MENU 8M eu

Cabecera 8M

8M - campaña eus

KANPAINA

 

 

SORORITATEA. Emakumeen arteko sororitate-harremana, batez ere ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko ahalduntzearen aldeko borrokan, non emakume-taldeak interes komunen inguruan eratzen diren, elkarri laguntzeko eta sinergiak sortzeko.

 

Historikoki patriarkatua izan da gizarte-sistema nagusia, maskulinoak eremu soziala, politikoa eta ekonomikoa kontrola ditzan. Etxekoa eta pribatua emakumearentzat gordetzen ziren. Duela hamarkada batzuetatik ahalegin eta borroka handiarekin, emakume askok sistema eraldatu dute, gero eta eskubide gehiago lortuz, kontzientzia feminista sustatuz maila indibidualean, erakundeetan, gobernuetan... gizarte berdinzaleago batera iristeko.

 

 

Patriarkatua, historikoki, gizarte-sistema nagusia izan da, eta, beraz, maskulinoak esparru soziala, politikoa eta ekonomikoa kontrolatu ditu. Esparru domestiko eta pribatua emakumearentzat ziren. Aspalditik ahalegin eta borroka handia eginda, emakume askok sistema eraldatu dute, eta gero eta eskubide gehiago lortu dituzte; hala, kontzientzia feminista sustatu dute maila indibidualean, erakundeetan, gobernuetan... gizarte berdinzaleago batera iristeko.

 

Hala ere, bide luzea dago egiteko, matxismoaren eta misoginiaren erakusgarriak baitaude mundu osoan: soldata-desberdintasunak, aintzatespenik eza, genero-indarkeria, emakumeen eta haurren salerosketa, haurren ezkontzak, diskriminazioak... Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da borrokan eta lanean jarraitzea, gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko. Errealitate horretatik sortzen da sororitatea. Horregatik, funtsezkoa da itzaletik berdintasunaren alde borrokatzen eta desberdintasuna aldarrikatzen jarraitzen duten emakumeen eta kolektibo feministen lana aintzatestea. Emakumeengan pentsatzen dugu, maila indibidualean zein kolektiboan. Amak, alabak, ahizpak, koinatak, izebak, auzokoak, lagunak... Historian zehar afektuzko harremanak izan dituzte, eta elkarri laguntza, ezagutza eta laguntasuna ematen zioten.

Sororitatea ez da guztion artean maitatzeko deia, eta ez da nahitaez ongi moldatu beharreko kontua. Emakumeen arteko harreman positiboak dira, nahiz eta alderdi askotan ados ez egon. Harremanak eraldatzeko premia handia dago, eta, horretarako, garrantzitsua da interes komunak izatea.

 

Sororitatea emakumeen itun bat da, aniztasunetik abiatuta, ahalduntzeko eta, aldi berean, laguntza-sareak sortzeko, bizi ditugun diskriminazioak, urratzen zaizkigun eskubideak eta modu kolektiboan pairatzen ditugun bidegabekeriak iraultzeko. Baina ez dugu ahaztu behar diskriminazio hori modu desberdinean pairatzen dugula gure jatorriaren, klase sozialaren, azal-kolorearen, erlijioaren, sexu-orientazioaren, gure gorputzen aniztasunaren eta abarren arabera, eta bizipen desberdin horrek ez gaituela urruntzen, baizik eta elkar babesten eta elkarrekin aurrera egiten laguntzen digula.

 

 

SAREA. Garrantzitsua da sororitate-sare zabala eta topaguneak sortzea, emakumeen eskubideak eta berdintasuna lantzen jarraitzeko.

 

 

Sororitatea ama-talde baten artean sor daiteke eskolatik irtetean, institutuko edo laneko kideen artean, edo gizarte- etxeko adineko emakumeen artean. Nahikoa da topo egitea, elkar zaintzea, hitz egitea, egunerokotasunean diskriminazioa jasaten dugun egoerez jabetzea eta hori konpontzeko ekitera ausartzea. Nahikoa izango litzateke topo egin, elkartu, zaindu eta elkarrekin jardutea, guztiok hobeto bizi ahal izateko.

 

M8 ekitaldia

 

EKITALDIA

 

 

 

2022 MARTXOAK 5

ARTIUM - Sala Plaza 12:00etan

 

ENPRESA-SORORITATEA

Sororitatea enpresen eta ekintzaileen munduan ere badago, non emakumeen arteko aliantzak aurkitzen ditugun, sinergia eta elkarren arteko laguntza bilatzeko xedearekin. Arazoak partekatuz eta irtenbideak elkarrekin bilatuz. Benetan eta interesik gabe elkar laguntzen duten emakumeek arrakasta handiagoa dute negozioetan.

