Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop" kanpaina

 

 

Arabako SEADen Lagunen Elkartetik Mendebaldeko Saharan, gaur egun Marokok okupatzen duen espainiar kolonian, bizi den egoera larriaren berri eman nahi dizuegu, bertan giza eskubideen etengabeko urraketak gertatzen ari baitira.

Azken urtean, Fronte Polisarioak eta Marokok 1991tik zuten su-etena haustearen ondorioz, areagotu egin dira sahararren aurkako errepresioa eta jazarpena, eta bereziki ekintzaileen aurkakoak, batez ere autodeterminazio eskubidearen defentsan erresistentzia baketsuaren buru diren emakumeen aurkakoak.

Bereziki kezkagarria da Sultana Jaya aktibistaren egoera, 2020ko azarotik etxean atxilotuta baitago epailearen agindurik gabe. Setioak iraun duen hamabi hilabete hauetan, Sultanak eta bere familiak etengabe jasan dituzte etxe barruko erasoak, irainak eta hitzezko erasoak, jazarpen fisikoak eta baita sexualak ere. Gertaera horien ondorioz, Sahararekiko elkartasun mugimenduak Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop kanpaina jarri du abian. Sultana Jaya da kanpaina horren ardatza, baina beste pertsona askoren lana ikusarazi nahi du, emakumeena eta gizonena, egunez egun bizitza jokoan jartzen baitute kendu zaizkien eskubideak defendatzeagatik.

CEAS Sahara, Sahararekiko Erakunde Solidarioen Estatuko Koordinakundeak bultzatutako kanpaina honek politika eta gizarte arloetako hainbat eragileren babesa jaso nahi du. Ildo horretan, Nazio Batuei, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari eta Espainiako Gobernuari zuzendutako gutun bat sinatzera gonbidatu nahi zaituztegu (erantsita aurki dezakezue), Marokori Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan giza eskubideak errespetatzeko eta saharar biztanleria zibilaren aurkako erasoak, bereziki Sultana Jaya eta bere familiak jasan duen jazarpena, bertan behera uzteko exijitzeko eskatuz.

Gutuna deskargatu eta atxikitzeko esteka hau erabil dezakezue: https://ceas-sahara.es/sultana/

Edo, errazagoa bazaizue, bidali e-maila helbide honetara: proiektuak@saharaelkartea.org

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.