Argitalpenak - laia
CAB Argitalpenak
TIT 2022
2022
Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V Foru Plana 2022-2026
Amurrioko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana 2022 - 2025
TIT 2021
2021
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Laudioko Udalaren IV. plana
IZ Pobreziaren feminizazioari buruzko azterketa
Pobreziaren feminizazioari buruzko azterketa
TIT 2020
2020
IV Plan Foral para la igualdad de mujeres y hombres en Álava 2016-2020 EUS
Arabako gizonen eta emakumeen berdintasunerako IV. Foru Plana (2016-2020)
Aldundiko Gobernu Batzordeak, 2016ko abenduaren 20an, Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunerako 2016-2020 aldirako IV. Foru Plana onartu zuen.
Estudio de las realidades LGTBI+
comic - Somos más, somos cuadrilla. #EginBat eu
“Gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” kanpainaren komikia
Añanako Kuadrillak eta berau osatzen duten Udalek kanpaina berri bat jarri dute martxan indarkeria matxistari aurre egiteko. “Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka, gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” lelopean.
kimen honekin, Kuadrillak eta bertako udalek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakutsi nahi izan dute. Aldi berean, herritarrak eta, bereziki, gazteak kontzientziatu nahi dituzte, indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria da eta. Horrez gain, emakumeen eta LGTBI kolektiboko pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duen lehen mailako gizarte-arazo bat da baita ere.
Kanpaina osatzen duten ekimenen artean, Barbara Alca. ilustratzaileak sortutako komiki hau dago. Lanak indarkeria matxista, gorputz perfektuek eragindako presioa, maitasun erromantikoaren kontrola eta mitoak eta ziberindarkeria matxistak islatzen ditu, besteak beste.
Diagnóstico para la igualdad Añana EUS
Añanako Gazteen Berdintasunerako Diagnostikoa
Proiektuaren helburu nagusia Añanako Kuadrilako 12 eta 18 urte arteko nerabe eta gazteen kolektiboan emakume eta gizonen
arteko berdintasun kontzeptuaren hedapenaren analisia egitea da, eta Añanako Kuadrilako gazteen arteko Berdintasun Plan bat, ikastetxeak eta denbora libreko espazioak barne hartzen dituena, eta gazte eta nerabeak, irakasleak, begiraleak eta gurasoak -IGE- inplikatzen dituena modu koordinatu eta integralean.
III Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres de Rioja Alavesa
Arabako Errioxako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana
Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillak, eskualdeko berdintasun-zerbitzuaren bidez, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko konpromisoa hartu du Arabako Errioxako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren diseinuaren prozesuaren bitartez. Erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko behar duten erremintarik baliagarriena da Berdintasunerako Plan bat.
TIT 2018
2018
Tríptico: I Plan de Igualdad de la Cuadrilla de Campezo Montaña-Alavesa (2018-2021) EUS
Triptikoa: Emakume eta gizonen Berdintasunerako I Plana (2018-2021) Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillan
Emakume eta gizonen Berdintasunerako I Plana (2018-2021) Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillan berdintasun politiken garapenerako markoa ezartzen du. 2017. urtean berdintasun diagnostiko eta plangintza bat abian jarri zen, eta, prozesu horrek partaidetza zabal bat izan zuen. Izan ere, prozesu horren ondoren hurrengo urteetarako neurri batzuk zehaztu ziren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko.
II Protocolo de Actuación y Coordinación Interinstitucional para La Mejora en la Atención de las Víctimas de Violencia Machista de la Cuadrilla De La Llanada Alavesa EUS
Arabako Lautadako Kuadrillako indarkeria matxistaren biktimei zuzendutako laguntza hobetzeko erakundeen arteko II. koordinazio- eta jarduera-protokoloa
Arabako Lautadako Kuadrillako Indarkeria Matxistaren Biktimei Zuzendutako Laguntza Hobetzeko Erakundeen Arteko II. Koordinazio- Eta Jarduera-Protokoloa onartu da eskualdean aho batez.
