Lautada - topaketa - laia
Breadcrumb
Arabako Lautadako emakumeen Memoriarako Topaketa
Arabako Lautadako emakumeen Memoriarako Topaketa.
Jasokundearen eliza, Alaitza - Azaroak 11
Azaroaren 11n arratsaldez egin zen Alaitzako elizan Arabako Lautadako emakumeen Memoriarako Topaketa, eta elizaren inguruan zebilen haizen zakarra izan zen protagonistetako bat. Eliza barruan egin zen saioa, alboetako batean, Erdi Aroko fresko ospetsuak dauden aldean. Biribilean ipinitako aulkietan eseri ziren Arabako damei eta erditzeetako errituei buruz hitz egitera auzotar gutxi batzuk; baita oroitzapenak, familietako kontakizunak eta tokiko historiari buruzko ikuspegi kritikoak partekatzera ere.
Topaketako irudia.
Topaketa hasteko, Isabel Mellénen ikerketari buruzko sarrera bat egin zen; Isabelen tesiak pinturen interpretazioa nola aldatu duen azaldu zen. Bertaratu ziren batzuek bazuten interpretazio horien berri, baina beste batzuentzat erabateko ezustea izan zen. Partaide batzuek azaldu zutenez, duela urte gutxira arte soilik erlijioaren ikuspegitik interpretatu ziren pinturak eta emaginak, erditzeak eta emakumeen erritualak erabat ezkutuan egon ziren ikuspegi androzentrikoaren ondorioz, gaur egun ikuspegi hori berriro aztertzen hasi diren arren.
Topaketako egunean ateratako Erdi Aroko freskoen irudia.
Bertaratutako batek argi azaldu zuen herrian zer eragin izan zituzten interpretazio berriek:
“Gazeo osoa hankaz gora jarri zuen Isabelen lehenengo hitzaldiak. Herriko gizonak zur eta lur zeuden. Ordura arte demonioa zela esan izan zen, soldadu bat zela... Eta bat-batean esaten dizute: ‘Ez, ez, erditzen ari den emakume bat da’. Opari bat izan zen begiak irekitzea.”
Duela hamarkada batzuk pinturak ikusi zituen beste batek bere harriduraren berri eman zuen; garai hartan ematen zuten azalpena ezin zuela ulertu eta gaur egungo azalpenekin ulertu duela esanahia:
“1980ko hamarkadan ikusi nituen eta oso arraroak iruditu zitzaizkidan. Ez uzten erlijiosotik ezer. Eta Isabelen hitzaldia entzun nuenean ulertu nuen dena. Zentzua zuen. Zera esan zuen: ‘Zergatik jarriko da dama bat perbertsioaren ikur izateko?’ Eta orduan historia beste era batera ikusten hasten zara.”
Topaketako irudia.
Partaide horiek esandakoetatik abiatu eta irudi horiek eta duela gutxiko oroitzapenak lotu zituzten. Emakume batzuek erditzeari buruzko esperientzia pertsonalen berri eman zuten, nola medikalizatu den eta erritual femeninoak nola galdu diren. Horietako bat etxean jaiotakoa zen eta zera azaldu zuen:
“Ni jaio nintzenean amama zen emagina. Esan zidatenez, iritsi zenerako jaioa nintzen. Lehen etxean erditzen zen, emakumez inguratuta. Eguneroko bizimoduaren zati zen.”
Beste partaide batek azaldu zuenez, ospitalean izan zituen seme-alabak eta partekatutako espazio horien galeraz aritu zen:
“Erditzera joan nintzenean ez nekien zertara nindoan ere. Inoiz erditze bat ikusi gabea nintzen. Lehen ikusten zen, entzun egiten zen etxean. Orain, joaten zara, erditu eta bi egunera etxean zaude. Dena ezkutuan egiten da”.
Hausnarketa pertsonal horiei esker ikusi ahal izan zen komunitateak Erdi Aroko eszena horiek beren esperientziatik interpretatzen dituela; jarraipenak eta hausturak ikusten direla zaintzaren, osasunaren eta emakumeen eguneroko bizitzaren inguruan.
Topaketako irudia.
Elkarrizketan zehar lurraldearen memoriarako beste aztarna batzuk ere sortu ziren. Arropa-garbitzaileen eta garbitokien garrantzi historia aipatu zen, emakumeen bizitzen erdigune izan baitziren garbitokiak hainbat hamarkadaz.
