Emakumeak STEAM titulazioetan - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Emakumeak STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) titulazioetan: erronkak eta aurrerapenak
Hizlaria: Inma Tazo, Ingeniari industriala eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea. Ikasketa Feministetan eta Generokoetan doktorea UPV-EHUn. Generoaren eta ingeniaritzaren arteko harremana da nire ikasketa esparru nagusia
Dinamizatzailea: Maria Luz Guenaga, Informatika-ingeniaritzan doktorea. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Inspira STEAM programako arduraduna.
Otsailaren 11n Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatzen da (O11). Data hori 2015ean aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakumeen parte-hartzeak zientziaren eta teknologiaren esparruan duen garrantzia aitortu eta ikusarazteko helburuarekin. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko (STEM, ingelesezko siglak) emakumeen eta neskatoen interesa sustatzea du helburu, historian zehar eta gaur egun, emakumezko zientzialarien, ikertzaileen eta ingeniarien ekarpenak nabarmentzeaz gain.
Inma Tazo eta Mari Luz Guenagaren eskutik, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) titulazioetako emakumeen egoera aztertuko dugu: erronkak eta aurrerapenak.
Zuzenean parte har dezakezu zure galdera eta gogoetekin Whatsapp eta Telegram bidez 688 74 94 79 telefono zenbakian.
- Data: Otsailak 11
- Ordutegia: 18:00
- Hizkuntza: Gaztelania
- Antolatzaileak – kolaboratzaileak: Arabako Foru Aldundia