Ribabellosa-Lantaron Indarkeria matxistaren aurkako V. ibilaldia

Ribabellosa-Lantaron Indarkeria matxistaren aurkako V. ibilaldia  

 


Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, eta haren jatorria genero desparekotasuna da.  V. martxa honen bidez, indarkeria matxistaren aurkako posizionamendu soziala aldarrikatu nahi dugu eta eraildako emakume guztiak gogoratu nahi ditugu, batez ere gure herrikide Ana eta haren seme-alabak, haiek ere indarkeria horren biktima zuzenak baitira. Indarkeria matxistaren forma anitzak (psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa, sexuala, etab.) pairatzen dituzten emakumeei esan nahi diegu ez daudela bakarrik, eta indarkeria matxistatik irteteko baliabideak eta zerbitzuak dituztela eskura.

 

Argazki-galeria