CAB recursos eu

Baliabideak

Recursos orokorra

Recursos - Euskadi EUS

Euskadi

 

 

 

Emakumeen aurkako indarkeria 

 

  • Arreta zerbitzuak konfinamendu-egoeran 

 

Arreta zerbitzuak ikusi

 


  • Covid-19aren aurrean Euskadiko Gizartze Zerbitzuetako laguntza eta prestazioen bilatzailea 

 

Bilatzailera joan

 


Elkartasun sareak

 

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik.

 

Informazio gehiago

 


Babes zentroak 

 

COVID-19aren aurrean, UNICEF erakundeak babes-zentroetako hezkuntza-taldeei laguntzeko zerbitzu bat jarri du martxan.

 

Informazio gehiago

 


Bizitzari omenaldia. 2.0 eskelak

 
«Agur esan zioten elkarri, eta agurrean ongietorria zegoen» Mario Benedetti

Doako zerbitzua konfinamenduan

 

Online espazioa da, hildakoari omenaldi bat egiteko. Espazio pertsonalizatu bat, agurtzen dugun pertsonaren berezitasuna islatuko duena, eta familia eta lagun guztiei (baita urrun bizi direnei edo hiletan egoteko zailtasunak dituztenei ere) omenaldi sentikor bat egiteko aukera emango diena.

 

Informazio gehiago

 

Recursos-Álava

Araba

 

 

Indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko baliabideak, GOFEren eskutik, Koronavirusen alarma-egoeran

 

Arabako lurralde osoan (eta Trebiñun) emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako gizarte-arretan espezializatutako zerbitzu guztiak ematen jarraitzen da.


Hegoak foru zerbitzua: emakumeei arreta soziosanitarioa ematea

 


Hegoak foru zerbitzua: genero-indarkeriaren biktimentzako arreta psikosoziala

 

Aurrez aurreko arreta zabalik dago Araba osoan, Gasteizko biktimen arretarako bulegotik. Aurrez hitzordua eskatuta joaten da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen telefonora deituz (945 151 015).

Landa-bulego guztiak daude aurrez aurreko arretara itxita: Amurrio, Laudio, Guardia, Oion eta Agurain. Telefono bidezko arreta eskaintzen da. Larrialdietan, psikologoa joango da.


Hegoak foru zerbitzua: gizonentzako arreta psikosozia

 

Aurrez hitzordua eskatuta joaten da, GOFEren telefonora deituz: 945 151 015.


Biktimei hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko foru-zerbitzua

 

Zerbitzua ematen jarraitzen da, baina hartzaile gehienak profesionalekin ez egoteko eta haiekin harremanetan ez jartzeko eskatzen ari dira, telefono bidezko arreta aukeratuta.


Genero-indarkeriaren lantaldearekin harremanetan jartzea

 


Arabako psikologoen Elkargoa

 

Herritarrei arreta psikologikoa ematea, Arabako Psikologoen Elkargo Ofizialeko profesional boluntarioek eskainia.

 

Recursos-Añana EUS

Añana 

 

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 

Zerbitzu guztiak martxan daude, baina telefonoz. Laguntza behar dutenen jarraipen telefonikoa.

Añana mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 

 

Añana ekialdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

 

Añana zentroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 945 355 208 ( konfinamenduko telefono orokorra)

 


Indarkeria matxista 

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: telefono bidezko arreta

Koronabirusak sortutako krisi egoeran martxan daude indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak.

Egunotan komunikazioa indartu da biktimak artatzeko:

 24 orduko telefonoaren inguruan: 900 840 111

  • Larrialdietarako: 112

  • App 112 larrialdiko aplikazioa, Entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeela


Añanako Kuadrilla 

 


Hezkuntza 

 

Berantevillako Udala: Eskolako etxeko lanak inprimatzea (fotokopiak) eta etxera bidaltzea.

Iruña Okako Udalak ziurtatu nahi du udalerriko ikasle guztiek badituztela birtualezko eskolatzearekin jarraitzeko beharrezko tresnak. Horregatik, Interneterako konexio egokirik ez baduzu edo alderdi horretan zailtasunak dituen ikasleren bat ezagutzen baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan udal-zerbitzuekin 945 361 536 edo 945 371 064 telefonoen bidez, hezkuntza-baliabide guztiak eskuratzeko behar diren baliabideak izan ditzazun.


