Aiaraldea - 2024ko Aiaraldeko Berdintasun Topaketa: "Umorea eta Emakumeak" - laia
Breadcrumb
CAB-Agenda EU
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea
Aiaraldea - 2024ko Aiaraldeko Berdintasun Topaketa: "Umorea eta Emakumeak"
2024-11-15
Eskualdeko Berdintasun Topaketa 2024. “Umorea eta emakumeak” izan zuten hizpide larunbatean, azaroaren 9an, Arespalditzako udaletxean egindako topaketan. Saioa 10:00etan hasi zen, aurkezpen instituzionalarekin, eta, ondoren, Bea Egizabal eta Intza Alkain emakume umorista eta feministen arteko ponentzia-elkarrizketa izan zen. Umoregileen hitzaldiaren ostean, elkarrizketa eta hausnarketa trukea egin zuten. Ondoren, eskualdeko elkarteetako hainbat emakume ordezkarik parte hartu zuten, eta beren ibilbideak kontatu eta egungo proiektuak azaldu zituzten. Topaketa Bea Egizabalen “Magma Mía” bakarrizketarekin amaitu zen.