Ni feminista naiz! Feminismoa zurekin bat. - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

"Ni feminista naiz" da Emakundek, hiru foru aldundiek eta EUDELek bultzatzen duten martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Goiburua "Feminismoa zurekin bat" esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du.
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ahotsa altxatu dugu feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatzeko. Feminismoaz hitz egitea eskubideez, askatasunaz, ongizateaz, elkartasunaz, errespetuaz eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunaz hitz egitea delako. Gure bizitzak eraldatu dituen lana aitortzea eta etorkizun justuagoa eta demokratikoagoa eraikitzen jarraitzea da.
Aurreratutakoa zalantzan jartzea helburu duten desinformazioaren eta diskurtsoen aurrean, pedagogiaz, ekintzaz eta harrotasunez erantzuten dugu. Ez dugulako berdintasunaren aldeko borrokan atzerapausorik onartuko. Bide honen parte gara eta zu ere hala izatea nahi dugu.
Egin bat kanpainarekin martxoaren 8ra arte.
📸Egin ezazu selfie bat #NiFeministaNaiz iragazkiarekin eta alderatu.
👉🏼 https://www.facebook.com/share/p/15RKbV1hpy/