INTRO - Irakurketa klub feministen VI. Topaketa, Kuartangon, Añanako Kuadrillan - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Irakurketa klub feministen VI. Topaketa, Kuartangon, Añanako Kuadrillan
2024-06-25
Ehun bat irakurlek hartu dute parte larunbatean, ekainaren 7an, seigarren edizioa bete duen ikasturte amaierako Kuartangon ospatu den topaketa.
Larunbateko hitzordua Kuartangoko alkate Miren Meabe Carroren, Añanako Kuadrillako presidente Rubén Torremocha Galánen eta Iñaki Gurtubai Artetxeren, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuaren, ongietorriarekin hasi zen. Irakurketa kluben sareari balioa eman diote, ahalduntze feministari eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoari laguntzen dioten neurrian, "kontakizun feministak partekatzeko topagune seguruak, hausnarketarako eta eztabaidarako guneak" eskainiz.