Iruña Okako Udala

Iruña Okako Udalak ziurtatu nahi du udalerriko ikasle guztiek badituztela birtualezko eskolatzearekin jarraitzeko beharrezko tresnak. Horregatik, Interneterako konexio egokirik ez baduzu edo alderdi horretan zailtasunak dituen ikasleren bat ezagutzen baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan udal-zerbitzuekin 945 361 536 edo 945 371 064 telefonoen bidez, hezkuntza-baliabide guztiak eskuratzeko behar diren baliabideak izan ditzazun.

 

Informazio gehiago

 


Boluntariotza 

 

Udal-sare bakoitzeko erreferentziazko pertsona alkatea da, inguruko gizarte-langilearekin eta inguruko lehen mailako arretako osasun-langileekin koordinatuta.

Harremanetan jartzeko: Udaleko telefono edo email-a.

Gaubeako Udala

 


Herritarrentzako arreta zerbitzua 

 

Telefono eta on line bidezko arreta

 

Online bidezko arreta

 


Beste zerbitzu batzuk 

 

Recursos-Amurrio EUS

Amurrio 

 

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

 

Lanean jarraituko dute, aurrez aurreko hitzorduak izan ezik, hauek atzeratuko dira. Telefonoa: 945 891 161.


Bolondres lanak 

 

Bizi dugun egoera dela eta, Amurrioko Udalak martxan jarri zuen martxoan OSASUN KRISIARI AURRE EGITEKO KABINETE BEREZI BAT. Krisi kabinete hau udalerriko teknikoez, udalerriko agintariez eta bolondresez osatuta dago. 671 07 41 70 telefono zenbakira dei daiteke eguneko 24 orduetan, bakardade-egoeran dauden adinekoen eta behar bereziak dituzten pertsona ahulen beharrei erantzuteko eta erantzuna emateko.


GAPPA laguntza psikologiko eta pedagogikorako udal zerbitzua 

 

Amurrioko Udaleko GAPPA Laguntza Psikologikorako eta Pedagogikorako Udal Zerbitzuko profesionalek laguntza psikologikoa eta laguntza emozionala ematen diete kolektibo ahulei eta, bereziki, adinekoei, COVID-19ko pandemiak sortutako egungo egoerari aurre egiteko.


HAZ

 

Alarma-egoerak irauten duen bitartean, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak ez ditu herritarrak aurrez aurre artatzen. Izapide eta kontsulta guztiak 945 891 161 telefonoaren edo az-sac@amurrio.eus helbide elektronikoaren bidez egin beharko dira.


Amurrio Bidean 

 

Jakinarazten da langile autonomoek jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzen dutela, alarma-egoeraren ondorioz. Balizko zalantzak ere argitu ditu 945 891 721 telefonoaren bidez.


Amurriok aktibo jarraitzen du indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzu eta baliabide guztietam

 

Amurrioko Udalak gogorarazi duenez, osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzu eta baliabide guztiak ditu aktibo, eta udalarekin harremanetan jar daiteke telefonoz, goizetan, Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren bidez (945 891 161) eta eguneko 24 orduetan, Udaltzaingoaren bidez (945 038 260 edo 636 469 288). Laguntza psikologikoa eta aholkularitza juridikoa ematen jarraitzen da, baina hitzorduak eskatzeko sistema ez da aldatu.


Amurrioko bitartekotza eta bizikidetza zerbitzuak astelehenetik ostiralera zabaltzen ditu herritarrentzako arreta-egunak

 

Prebentzio-neurri gisa, arreta bide telematikoz eskaintzen da: 654 176 548 telefonoa eta posta elektronikoa hormaza@gizagune.net helbidera, hainbat estamentutatik esku-hartzeak eginez, beharrezkotzat jotzen bada.

Recursos-Ayala

Aiaraldea 

 

 

Aiara, Artziniega, Okondo eta Aiarako Kuadrillako baliabide publikoak

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

 

Siguen manteniendo todos los servicios en marcha excepto la atención presencial. Seguimiento telefónico de las personas más vulnerables.

 

Gizarte Zerbitzuak

 

  • Telefonoa: 683 114 555

Beharrak jasotzeko eta bolondresak izena emateko telefonoak

 

Aiarako Kuadrilla 


Informazio orokorra: 945 399 122


Indarkeria machista 

 

Ingurumen Zerbitzua. Neurriak eta gomendioak hondakinen inguruan.