 

Arabako Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du beren jarduera esparru zientifiko-teknologikoan garatzen duten Arabako emakumeek egiten duten lana ezagutzera eramateko, eta neska eta emakume gazteen artean STEAM izeneko zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako lanbideekiko interes handiagoa lortu nahi du.

 

Beste helburuetako bat gizartean eragina izatea da, zientzia eta teknologiako genero-arrakalaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko; izan ere, 15 urtetik
beherako emakumeen % 7k baino ez du lanbide teknikoa planteatzen. EUSTATen datuen arabera, unibertsitatean ikasten duten pertsonen % 56 emakumeak dira, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako titulazioetan, ikasleen % 16 baino ez dira emakumeak, eta mekanikarekin, elektronikarekin, industriarekin eta eraikuntzarekin lotutako graduetan, kopurua % 30etik beherakoa da.

 

Sektorean erreferentziazko emakume-kopurua handitzeko premiaren eta STEM ikasketetan emakumeen parte-hartze eskasaren aurrean, bide zientifiko-teknologikoa aukeratu zuten eta esperientziak partekatu ditzaketen emakume profesionalak ezagutzera emateko lanean gabiltza.

 

 

 

 

Ponencia 8M eus

 

PONENTZIA

 

 

Kristina Apiñaniz

Kristina Apiñaniz Sáez de Maturana

Industria Ingeniaritza ikasi zuen, mekanikan espezializatua, EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Bilbon, eta bere prestakuntza akademikoa Insideko Kudeaketa Bikaintasuneko programan parte hartuz osatu zuen. Gaur egun, Agrupalab-eko kudeatzailea da, uren, lurzoru kutsatuen eta hondakinen arloan erreferentea den ingurumen- laborategian.

 

Energia- eta ingurumen-sektoreetan aditua da, eta esperientzia handia du hainbat enpresa eta erakundetako zuzendaritza-postuetan: hala nola Guascor (gaur egun Siemens Engines), Ingeteam edo Aclima - Basque Environment Cluster.

 

 

Invitadas 8M eus

 

GONBIDATUAK

 

 

Charo resano

Charo Resano López

Matematikan lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean (lehen hiru ikasturteak Arabako Unibertsitate Eskolan egin zituen). Gasteizko EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea izan zen Matematika Aplikatua sailean. Eskola honetako lehen emakume zuzendaria ere izan zen. Geroago, hainbat kargu izan zituen Arabako Campusean, kalitate-programaren arduradun, errektoreordearen zuzendari laguntzaile eta campusaren garapenaren zuzendari gisa. Gaur egun erretiratuta dago.

 

Asun Eguren

Asun Eguren Cendoya

Donostiako Ingeniarien Goi Mailako Eskolan (Nafarroako Unibertsitatea) Goi Mailako Industria Ingeniaritza - Enpresen Antolakuntza ikasi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatean Enologia Berritzaileko Masterra egin zuen. Gaur egun, Guardiako Eguren Ugarte upeltegiak zuzentzen ditu.

 

Zazpi urtez FAPACNE Arabako Itunpeko Ikastetxeetako Guraso Elkarteen Federazioko buru izan da. 2005ean, Ajebask Arabako enpresaburu gazteen saria jaso zuen enpresa-ibilbideagatik.

 

Cristina Ortega

Cristina Ortega Juaristi

Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen, espazio ibilgailuetan espezializatua, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Ondoren, Satelite bidezko Komunikazioen graduondoko bat egin zuen zentro berean. NASAren hiru misiotan (Mars Science Laboratory, Mars 2020 eta Mars Sample Return) eta ESAren zenbait misiotan parte hartu du: Gaia (orain arteko izar mapa handiena osatzen ari dena), Galileo (GPS europarra), Copernicus (Lurraren behaketa Europaren mesedetan...).

 

Gaur egun, Arabako Parke Teknologikoan lan egiten du, eta AVSko espazio-zuzendaria da: etorkizuneko telekomunikazio-misioetarako, mikro-sateliteetarako, Ilargiaren esploraziorako, misio zientifikoetarako eta Martera egingo den hurrengo misiorako garapen teknologikoko proiektu ugari zuzentzen ditu. Martera egingo den misio horretan, Lurrera itzultzean laginak ekartzea aurreikusten da, hemen azter daitezen.

 

 

 

Sorteo 8M eus

 

 

LEHIAKETA

 

Sorteo 8M

 

2022ko otsailaren 25etik
martxoaren 11ra arte

 

Gure artean laguntzeko eta emakumeen eskubideak indartzen eta defendatzen lagunduko diguten aliantzak eta sareak sortzeko beharretik eta sororitatetik abiatuta, hainbat emakumek egiten duten lana eta produktuak ezagutzera emateko lehiaketa bat sortu dugu sare sozialetan.