TIT 2017
2017
Ayala. Diagnóstico de situación de la violencia machista. 2017 EUS
Aiara. Indarkeria Matxistaren egoeraren diagnostikoa. 2017
Emakumeen aurkako indarkeriari eta beste indarkeria matxisten gaiari aurre egitea ardatz estrategikoa da Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Foru Planean (2016-2010). Ardatz horren lehen helburua da jakitea zenbateraino eragiten duen landa guneetan emakumeen aurkako indarkeriak1. Helburu horri begira hartu beharreko lehenengo neurria honako hau da: lurraldeko Kuadrilla guztietan diagnostikoak egitea indarkeria matxistaren egoerari buruz, hobetu beharreko esparruak errazago identifikatze aldera.
Campezo-Montaña alavesa. Diagnóstico de situación de la violencia machista. 2017 EUS
Kanpezu-Mendialdea. Indarkeria Matxistaren egoeraren diagnostikoa. 2017
Diagnostiko hau Foru Aldundiko IV Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Planean (2016-2017) barneraturik dagoen hirugarren ardatzean kokatzen da; bere lehen atalean, Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten Kuadrilletan dagoen indarkeria matxista egoera aztertzeko diagnostiko bat egiteko beharra azpimarratzen da.
TIT 2016
2016
Gorbeialdea. Diagnóstico de situación de la violencia machista. 2016 EUS
Gorbeialdea. Indarkeria Matxistaren egoeraren diagnostikoa. 2016
Ondorengo Diagnosia Gorbeialdeako Eskualdearen interesa dela medio egin da, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasunerako Zerbitzuak lagunduta. Araba osoko eskualde askok aurrera eramaten ari diren prozesu handiago baten barruan ikus daiteke, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren errealitatea ezagutzera bideratuta dagoena. Horrela, arreta eta prebentziorako udal politika publikoak eta aldundiko politikak hobetu nahi dira.
Añana. Diagnóstico de situación de la violencia machista. 2016 EUS
Añana. Indarkeria Matxistaren egoeraren diagnostikoa. 2016
Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aldundiko IV Berdintasun Plana 2016-2020, Arabako ForuAldundiak legegintzaldirako ezarritako proiektuetako bat da. Horren hirugarren ardatz estrategikoak emakumeenganako indarkeria eta bestelako indarkeria matxisten inguruan datza, eta lehenengo puntuan Arabako Lurralde Historikoko Kuadrilletan indarkeria matxistaren egoerari buruzko diagnosiak egitearen beharra aipatzen du.
Cuadrillas de Araba. Diagnóstico de situación de la violencia machista EUS
Arabako Kuadrillak. Indarkeria mMatxistaren gaineko diagnostikoa
Arabako Kuadrilletan ematen den indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa, Arabako gizonen eta emakumeen berdintasunerako III. eta IV. Foru Planetako jarduera ildoetan jasotzen direnak betetzeko egiten da. IV. Foru Planak 4 ardatz jasotzen ditu, hirugarrena “Emakumeen aurkako indarkeriak eta beste indarkeria matxista batzuk” da eta bere helburua indarkeriarik gabeko bizitza bermatzea da. Hori lortzeko proposaturiko neurria, laguntza publikoa eskatzen duten biktimentzako eskuragai dauden baliabideen kudeaketa eraginkorraren maximizazioa da.
TIT 2015
2015
Rioja Alavesa. Diagnóstico de situación y recomendaciones. 2015 EUS
Arabako Errioxa. Indarkeria Matxistaren egoeraren diagnostikoa. 2015
Honako diagnostikoak, Berdinbidean Araba-Álava udal txikietako berdintasun politiken bulkadarako programaren parte bezala eskatuta egindakoa, 2015eko lehen hiruhilekoan jaso ahal izan diren datuak eta indarkeria matxistari buruzko eta hau pairatu duten emakumeek jasotako arretari inguruko eritziak sistematizatzen ditu.
IZ Beste urte batzuk
Beste urte batzuk
Lautada: Protocolo de actuación y coordinación para la mejora en la atención a las víctimas de violencia machista y agresiones sexuales EUS
Lautada: indarkeria matxistaren eta sexu-erasoen biktimentzako laguntza hobetzeko jarduera eta koordinazio-protokoloa
Genero-indarkeria eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakundeen arteko lehen jarduera eta koordinazio-protokoloa.