Enlaces interesantes 1 (ondas violestas)

Irrati-uhin bioletak 05 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podkast-a: LGTBiQ

 

 

Programa honetan LGTBIQ kolektiboa dugu ardatz. Sigla horien esanahia argitzen saiatuko gara, baita sistema patriarkalaren, bitarraren, hetero-normatiboaren eta genero-rolen erruz sufritzen ari diren pertsona askori ikusgarritasuna eta normalizazioa ematen ere.

 

  

 

ENTZUN

 

 

 
 

Enlaces interesantes 2 - proyecto pionero

Añanako osasun-zerbitzuko pertsonalari indarkeria matxistari buruzko ikastaro berria

 

 

Añanako Kuadrillako osasun-langileek genero-indarkeriaren arloko prestakuntza jasotzen dute. Indarkeria matxista kasuak detektatzeko asmoz, arreta-protokolo bat garatu dute, eta prestakuntza-saio horiek barne hartu dituzte. Ekimenaren barruan, eraso sexistak garaiz detektatzeko jarraibideak ezartzeaz gain, 30 profesional ingururi prebentzio- eta jarduera-neurriak irakasten zaizkie. Proiektu aitzindaria da OSI-Arabak parte hartzen duen lurraldean, eta Arabako gainerako kuadrilletara eramango da.

 

  

 

Entzun

 

 

 
 

Enlaces interesantes 3 - ondas violestas 2

Irrati-uhin bioletak 04 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podkast-a: EKOFEMINISMOA

 

 

Oraingoan, EKOFEMINISMOAN sartuko gara. Ekomendekotasunaz eta pertsonen eta ingurumenaren arteko interdependentziaz hitz egingo dugu. Marta Pascual Ekologistak Martxan taldeko aktibista eta "la vida en el centro. Ahots eta kontakizun ekofeministak ". Arabako Errioxako agendaren errepasoa egingo dugu. Eta Begoña Etayo Irakurketa Klub feministaren koordinatzailearen proposamen bibliografikoa, oraingoan Alicia H. Puleoren "Ecofeminismo para otro mundo posible" liburuaz hitz egiten diguna. Musikarako aukeratutako artista Mercedes Peón da. María González Reyesek idatzitako "mujeres indígenas" kontakizuna, La vida en el centro liburuan argitaratua; Voces y relatos ecofeministas, Yayo Herrero eta Marta Pascualekin batera idatzia. Gurekin harremanetan jar zaitezke ondasvioletas@gmail.com helbidean eta facebooken jarrai gaitzakezu AE Berdintasun Foroan/Foro de Igualdad de Rioja

 

  

 

ENTZUN

 

 

 
 

Enlaces interesantes 4 - LAIAeskola

LAIAeskola, Araban berdintasuna sustatzeko sarea sortzen duen zerbitzua

 

 

Radio Vitoria - Herrian 

 

  

 

Entzun

 

 

 
 

Enlaces interesantes 5 - ondas violestas 3

Irrati-uhin bioletak 03 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podcast-a: Berdintasunean hezi 

 

 

Programa honetan, jostailuek eta jolasak berdintasunean oinarritutako hezkuntzan duten eginkizunari buruzko gogoeta egiten dugu, bai eta aukera baten edo bestearen atzean dauden ondorioei buruzkoa ere. Oiongo Ikastolako irakasle Oihane Castilloren eskutik, hezkidetza zer den ezagutuko dugu. Eta Sonia Gómez de Segura psikopedagogoa elkarrizketatuko dugu.
 

Proposamen bibliografikoa Begoña Etayok egin du, Irakurketa feministako Klubeko koordinatzaileak, eta oraingoan oparitzeko hiru liburu proposatzen dizkigu: Margaret Atwooden "neskamearen ipuina", Pénelope Bagieuren "valerosas" komikia eta Robert Munschen "la princesa vestida con una bolsa de papel" haurrentzako ipuina.
 

Bidelagun dugun musika "100% Oion" proiektua da, Entretanto Entretente Elkarteko (Bitartean Jolasean) María Ezquerrok aurkezten diguna.
 

Marta Fornésen "se acabó tu historia (o el poema de Disney)" kontakizuna.
 

Gurekin harremanetan jar zaitezke ondasvioletas@gmail.com helbidean eta facebooken jarrai gaitzakezu AE Berdintasun Foroan/Foro de Igualdad de Rioja

 

  

 

ENTZUN

 

 

 
 

Enlaces interesantes 6 - ondas violestas

Irrati-uhin bioletak 02 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podcast-a: Indarkeria matxista 

 

 

Saio honetan, indarkeria matxistaren gaira hurbilketa bat egingo dugu. Arabako Errioxako Kuadrillan egoera zein den, eta bizirik iraun duten emakumeen elkarteengandik jasotzen ari diren arazoak, errekurtsoak, eta eskaerak aztertuko digutu.

 

Hurrengo egunetako ekitaldien egitarauari errepasoa egingo diogu: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA Arabako Errioxan, berdintasun foroa, ikastaroak, lantegiak eta bestelako ekintzak.

 

Begoña Etayoren proposamen bibliografikoa hilabete honetarako, Irakurle Klub Feministaren koordinatzailea dena, “Algún amor que no mate” liburua, Dulce Chacon-ena.

 

Musika Aurora Beltranen esku.

 

Kontaktuaondasvioletas@gmail.com eta jarraiguzu gure facebook-en AE Berdintasun Foroa/Foro de Igualdad de Rioja

 

  

 

ENTZUN

 

 

 
 

Enlaces interesantes 7 - ondas violestas

Irrati-uhin bioletak 01 – Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Irratisaioko Podcast-a: Emakumeak Arabako Errioxan

 

 

 

Arabako Errioxako irratsaio feminista berriaren aurkezpena. Saio honetan, gure eskualdeko emakumeen egoera aztertuko dugu, belaunaldi ezberdinetako emakumeei egindako hiru elkarrizketen bidez: Bilarreko Engracia López-Gil, Bermeoko Maider Markaida eta Arabako Errioxan bizi den Nerea González.
 

Gurekin harremanetan jar zaitezke ondasvioletas@gmail.com helbidean eta facebooken jarrai gaitzakezu AE Berdintasun Foroan/Foro de Igualdad de Rioja.

 

  

 
 

Enlaces interesantes 8 - Berdintasun Zerbitzua

Arabako Foru Aldundia. Berdintasun Zerbitzua

 

 

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gure gizartearen eraikuntza politikorako, sozialerako eta ekonomikorako funtsezko elementua da. Bestalde, pertsona, elkarte eta erakunde askoren helburu komuna identifikatzen du, emakumeek mundu osoan zehar oraindik pairatzen duten bereizkeriarekin bukatzeko dimentsio unibertsalean aldarrikapena egiten baitute eta horretarako lanean dihardute.

 

  

 

Ikusi

 

 

 
 

Enlaces interesantes 9 -

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola

 

 

Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren helburua emakumeen jabekuntzan, bakarkako zein taldekoan, ekarpena egitea da; halaber, gizonak berdintasuna lortzeko gehiago inplika daitezen eta gizartea sentsibiliza dadin ere lortu nahi du.

 

  

 

Ikusi

 

 
 

Enlaces interesantes 10 -

Marienea, Basauriko Emakumeen etxea 

 

 

 

  

 

Ikusi