 

Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua. Laguntza teknikoa enpresa txikiei eta autonomoei

 


Urduñako Udaleko baliabide publikoak

 

Urduñako Udala 

 

Informazio orokorra: 945 38 30 03

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

 

Zerbitzu guztiak martxan daude, baina telefonoz. Laguntza behar dutenen jarraipen telefonikoa.

 

Urduñako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 665 70 84 30  / 688 67 95 60

 

Indarkeria matxista

Servicios Sociales de Base: atención telefónica 


Boluntariotza 

 

Koronabirusak herritarrei sor diezazkien arazoei aurre egiteko eta egoera ohiz kanpoko egoera dela eta, herritarren arteko laguntza sarea osatu du Urduñako Udalak Babes Zibilarekin batera.

Ekimen horretan parte hartu nahi izanez gero edo laguntzarik behar izatekotan, 625 25 81 39 zenbakira deitu ahal da.


Ekonomia Sustatzeko Zerbitzua. Laguntza teknikoa enpresa txikiei eta autonomoei

 


Beste zerbitzu batzuk

 

Etxez etxeko liburutegi zerbitzua

Urduñako udal liburutegiak herritarren eskura jarri du etxez etxeko zerbitzua, liburutegiko kideek liburuak zein ikus-entzunezko materiala etxean jaso ahal izateko. Egun liburutegiko liburuak etxean dituzten pertsonek horiek itzultzeko aukera izango dute sistema honen bidez.

Eskaerak liburutegia@urduna.com helbide elektronikoan edo 688 76 01 56 WhatsApp zenbakian egingo dira. Mezuan, ondorengo datuak zehaztu behar dituzte: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa, liburuaren izenburua eta egilea.

Era berean, 945 38 30 03 luz.56 telefonora deituz egin daitezke eskaerak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.


Psikobizi - Bizkaiko Psikologia Elkargoa

 

Bizkaiko Psikologia Elkargoak «PSIKOBIZI» ekimena jarri du martxan, herritarrei arreta psikologikoa eskaintzeko, bereziki pertsona ahulenei, Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldearen (GIPEC) bidez.

Kontsultak emailez bidal daitezke psikobizi.bizkaia@cop.es helbidera edo testu-mezuen bidez 686 202 918 Whatsapp zenbakira.

Recursos-Llanada Alavesa EUS

Arabako Lautada

 

 

Arabako Lautadako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua

 


Osasun publikoko larrialdi-egoeran, indarkeria matxistaren eraginpean dauden emakumeen eta haien seme-alaben prebentzioa eta arreta 

 

Covid-19ren ondoriozko osasun publikoko larrialdiegoerak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eraginpean dauden emakumeei eta haien semealabei prebentzioa eta arreta bermatzeko neurriak berregokitzera behartzen gaitu. Alde horretatik, funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei zuzendutako larrialdi-baliabideak eta -zerbitzuak mantentzen direla ziurtatzea.

Arabako Lautadako Kuadrillatik zuen esanetara gaude, bitarteko hauen bidez:

 

 

Informazio gehiago

 

Recursos-Montaña Alavesa EUS

Arabako Mendialdea

 

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

 

Arreta ez presentziala. Ordutegia: 08.00-15.00. Telefonoa: 945 405 424

 

Udaletxeetako eta kuadrilletako telefono zenbakiak

 

 

Kanpezuko Udaleko baliabideak

 

Kanpezuko udalean lanean daude. Egungo edozein behar, erosketak egin zein medikamentuak behar baduzu, deitu udaletxera.

Bestalde, bolondres talde batek maskarillak egin dituzte eta Kanpezuko udalak lehenik etxez etxeko laguntza zerbitzuari, etxebizitza komunitarioan, zein dendarien artean banatu du. Maskarilarik behar izatekotan, Kanpezuko udaletxera deitu.

Etxez etxe liburuak mailegatzeko zerbitzua:

Liburu bat irakurri nahi baduzu, goizez Kanpezuko udalari deituz zein arratsaldez udal liburutegira deituz, liburua etxera iristaraziko dute.

