CAB-Agenda EU

 

 

HARPIDETU

 

Eduki publikatzailea

Beste jarduera batzuk

Arabako Lautadako Kuadrilla- Arabako Lautadako XXVI. Eskualdeko Berdintasun Topaketa

Micaela Portilla Kultur etxea

 

GURE BURUAK BIZIRIK NAHI DITUGU.ASKE IZAN NAHI DUGU.INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO ESTRATEGIAK

Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da, lehen mailako arazo soziala eta osasun publikokoa, eta botere-harreman desorekatuen eta emakumeen kontrako diskriminazioaren adierazpena. Gainera, generoaren araberako egiturazko desparekotasunak betikotzeko funtzio soziala du. Beraz, neurri penalez harago, beharrezkoa da ere prebentzio- eta erreparazio-neurri eraginkorrak hartzea, kontuan hartuko dituztenak biktimen egoera, indarkeria matxistaren ikusezintasun eta naturalizazio handia eta emakumeen eta gizonen arteko botere harreman desorekatuak. Emakume eta gizon identitateak, tradizionalki, genero-aginduek eutsi izan dituzte. Hain zuzen ere, genero-agindu horiek dira indarkeria matxista iraunarazten duten arrazoi nagusia, eta erasotzaileen inpunitate handiaren oinarrian daude. Horregatik, topaketa honetan, prebentzioan eta erreparazioan oinarrituko gara batez ere, politika publikoen oinarrian egon behar diren oinarrizko alderdiak baitira. Horretaz guztiaz hausnartzeko, lehenik eta behin, Indarkeriaren Biktimen Arabako Elkartea izango dugu, Goizargi Elkartea; biktimek indarkeria-egoeretatik ateratzeko aukeratutako bidean bizi izan dituzten zailtasun, oztopo, zalantza eta jardunbide txarrak azalduko dizkigute. Maitena Monroy izango dugu gurekin, “Del terror sexual a la indefensión radical. Violencia sexista: entender para atender”, izeneko hitzaldiarekin, sexu-indarkeria prebenitzeko eta hartaz defendatzeko erabil ditzakegun tresnei buruzkoa. Amaitzeko, Norma Vazquez izango dugu gurekin. 40 urtetik gorako esperientzia oinarri, bikotekideen eta bikotekide ohien indarkeria izango du hizpide. Indarkeria matxistaren biktimen erreparaziorako proposamen batzuk aurkeztuko dizkigu, eta Aguraingo Udalaren esperientzia aitzindaria partekatuko du. Gai horien inguruko hausnarketak partekatzeko bazkari herrikoia egingo dugu, eta, ondoren, emakumeei zuzendutako autodefentsa feminista tailer bat antolatuko da, Maitena Monroyren eskutik.

Data
Urriak 21
Ordutegia
11:00-20:00
Kategoria
Bestelako ekintzak
Lekua
Micaela Portilla Kultur etxea
Udalerria
Dulantzi

Kuadrilla
Arabako Lautada
Hizkuntza
Gaztelania
Nori zuzendua
Herritarrentzat
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Arabako Lautadako Kuadrilla, Alegría-Dulantziko Udala, Goizargi elkartea, Berdintasun kontseilua, ADR Lautada eta Arabako Foru Aldundia

arabakolautada.berdintasun@ayto.araba.eus

Izen-ematea
  • Formulario web