Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatu

Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuko langileek, Euskal Fondoa-ko arduradunekin batera (Euskadiko Toki Erakundeen Elkartea) Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatu dituzte.

 

Bisita horren testuinguruan, Chamelcon (Alta Verapaz, Guatemala) elkartrukerako hainbat jarduera egin dituzte, Aldundiak emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko politika publikoak indartzeko babesten duen lankidetza-programarekin lotuta.

 

 

Horrela, Chamelcoko eta Santa Cruzeko Emakumearen Udal Zuzendaritzekin esperientziak partekatzeaz gain, Emakume Indigenen Defentsa Bulegoaren (DEMI) bitartez emakumeentzako oinarrizko arotzeriari buruzko prestakuntza-ikastaroaren amaieran parte hartu dute, eta indarkeriaren aurkako sailen arteko koordinazio-sarearekin bildu dira.

 

 

Halaber, elkartrukerako jarduerak egin dituzte Emakumearen Udal Zuzendaritzarekin, Chahalekin eta Fray Bartolome de Las Casasekin.

 

 

Hori guztia Fundacion Iniciativa Civil para la Democracia tokiko bazkidearen eskutik (INCIDE).