Breadcrumb

Eduki publikatzailea

LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak hasiera eman dio ikasturte berriari
LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak hasiera eman dio ikasturte berriari
2024-09-18

LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak hasiera eman dio ikasturte berriari, era guztietako jardueraz osatutako programa zabal batekin. Programa horretan, indarkeria matxistaren prebentzioarekin lotutako jarduerak azpimarratzen dira. Jarduera horiek Arabako kuadrilla guztietan egingo dira, sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzen bidez.

 

Iaz, 13.500 pertsonak parte hartu zuten LAIAn, eta guztira 364 jarduera egin ziren Araba osoan. Kopuru horiek lortu edo gainditu nahi dira orain hasten den ikasturtean. Besteak beste, honako hauek osatuko dute programazioa: hitzaldiak, antzerkia, topaketak, ikastaroak, jardunaldiak, eztabaidak eta solasaldiak, prestakuntza lantegiak, zineforumak, irakurketa feministako klubak, berdintasunaren aldeko ibilaldiak, bakarrizketak, kaleko ikuskizunak eta jolas jarduerak, eta kultura jarduerak eta emakumeek kiroletan parte hartzearekin lotutakoak.

 

Arabako Foru Aldundiak kuadrilla bakoitzeko informazio liburuxkak egin ditu, eta datozen egunetan banatuko ditu. Argibide guztiak, hemen: laia.araba.eus.

 

Ikusi gehiago