Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hizkuntza eta generoan ahaldunduz, ikus-entzunezkoa sarean

 



Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu du digitalki Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak ‘Hizkuntza eta generoan ahaldunduz’ ikus-entzunezkoa. Eskualdeko 5 emakumek euren bizipen eta gogoetak partekatu dituzte.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, ekimen berri bat plazaratuko du Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak. Gauza jakina da emakumeon ekarpena handia dela hizkuntza eta genero ahalduntzean. Zentzu horretan, gaiari tiraka jarri ditugu eskualdeko 5 emakume, familia eredu anitzetakoak. Hala, nork bere bizipen edo ikuspegia mahaigaineratu du hizkuntza identitate eta norbanakoen ahalduntzeari begira.

Egitasmoa Hizkuntza eta generoan ahaldunduz proiektuaren baitan dago, eta Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du elkarteak jarduera hau garatu ahal izateko. Ikus-entzunezkoarekin batera, azaroaren 24an, ‘Hizkuntza eta generoan, familiak ahaldunduz’ mintzodromoa burutu zuen elkarteak Faktorian. Aitzitik, bestelako proiektuei buruzko informazio guztia labur.eus/bor-bor blogean egongo da eskura.

 

Bideoa ikusi