La rara de la familia - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
La rara de la familia
La rara de la familia (2018) dokumental kutre eta prekarioa da, Bilboko Sare Lesbianistak sare sozialen bidez egindako deialditik abiatuta sortua, eta bere inguruko "bollerei" dei egiten die, familia-ingurunean jasandako eguneroko lesbofobiak argi eta garbi konta ditzaten. Ekarpen horien guztien bat-egitetik sortu da 27 minutuko film labur hau, non umorea, ironia, sotiltasuna eta gogortasuna ez diren falta, errealitate oso baina oso familiarren berri emateko.