Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emakumeak zientzian
Emakumeak zientzian
2026-01-30

Emakumeak Zientzian: 10 urte hazten, hausnartzen eta aurrera begira.
 

Emakumeak Zientzian Euskal Herriko zientzia eta teknologiaren sareko 34 erakundeek bultzatutako ekimen bateratua da, emakumeek zientzian eta teknologian duten ekarpena ikusarazteko, genero-estereotipoak apurtzeko eta nesken eta gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzeko helburuarekin.
 

Ekimenak 2017an eman zituen lehen urratsak, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatu ondoren. Ordutik, Emakumeak Zientzianek etengabeko bilakaera izan du, gizartearen, hezkuntza-sistemaren eta zientzia-ingurunearen erronka berrietara egokituz.

 

Lehenengo olatua

Duela hamar urte hasi eta gaur arte, zientzia inklusiboago eta berdinzaleago baten alde egindako bidearen ahotsak.
 

 

 

 

IKUSI 2026KO PROGRAMA