Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Arabako emakume magrebtarrei buruzko estereotipoak lantzeko eta zurrumurruen aurkako ekintzan genero-ikuspegia txertatzeko oinarrizko gida"ren aurkezpena

 


Magrebeko jatorriko edtoa arbasoak dituzten emakumeekin Santikurutze Kanpezu eta Maeztuko udalerrietan esku hartzeko gauzatu den prozesuari esker, kulturartekotasunaren kontzeptua landu da, bizikidetza ahalbidetzeko eta errazteko eta udalerrian gero eta ugariagoak diren migratzaileen edo migratzaileen ondorengoen inguruko kontzientzia aldatzeko.

 

 

Bestalde, 2019. urtean emakumeei –batez ere Magrebeko emakumeei– lotutako estereotipoei heltzeko hainbat esku hartze egin ondoren, Santikurutze Kanpezuko eta Maeztuko emakume talde batek Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuari eskatu zion estereotipo horien inguruko gida bat egiteko, Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren eta Arabako Emakumeen Jabekuntzarako Eskolaren (LAIA) bidez.

 

 

Gida hori zabaldu eta sozializatu nahian, ikus-entzunezko material bat sortu da, urriaren 7an aurkeztu zena, modu publiko eta ofizialean, Santikurutze Kanpezuko udalerrian.

 

 

Gida jaitsi