ODS texto EUS

GJH

 

 

 

Laia GARAPEN JASANGARRIAREN ALDEKO ARABAKO ALIANTZAREN parte da, 5. helburuaren barruan, "generoen arteko berdintasuna lortzeko eta emakume eta neska guztiak ahalduntzeko".

LAIA SAREAk bat egiten du besteak beste, ARASKI S.B., KONFEKOOP Kooperatiben Federazioa, Arabako Parke Teknologikoa, Berdintasun Proiektuak eta Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea (AMPEA) eragileek osatutako lantaldearekin, Araban helburu hori garatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko.

"Erreferenteak" kanpainan lan egiten dugu. Proiektu horrek Arabako erreferente berriak proposatzen dizkie 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei, rol sexista tradizionalak hausten dituzten emakumeak ikusaraziz. Horren bidez, arlo guztietan egiten duen ekarpenari balioa eman nahi diogu.