CAB-Agenda EU

 

 

HARPIDETU

 

Eduki publikatzailea

Beste jarduera batzuk

Lagran - Berdintasunaren aldeko escape rooma

Erabilera anitzeko gela

Ausartuko zinatekete berriro ere denboran atzera bidaiatzera? Ezer ez da dirudiena. Dena aldatzen da. Jauregi bera, enigma berriak eta argitzeko erronkak. Istorioak aurrera jarraitzen du. Murgildu zaitez mugimendu feministaren iraganeko beste abentura batean, II. Errepublikako beste pertsonaia bat ezagutzeko. Berdintasunaren bila, historian nabarmendu zen beste emakume bat. Bidaia honetan, Maria de Maeztu izango dugu bidelagun. Maeztuk dena eman zuen emakumeen hezkuntzaren alde, unibertsitatean sartzeko aukera izan zezaten. Pedagogoa eta irakaslea, Gasteizen jaio zen eta Lizarran lurperatu zuten. Madrilen, neskato ikasleentzako barne-egoitza sortu eta zuzendu zuen, eta emakumeen Club Lyceum delakoaren parte izan zen. Bi erakunde horietan, Clara Campoamor garaikidearekin batera egindako proiektuetan parte hartu zuen. Denboran zeharreko bidaia honetan agerian geratuko da gaur arte lortutakoa, baina baita errealitate gordina eta aurrera egiteko geratzen zaiguna ere, soldata-arrakala eta genero-indarkeria bezalako auziei dagokienez.

Data
2023/11/18
Ordutegia
Larunbata, 6 emanaldi. 10:30, 12:00, 13:30 16:30, 18:00, 19:30
Kategoria
Beste jarduera batzuk
Lekua
Erabilera anitzeko gela
Udalerria
Lagran

Kuadrilla
Arabako Mendialdea
Nori zuzendua
Herritarrentzat
Antolatzailea – Kolaboratzailea

Lagrango Udala eta Arabako Foru Aldundia.

Izen-ematea