PARTE HARTU INSTAGRAM

PARTE HARTU FACEBOOK

 

 

NOLA PARTE HARTU?

  • Eman "gustuko dut" argitalpenari.
  • Jarraitu Arabako Foru Aldundia/ Diputación Foral de Álava kontua.
  • Emakume guztiok dugu aliantza talde edo pertsona bat. Zein da zurea? Konta iezaguzu iruzkin batean.
  • Etiketatu pertsona bat, bere aliantzak ere konta diezazkigun.

ADIBIDE POSIBLEAK:

  • Lankidetzan aritzen naizen emakume ekintzaileen taldea.
  • Nire lagunak.
  • Joaten naizen ahalduntze emozionaleko taldea.
  • Parte hartzen dudan emakumeen elkartea.
  • Nire ama.
  • Nire lankideak.
  • Beste batzuk

 

SARIA

Honako produktu hauek dituen opari-saskia:

Ker Fatou   Senegaleko, Euskal Herriko eta Espainiako kulturen topagunea Afrikako oihalen bidez, gehienak Senegalekoak. Diseinu propioa duten artisau-artikulu eta -osagarriak ere eskaintzen dituzte.

  • Nezeserra eskuz egina Afrikako oihalekin.

 

 

Medicus Mundi Bidezko Merkataritzako Produktuak, giza eskubideekin, iraunkortasunarekin eta inpaktu sozialarekin konprometituak.

  • Tierra Madre Mujer Natural kafea. Oso-osorik emakumeek lantzen dute, zehazki Nikaraguako Aldea Global kooperatibako ekoizleek eta Ugandako ACPCUk.
  • Dhaka Handicrafts-en saskia (Emakumeak ahalduntzea eta desberdintasunak murriztea helburu duen kooperatiba).
  • Sang Arub-en katilua (Bidezko Merkataritza, berdintasuna sustatzen duen familia-enpresa).
  • Txokolateak

 

 

Lamia Biocosmetica: Maite García de Cortázarrek modu zientifikoan egindako artisau-produktuak. Kosmetika etikoa, sentsoriala eta eraginkorra, larruazal sentikorrak orekatzeko, lasaitzeko eta argitzeko sortua: beganoak dira eta ziurtagiri ekologikoa dute.

  • Aurpegia garbitzeko oleogela (50 ml), Lamiaren produktu izarra. Produktuaren usainak, koloreak eta gel to milk testurari esker, aurpegiaren garbiketa zentzumen-esperientzia atsegina da.
  • Serum indarberritzailea (20 ml), aurpegi onaren erregea. Kolore koral distiratsuko eta xurgapen ultraazkarreko aurpegiko olioa da. Propietate antioxidatzaile, orekatzaile eta argitzailez betea dago.
  • Begi ingururako krema (10 ml) roll on formatuan, zure begiradari argia emateko, zimurrak leuntzeko eta poltsak murrizteko.

 

 

Cabaña Pottery & Plants:  Maitane Sáez, Arabako landa-inguruneko emakume ekintzailea. Pantailetatik deskonektatzeko, egoera fisikoa hobetzeko eta eskuzko lanaren bidez sormena bideratzeko beharretik sortu du bere proiektua.

  • Bi solairu loreontziekin: Baretasunez, molderik gabe eta entregatzeko prisarik gabe egindako loreontziak. Orain Senecio Rowleyanus eta Hypoestes phyllostachyaren etxe dira.

Librería Zuloa Irudia:

EMAKUMEA MUNDUAN. GEOGRAFIA FEMINISTAREN ATLASA - Zuloa Liburu-denda: Bikain diseinatutako eta saritutako atlas feminista, emakumeak kontinente eta kultura ezberdinetan nola bizi diren erakusten duena. Gaur egungo emakumeei eragiten dieten funtsezko alderdien, lortutako aurrerapenen eta oraindik egin beharreko bidearen azterketa globala, eskuragarria eta eguneratua. Idazlea: JONI SEAGER Bostongo Unibertsitateko akademikoa eta irakaslea da. Geografia feministako eta ingurumen-politikako aktibista izateagatik ezaguna da.

 

Ritma ilustrazioa:

  • Irudia: Emakumezko gorputzaren ahalduntzea eta aniztasuna irudikatzen duen Willendorfeko venusean inspiratutako ilustrazioa.
  • Eskuz egindako giltzatakoa: fimozkoa, Willendorfeko venusa ere irudikatzen du. Irudia segurtasunaren, arrakastaren edo ongizatearen sinboloa ere bada.

 

Zozketaren oinarriak