Recursos-Gorbeialdea

Gorbeialdea

 

 

Udetxeetako eta kuadrillako telefono zenbakiak 

 

Kuadrillako Gizarte Zerbitzuak bi zonaldeka banatuta daude horregatik bi telefono zenbaki pasatzen dizkizut:

 

A Zonaldea (Zigoitia,Zuia,Urkabustaiz)

 

B Zonaldea (Arratzua-Ubarrundia, Aramaio, Legutio)

  • Tel: 945 430 460

 

Gorbeialdealdeko Berdintasun teknikaria

 

Recursos-Rioja Alavesa

Guardia-Arabako Errioxa

 

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 

 

Oinarrizko gizarte zerbitzuak: arreta ez presentziala, telefonoz (astelehenetik ostiralera 8:00 eta 15:00 bitartean).

Indarkeria matxita eta haurtzaroko gizarte langilea: 660 69 07 45


Kuadrillaren etxez etxeko zerbitzua kuarentenan daudenentzat 

 

Berrogeialdian daudenei eta etxetik ateratzeko aukerarik ez duten familiei oinarrizkotzat eta beharrezkotzat jotzen diren produktuen erosketa egiteko doako zerbitzua. Ezinbesteko baldintza da onuradunek etxetik ezin irten ahal izatea Covid-19a diagnostikatuta dutelako edo osasun-krisi horren ondorioz berrogeialdia dekretatuta dutelako eta beren bizilekua Arabako Errioxan egotea. Telefonoa: 640 308 778 (astelehenetik larunbatera, 9:00etatik).

 

Informazio gehiago


Iekorako Udaleko boluntarioen sarea

 

Iekorako Udalak boluntarioen sare bat jarri du martxan, arrisku egoeran dauden pertsonei lehen beharrerako produktuak eta botikak erosteko aukera eskaintzen zaie.

Informazio gehiago:


Beste zerbitzu batzuk 

 


Arabako Errioxako ekimen boluntarioen informazio eguneratua

 

Irakurri

 

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako zerbitzuak 

Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla: info@cuadrillariojaalavesa.com

 

Berdintasun Zerbitzua 

berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com

 

Udaletako telefono eta helbide elektronikoak 

 

Erakundea Udaleko telefonoa E-maila
Mañuetako Udala 945 609 054 abebro@ayto.araba.eus
Bilarko Udala 945 604 011 aelvillar@ayto.araba.eus
Ziekoko Udala 945 606 011 aelciego@ayto.araba.eus
Kripango Udala 945 608 108 acripan@ayto.araba.eus
Bastidako Udala 945 331 818 alabastida@ayto.araba.eus
Guardiako Udala 945 600 007 alaguardia.maria@ayto.araba.eus
Lantziegoko Udala 945 608 041 alanciego@ayto.araba.eus
Lapuebla de Labarkako Udala 945 607 051 alapuebla@ayto.araba.eus
Lezako Udala 945 605 021 aleza.administrativo@ayto.araba.eus
Moretako Udala 945 601 893 amoreda.secretaria@ayto.araba.eus
Nabaridasko Udala 945 605 053 anavaridas.secretaria@ayto.araba.eus
Oiongo Udala 945 622 190 aoyon.archivo@ayto.araba.eus
Samaniegoko Udala 945 609 104 asamaniego@ayto.araba.eus
Eskuernagako Udala 945 609 024 avillabuena@ayto.araba.eus
Iekorako Udala 945 601 255 ayecora.secretaria@ayto.araba.eus

 

Baliabideak-Laudio

Laudio

 

 

Emakumea eta Berdintasuna

 


Arreta-zerbitzuak konfinamendu-egoeran indarkeria matxistaren aurrean 

 

Aurrez aurreko zerbitzu batzuk modu telematikoan eskaintzen dira, baina baliabideak eta zerbitzuak mantentzea bermatzen da. 

Emakumeei, seme-alabei, indarkeria matxistaren biktimei, senideei eta auzo-komunitateei laguntzeko informazio espezializatua. 

  • Aholkularitza juridikoa. GOFEKO baliabidea
  • Arreta psicolgikoa. GOFEKO baliabidea
  • Gizarte eta hezkuntza laguntza. GOFEKO baliabidea
  • Harrera-baliabideak. Udal baliabidea. 

Herritarrei arreta ematea larrialdietarako eta kontsultak egiteko 

 

Udal izapideak modu telematikoan egitea gomendatzen da, udaletxera joan barik, Gizarte Ongizate Arloaren edo Emakume eta Berdintasun Arloaren barruko premiazko kasuetan izan ezik.

