CAB-Agenda EU

 

 

HARPIDETU

 

Eduki publikatzailea

Lantegiak

Urizaharra-Konektatu zure gorputzarekin eta ongizatea handitu

Erabilera anitzeko gela

Lantegi honen helburua, Low Pressure Fitness (LPF) metodoa aplikatuz, postura eta arnasketa entrenatzeko programa izatea da. Teknika hipopresiboan oinarritzen da, eta konbinatu egiten ditu #stretching miofasziala, posturaren eta arnasketaren berreziketa eta mobilizazio dinamiko neurala. Ariketa hauen bidez, espazioa sortu nahi dugu gure gorputz eta buruetan gure emakume izaera sakonenarekin konektatzeko, besteak beste gure umetoki sakratua mugiaraziz, boteregune dena, gure izate guztiaren ongizatea eta oreka lortzeko. Arnastuz, luzatuz, indartuz, berreziz eta gorputz osoa eta sistemak erlaxatuz. Ahalduntzeko eta barruan dugun sexismotik askatzeko.

Data
Irailak 9 eta 30, urriak 21 eta azaroak 11
Ordutegia
17:30-19:30
Kategoria
Lantegia
Lekua
Erabilera anitzeko gela
Udalerria
Urizaharra

Kuadrilla
Arabako Mendialdea
Nori zuzendua
Emakumeak
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Urizaharreko Udala eta Arabako Foru Aldundia