CAB-Agenda

 

Eduki publikatzailea

Beste jarduera batzuk

Eskuernaga – Antzezlana: Meri, Mari eta Lari

Plaza

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinek hitz egiten digute sexuen eta generoen aniztasunaz, familia-eredu ezberdinez, gure beldurrak saihesteaz, eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunean abestutako abestiak Yogurinha Borovak konposatu zituen Sentipenak askatu diskorako, eta publiko gazteagoarengana iristeko asmoarekin argitaratu ziren.

 

Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorearekin batera sortutako ikuskizuna haurrei zuzenduta dago, baina, aldi berean, egokia da adin guztietako publikoarentzat. Izan ere, denok behar eta nahi dugu gure sentimenduak askatu.

Data
2022/08/20
Ordutegia
20:30
Kategoria
Beste jarduera batzuk
Lekua
Plaza
Udalerria
Eskuernaga
Kuadrilla
Arabako Errioxa
Hizkuntza
Euskaraz
Nori zuzendua
3 urtetik gorako neska-mutilentzat
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Eskuernagako Udala, Arabako Errioxako Kuadrilla, Arabako Foru Aldundia

Informazio gehiago

berdintasuna@cuadrillariojaalavesa.com

945 600 252

 

Izen-ematea

Eskuernagako Udala 945 609 024