#Laialaudio - 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena. AKELARRE - laia
CAB-Agenda EU
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea

#Laialaudio - 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena. AKELARRE
Clown antzerki parodia, gazte eta helduei zuzendua. Sorgin izateko ikasten ari da Pauxa, eta Akelarre inprobisatu batean parte hartzera gonbidatuko ditu ikusleak. Zerikusirik ez kontatu digutenarekin. Sorginak pertsonak dira, eta pertsonekin gertatzen den bezala, denetarik dago: onak eta gaiztoak, eskuzabalak eta zekenak, sozialak eta antisozialak. Baina sorginak zaharrak eta jakintsuak dira beti, eta antzinako ezagutzak gordetzen dituzte. Gizonik gabe bizitzen ikasi duten edo hala erabaki duten emakumeak dira. Ikusleak bere gogoeta zoroen konplize eta lekuko gisa hartuta, feminizidio historikoari eta egungoari eta sorgin-ehizari buruzko kezkak partekatuko ditu, sorginen estereotipoaren berrikuspena eginez; izan ere, emakumeen aurkako indarkeria etengabea ezkutatzen du pertsonaiaren arinkeriak eta hutsalkeriak. Kantu bat ere bada, zahartzaro ederrari eskainia. Bizitzan eta eszenatokian ahalduntzeko ekintza, ez batean ez bestean nekez onartzen baitira emakume zaharrak, jakintsuak eta genero-aginduekiko disidenteak. Ikuskizun honetan, beste behin ere, Virginia Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten dizkigu, clown jokoari esker, begizkoa, deabruarekin tratua egitea, sorginkeriak, sorgin-ehiza, etab. Proposamen ludikoa da, desparekotasuna eta indarkeria erreferente gisa hartzen dituena. Eta, Oihulari Klown-en sorkuntza guztietan ohikoa denez, genero-ikuspegitik egina.
Laudioko Udala eta Arabako Foru Aldundia