#Laialaudio - Irakurketa errazeko klub feminista - laia
CAB-Agenda EU
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea

#Laialaudio - Irakurketa errazeko klub feminista
Gustuko al duzu irakurtzea eta zure ideiak besteekin partekatzea? Interesatzen al zaizkizu feminismoa eta bere ikuspegi desberdinak? Gozatu nahi al duzu irakurketaz, ezerk oztopatu gabe? Hala bada, Irakurketa Errazeko Klub hau zuretzako da. Hemen, zure mailara eta gustuetara egokitutako liburuak irakurri, beste kultura eta pentsamolde batzuk ezagutu, mundua eta zeure burua hobeto ulertu, eta beste emakume batzuekin hitz egingo dugu inporta zaizkigun gaiei buruz. Irakurtzea eskubidea eta plazera da, denok erabil dezakeguna. Berdin dio edozein arrazoirengatik irakurtzeko zailtasunak badituzu, edo ez baduzu topatzen arreta ematen dizun libururik. Klub honetan IFLAren (Liburutegien Nazioarteko Federazioa) arauak betetzen dituzten liburuak erabiltzen ditugu, erraza izan dadin irakurtzea, ulertzea eta haiekin gozatzea. Animatzen al zara gurekin elkartzera? Astero ordubetez elkartzen garen espazioa da Kluba. Tarte horretan, aukeratu ditugun liburuak ozen irakurtzen ditugu, eta espazio bat sortzen dugu elkarrizketarako, konfiantzarako, pentsamendu kritikorako, elkar ezagutzeko eta nork bere burua ezagutzeko.
Laudioko Udala eta Arabako Foru Aldundia