Sorginak eta sendalariak ere aipatu ziren; figura historikoak ere aipatu ziren, Zokorra, esaterako, Aguraingo sorgina. Beste plano batean (XIX. eta XX. mendeetan) lurraldeko egiazko sendalariez aritu ziren partaideak; jendeak sendalari horien ezagutzak eta jakituria erabat aitortzen omen zituen. San Romaneko sendalaria aipatu zen batez ere, oraindik ere gogoan baitu jendeak:
“Mundu guztiak ezagutzen zuen sendalaria. Urdaila altxatzen zekien, bere tokian jartzen, haurrei laguntzen zien jaten ez zutenean... Jakintza handia zuen eta jendearen konfiantza ere bai.”
Aguraingo Zokorrari buruzko argitalpenaren irudia.
http://www.salvatierra-agurain.com/zokorra,-la-bruja-de-agurain--ii-.html
Familietan belaunaldiz belaunaldi igorritako jakintzak ere aipatu ziren, bereziki baserrietan animaliak zaintzeari buruzkoak:
“Amak landare asko erabiltzen zituen: malba, porrua... Saldak egiten ziren enpatxuarentzat, esnearentzat. Etxean jakiten ziren erremedioak ziren.”
Jakituria horiek bide eman zuten belaunaldi arteko transmisioaz aritzeko, emakumeen ezagutza historikoki nola jazarri zen esateko eta gaur egun oraindik ere landareei, gorputzei eta zaintzei lotutako komunitateko praktikak daudela esateko.
Saioaren amaiera aldera tokiko historiaz hitz egin zen eta emakumeen memoria nola gordetzen (edo galtzen) den esan zen. Zenbait partaide bat zetozen: iragan hori dokumentatu eta partekatzeko ekimenak sustatu behar dira. Eta bi proposamen zehatz adierazi zituzten; batetik, garbitokien eta arropa-garbitzaileen memoria gordetzeko ekintzak egitea (ikurrak jarri, lekukotzak bildu edo materialak sortu horien garrantzi historikoaren eta sozialaren berri emateko).
Zalduondoko garbitzaileen irudia
Bestetik, belaunaldien arteko topaketak egitea proposatu zen adinekoek argazkiak, errezetak, kontakizunak eta objektuak parteka ditzaten gazteekin, eta horrela lurraldeko eguneroko bizitzaren memoriaren transmisio bizia egin.
Topaketa amaitzeko mokadutxo bat jan zen elizan bertan, haizea bazter guztiak eraman behar balitu bezala zebilen bitartean. Talde txikietan jarraitu zuten hizketan, denbora luzeegiz isilean egon diren historiako zati batzuk taldean berreskuratzen ari ziren sentsazioa zutela.
Topaketaren irudia
Erlazionatutako edukia - Lautada
Topaketari buruzko informazio gehiago
Categoriak
GAIAK
Topaketak egitean, hainbat gai interesgarri aurkitu ditugu:
Lanbideak, lanak eta funtzioak
Serorak/freilak Ugazabandreak Gatzgileak Mondongerak Emaginak Beztitzaileak Beztitzaileak Tratulariak Merkatariak Tabernariak Garbitzaileak Maistrak Iñudeak/hazamak Modistak Sendalariak Injekzioa jartzen zuten emakumeak Zaintzaileak Kargu politikoa Nekazariak/Abeltzainak Industriako langileak Neskameak ("zerbitzatzera joaten zirenak")
Ekonomia eta biziraupena
Familia-bizitzaren eguneroko antolaketa Trukea Estraperloa Fiatua Aisia eta denbora librea
Bizitza zaintzea eta mantentzea
Zainketak Hazkuntza Adinekoei arreta Bateragarritasuna / Kontziliazioa Osasun komunitarioa Jaiotza Igarotze-erritualak Landare eta jakintza sendagarrien erabilera
Hezkuntza eta balioak
Hezkuntza Eskola Balioak eta moraltasuna Erlijioa Sozializazioa
Gorputza, harreman afektiboak
Sexualitatea eta UgalketaHarreman afektiboak Gorputzaren kontrola
Boterea, desberdintasuna eta kontrola
Lanaren sexu-banaketa Sexu-segregazioa haurtzaroan Errepresio sexista Kontrol sozial eta erlijiosoa Jabetzea Garbiketa Isilaraztea Emakume aitzindariak
Kultura, memoria eta nortasuna
Historia Memoria kolektiboa Tradizioa Jaiak Migrazioa Sustraitzea /Finkatzea Tokiko nortasuna eta ondarea Aitorpena Ikusezin bihurtzea Familiaren memoria
Etiketa tenporalak
Historiaurrea Erdi Aroa Modernitatea II. Errepublika Gerra Zibila Gerraostea Frankismoa Demokrazia Gaurkotasuna
Espazioak
Etxea (Etxea) Baserria Eliza/Ermita Garbitegia Kalea/Plaza Zelaia Fabrika Denda Dantza
Sareak eta gizarte-antolaketa
Emakumeen sareak Komunitatea Elkartea Lagunak Familia Leinua