Horretarako, aldez aurreko hitzorduak emango dira kasuan kasuko udal arlotik. Izapideak egiteko, herritarrek hainbat bide dituzte:

  • Udalaren egoitza elektronikoa – www.laudio.eus 
  • Telefonoz 010 telefono-zenbakira deituta – 944 034 800, Laudiotik kanpo bada – Eta laudio@laudio.eus helbide elektronikoaren bidez.

Administrazio-epeak etetea

 

Udalak bertan behera utzi ditu alarma egoerak dirauen bitartean zerga eta udal tasa guztien epe administratiboak, hala nola, indarrean dauden eta aldez aurretik iragarri diren zaborren, lehiaketa publikoen, helegiteen eta eskaeren epe administratiboak.

Behar bezalako aurretiaz emango dira xehetasun gehiago, besteak beste, datak eta ezohiko egoera amaitu ondorengo gainerako alderdiak.


Garrantzitsua – #STOPZURRUMURRUEI

 

Herritarrei eskatzen zaie Udalaren kanal ofizialen eta sare sozialen bidez informatzeko:


Bakarrik bizi diren eta hornitzera atera ezin diren adineko pertsonei eta gaixoei erosketak egiteko borondatezko zerbitzua

 

Laudioko Udalak, pertsona boluntario batzuen ekimenez, 944 034 840 telefonoa jarri du eskuragarri bakarrik bizi diren eta kalera atera ezin diren 65 urtetik gorako pertsonen edo gaixoen erosketa-eskaerak jasotzeko.


Nola lagundu umeen etxerako lanekin itxialdian? 

 

Konfinamendu-egun hauetan egoera berrietara egokitu behar izan gara, eta askotan ez dakigu nola jokatu. Horietako bat da txikienek etxetik egin behar dituzten lanak, helduok nola lagundu ez dakigula.

Hona hemen AFAko euskara zerbitzuaren eta EBETE enpresaren artean egindako jarraibide batzuk behar dutenentzako. 

 

Jarraibideak ikusi

 


Jolas dezagun euskaraz!

 

Konfinamendu-egun hauetan egoera berrietara egokitu behar izan gara, eta askotan ez dakigu nola jokatu, ezta zertan jolastu!

Hori dela eta, AFAko euskara zerbitzuaren eta EBETE enpresaren artean etxean egiteko jolas batzuk proposatu dizkigute. Holan ere, eta euren bitartez, familian euskaraz egiteko helburutzat. Jolasak 4-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta daude, eta euskaraz ez dakiten gurasoei egokituak, bereziki. 

 

Jolastu

 


Etxean on egin. Umeentzako sukaldaritza ikastaroa 

 

Koronabirusak eragindako krisialdian sartu aurretik, aurreikusia zegoen, aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatzea oporretako bigarren aste honetan. Egoera bereziak galarazi duenez, bestelako formula erabiliko da aurten ikastaroa eskaintzeko: sareen bidez, nork bere etxean prestatzeko platerak. Gogoan izan, bestalde, sukaldaritza ez ezik, euskararen erabilera dagoela ekimen honen atzean, umeak ohitu daitezela harekin, eskolaz kanpoko jardueretan ere.

Ikastaroa lau egunetan eskainiko da, asteazken eta ostiraletan, eta errezeta-bideo egun horietako 18:00etan igoko da udal webera. Hau da egitarau gosetia

 

Errezeta-bideoak

 

Baliabideak-Trebiñuko Enklabea

Trebiñuko Enklabea

 

 

Trebiñuko Enklabea 

 

Gizarte-zerbitzuak gizarte-langileak berak artatzen ditu, baina ez aurrez aurre. Trebiñuko Udaleko harremanetarako telefonoa: 945 360 018

 

Udalak boluntario talde bat sortu du Trebiñuko herrira joan ezin diren pertsonei janari eta sendagaien erosketak gerturatzeko. Zerbitzu horretarako harremanetarako telefonoa: Interneteko Landa Zentroa. Telefonoa: 945 360 629


Harrera-etxe bat dago indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzat. Zerbitzu honetarako harremanetarako telefonoa: 945 360 018


La Puebla de Arganzón

 

Gizarte-zerbitzuak gizarte-langileak artatzen ditu, baina ez aurrez aurre. Harremanetarako telefonoa: 947 354 221


Udalak boluntario talde bat sortu du joan-etorriak egin ezin dituzten pertsonei janaria eta sendagaiak erosteko. Kontaktua: 687 683 293