Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean
Data: 2022ko ekainaren 18a, 16:00etan (Euskadiko Auotonia Erkidegoko ordutegia).
Parte-hartzaileak: Arabako Urrunaga udalerriko gazteak, ADEES- REJENORCHI gazte ekintzaileak (Nikaragua).
Dinamizatzailea: Laura Modonato, genero eta garapen gaietan aditua.
Elkartrukearen helburua: 2019an ezarritako sare eta aliantzei jarraipena ematea, indarkeria matxisten aurkako borrokaren aurrean (Araba eta Ipar Txinandega – Nikaragua) gazte iraunkorren proiektuan, Arabako Foru Aldundiak finantzatua, bi testuinguru desberdinetako (arabarra eta nikaraguarra) gazteen artean (18 eta 30 urte bitartekoak), baina errealitate komun batekin: indarkeria matxistaren iraunkortasuna bere ingurunean.
Metodologia: elkartrukerako gunean parte hartzen duten pertsonen agurren eta aurkezpenen ondoren, dinamizatzaileak sarrera txiki bat egingo du emakumeen eta LGBTI kolektiboaren egoerari buruz, kolektibo horiek pairatzen duten indarkeria matxisten gaiari dagokionez, arreta berezia jarriz Euskadiko eta Nikaraguako egoerari. Jarraian, dinamika parte-hartzaileen bidez, erronka eta aurkikuntza nagusiak jorratuko dira indarkeria matxistaren eta LGBTIren arloan latitude bakoitzean, eta estrategiak partekatuko dituzte jarduketaren tokiko mailan eta mundu mailan.