65.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte LAIAk antolatzen eta sustatzen dituen jardueretako batean azken 8 urteetan - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Pasa den martxoaren 9an, Radio Vitoriako "Déjate llevar" irratsaioan, LAIAeskolaz, ibilbideaz eta Arabako udalerri eta kuadrilletako kultura- eta prestakuntza-jardueren eskaintzaz, guztiak ikuspegi feministarekin landuta, hitz egiteko aukera izan genuen saio berezi honetan.
2016an sortu zenetik, LAIA egunero ari da lanean genero-desberdintasunak ezabatzeko eta jabetze feministan oinarritzeko. Hain zuzen ere, 65.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Eskolak antolatzen eta sustatzen dituen jardueretako batean sorkuntzatik gaur egunera arte.
Entzun ezazu Arantza Cañamares Aguilar, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zerbitzuko buruaren eskutik proiektuari buruz gehiago jakiteko elkarrizketa hau. Gainera, Nerea Samaniego Arabako Errioxako Batzar Feministako kide eta eskualdeko LAIAren Irakurketa Klub Feministako partaidearen testigantza izango dugu, baita Gaubean egindako jardueretako baten prestatzaileena ere, Berdintasunaren aldeko Escape Room batena, zehazki.