen zituzten.
Laudio industrialarekin batera bizi zen landa-munduko oroitzapenak agertu ziren orduan: txerri-hiltzea, odola jaso eta txorizoak eta odolkiak egitea, animaliak zaintzea. Gabezien garaian bizirauteko balio zuten trukeak ere aipatu ziren. Trukea, zorretan utzi eta, zenbaitetan, estraperloan ibili ere bai; ohikoak ziren, esan zutenez. Arrautzak, esnea edo oiloen truke haragia, olioa edo azukrea ematen zirela gogoan zuten, eta askotan ahal zenean ordaintzen zela.
“Hori ez zen estraperloa, hori aldatzea zen. Arrautzen truke haragia; esnearen truke, olioa... Ahal zenean, ordaindu egiten zen.”
“Ni txikitan erosketak egitera joaten nintzen eta gero joaten zen ama ordaintzera, kobratzen zuenean. Astero joaten zen erosketak egitera eta aste osokoa ordaintzen zuen.”
Praktika hauek erakusten diguten eguneroko ekonomia konfiantzan oinarritzen zen, elkarri laguntzean eta burutsua izatean. Emakumeak ziren familiako hornitzaile nagusiak eta inguruarekin izaten ziren harremanak ere emakumeek harilkatzen zituzten.
María Francisca Barbara Otaolarrabia con dos amigas en 1927.
Imagen cogida del Blog Oleta Llodio: https://urquijo-llodio.blogspot.com/2012/02/bitorika.html
Imagen recogida de la publicación "Memorias de Mujeres de Llodio"
https://www.laudio.eus/doc/pub/Memorias_de_mujeres_de_Llodio.pdf
El auge industrial y demográfico de Llodio y, en general, en la cuadrilla de Ayala, trajo consigo también una intensa actividad comercial. En la conversación aparecieron tiendas y negocios que fueron referencia durante décadas: la Bruna, la tienda de Patxa, carnicerías, ultramarinos, bares y comercios que daban vida a las calles. Varias mujeres subrayaron que muchos de estos negocios estaban sostenidos por mujeres, especialmente en casos de viudedad o necesidad, y que funcionaban también como espacios de intercambio, de fiado y de relación cotidiana, como el caso de la carnicería de Avelina Ocerin:
“Mi ama se quedó viuda muy joven y se quedó al cargo d ela carnicería familiar. Allí trabajaba mucho era el truque. Mucha gente le iba a la carnicería a cambio de carne o lo que sea. Huevos, un poco de leche... Era una forma muy habitual. Sobre todo eran mujeres. A los hombres igual les daban más apuro. Simplemente cambiaban productos a cambio de carne.”
El pueblo “tenía mucha vida”, recordaban, con calles llenas, cines, bailes, verbenas y una intensa vida social que acompañó al crecimiento industrial.
Imagen actual de ‘Cerámica de Llodio’.
El control social y moral también atravesó muchos recuerdos: las normas tras el parto, la cuarentena, la exclusión de la madre del bautizo, las restricciones durante la menstruación: “No podías tocar el chorizo si estabas con la regla, decían que se estropeaba la matanza; tampoco regar o lavarse el pelo”. La vigilancia sobre los horarios de las chicas o la intervención del cura en la vida familiar. Algunas escenas se contaban con humor, otras con rabia contenida, pero todas ayudaban a dibujar el marco en el que se desarrollaban estas vidas.
Durante todo el encuentro, los recuerdos estuvieron acompañados de objetos. En la sala se expusieron fotografías familiares, bordados realizados por Rafaela para su ajuar (juegos de cama, camisones, batas), trabajos textiles que otras mujeres realizan hoy en una asociación local y un cancionero del coro. Estos materiales ilustraban lo contado y lo hacían tangible, visible, cercano.
Imagen de los objetos traídos al encuentro
Hacia el final de la sesión, la conversación se detuvo en el valor de compartir estas historias. Varias mujeres expresaron la sensación de haber llegado tarde a muchas preguntas y la importancia de no perder esa memoria.
“Tengo pena de no haber escuchado las vivencias de mi amama, de mi ama… ahora me doy cuenta con el tiempo. Estaría muy bien tenerlo recogido para mis hijos, porque si no, no se van a enterar.”
Ese sentimiento atravesó el cierre del encuentro y da sentido al proceso: poner en común recuerdos que durante años quedaron en el ámbito doméstico y convertirlos en memoria compartida, para que formen parte del relato colectivo de Llodio y de las mujeres que lo sostuvieron.
Erlazionatutako edukia - Aiaraldeko topaketa
Topaketari buruzko informazio gehiago
Categoriak
GAIAK
Topaketak egitean, hainbat gai interesgarri aurkitu ditugu:
Lanbideak, lanak eta funtzioak
Serorak/freilak Ugazabandreak Gatzgileak Mondongerak Emaginak Beztitzaileak Beztitzaileak Tratulariak Merkatariak Tabernariak Garbitzaileak Maistrak Iñudeak/hazamak Modistak Sendalariak Injekzioa jartzen zuten emakumeak Zaintzaileak Kargu politikoa Nekazariak/Abeltzainak Industriako langileak Neskameak ("zerbitzatzera joaten zirenak")
Ekonomia eta biziraupena
Familia-bizitzaren eguneroko antolaketa Trukea Estraperloa Fiatua Aisia eta denbora librea
Bizitza zaintzea eta mantentzea
Zainketak Hazkuntza Adinekoei arreta Bateragarritasuna / Kontziliazioa Osasun komunitarioa Jaiotza Igarotze-erritualak Landare eta jakintza sendagarrien erabilera
Hezkuntza eta balioak
Hezkuntza Eskola Balioak eta moraltasuna Erlijioa Sozializazioa
Gorputza, harreman afektiboak
Sexualitatea eta UgalketaHarreman afektiboak Gorputzaren kontrola
Boterea, desberdintasuna eta kontrola
Lanaren sexu-banaketa Sexu-segregazioa haurtzaroan Errepresio sexista Kontrol sozial eta erlijiosoa Jabetzea Garbiketa Isilaraztea Emakume aitzindariak
Kultura, memoria eta nortasuna
Historia Memoria kolektiboa Tradizioa Jaiak Migrazioa Sustraitzea /Finkatzea Tokiko nortasuna eta ondarea Aitorpena Ikusezin bihurtzea Familiaren memoria
Etiketa tenporalak
Historiaurrea Erdi Aroa Modernitatea II. Errepublika Gerra Zibila Gerraostea Frankismoa Demokrazia Gaurkotasuna
Espazioak
Etxea (Etxea) Baserria Eliza/Ermita Garbitegia Kalea/Plaza Zelaia Fabrika Denda Dantza
Sareak eta gizarte-antolaketa
Emakumeen sareak Komunitatea Elkartea Lagunak Familia Leinua