Ikasteko - laia
Breadcrumb
IZ Ikasteko
Ikasteko
Eduki publikatzailea
ERRONKAK ETA AUKERAK, BERE KODEAK ULERTUTA
Gehien ezagutzen dugun bezala, honako hau da: «La Psico Woman» edo «Isa Duque». Nerabe taldeetan espezializatutako psikoterapeuta da, sexologian eta generoan prestakuntza duena. Bere lanaren abiapuntua da gaur egungo gizartean sare sozialik gabeko komunikazioa eta aktibismoa pentsaezina dela, eta, gainera, gazteak gizarteratzeko tresna garrantzitsua direla.
Horregatik, La Psico Womanek bere tresna berberak erabiltzen ditu (Youtube, Facebook eta Instagram) tratu oneko harremanak sustatzeko eta aniztasuna onartu eta baloratzeko. Hamabi urtez, hezitzaile gisa lagundu die nerabeei hainbat gai lantzen dituzten tailerretan: hezkidetza, sexu-hezkuntza, indarkeria matxisten prebentzioa, berdintasunaren aldeko youtuberrak, adikzioak, TRICen erabilera egokia, etab.
Hemen aurkituko duzu 2020ko urtarrilaren 10ean Legution izango duen parte hartzea, "Z belaunaldia: erronkak eta aukerak. Bere kodeak ulertuta" izenburupean.
Medeak taldeko Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbiok Ibaetako Emakume Taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan emandako hitzaldia duzue honakoa. Estrategikoki homofobiatik eta jazarpenetik urrundu eta ironia eta umorea erabiliz, hamaika arrazoi ematen dituzte lesbiana izateko.
Ekainaren 21ean, 130etik gora emakume elkartu ginen Arabako Irakurle Klub Feministen II. Topaketan. Iaz ekin genion ibilbideari, Arabako Errioxan, eta, oso arrakastatsua izateaz batera, hain harrera ona egin zioten kuadrilla horretako irakurle-klubeko kideek, ezen tradiziotzat hartzea erabaki baikenuen han bertan. Bada, Lautadako klubak hartu dio erreleboa. Hala, Argomaizko paradorearen ingurune ezin hobean egin genuen Gasteizko eta LAIAeskolako irakurle-klub feministen topaketa.
Teresa Meana
Eztabaida Feministaren III. Jardunaldien barruan, Teresa Meana filologo eta feminista espainiarrak, hizkuntza inklusiboko eta ez-sexistako espezialista onenetakotzat jotzen denak, mintzairari, botereari eta sexismoari buruzko hitzaldi-tailerra eskaini zuen, Cotidiano Mujer eta Espainiako Lankidetzaren Prestakuntza Zentroak antolatuta.
Entretanto Entretente -Bitartean Jolasean elkartea
Egun hauetan koronabirusak etxean konfinatuta utzi gaitu, kutsatzeak saihesteko. Asko dira klaserik gabeko haurrak eta telelana egiten saiatzen diren gurasoak. Bitartean Jolasetik, hainbat hezkuntza-baliabide, tresna eta material didaktiko bildu ditugu, COVID-19 #QuedateEnCasa delakoaren berrogeialdi hau eramangarriagoa egitea espero dugu eta.
Baliabideen banku honetan balioen eta kulturen arteko hezkuntzaren gaiarekin eta bizikidetza, berdintasuna eta giza eskubideak sustatzearekin lotutako hezkuntza-baliabideak aurkituko dituzu.