Discursos antifeministas sobre las violencias machistas - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Discursos antifeministas sobre las violencias machistas
Nuria Alabaok gazteen artean feminismoen kontrako diskurtsoek izan duten gorakada eta feminismoak haien kezkei heltzeko izan dituen zailtasunak aztertu ditu. Halaber, manosferaren fenomenoa eta azpikultura misogino hori osatzen duten feminismoen kontrako esparruak aztertzen ditu. Edu Portillarekin solasean, nerabeak eta gazteak berdintasunerantz aldatzeko eragile bihurtzeko testuinguru horrek planteatzen dituen erronkei buruz hausnartu dute, eta nabarmendu dute garrantzitsua dela narratiba inklusiboak eraikitzea, mutilak feminismoan aktiboki parte hartzera gonbidatzeko, eraldaketa bateratu baten parte gisa.
- Eguna eta ordua: azaroak 18, 18:00etan
- Hizlaria: Nuria Alabao, kazetaria eta antropologian doktorea, Ctxt.es-eko feminismoen ataleko koordinatzailea eta Estrategia Guneko kidea.
- Dinamizatzailea: Edu Portilla, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun teknikaria.