Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Foru Aldundiak kuadrilletan erreferente diren zazpi emakume omenduko ditu martxoaren 8a dela-eta egindako ekitaldi instituzional batean
Foru Aldundiak kuadrilletan erreferente diren zazpi emakume omendu ditu martxoaren 8a dela-eta egindako ekitaldi instituzional batean
2024-03-11

Ekitaldiak erakundeen, alderdi politikoen, emakume taldeen eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko taldeen ordezkariak bildu ditu Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8a ospatzeko abian jarri dituen ekimenen barruan. Aurten, foru erakundeak ardatz hartu du emakumeak ahalduntzeak duen funtsezko eginkizuna berdintasunerako aurrerabidean, adineko emakumeen balioespenean eta belaunaldien arteko harremanaren garrantzian.

 

Hori dela eta, ekitaldian esker ona agertu zaie Arabako kuadrilletatik etorritako zazpi emakumeri. 

 

Hauek izan dira omenduak:

  • Victoria Cañas, Díez-Caballero upeltegiaren buruan ibilbide luzea duen enpresaburua
  • Tere Cosano, Laudioko Solastiar elkartearen lehendakaria
  • Silvina Salinero, indarkeria matxistatik bizirik atera dena eta Aguraingo Sallurtegui elkarteko kidea
  • María Luisa Garate, Lagunak elkarteko eta Rivabellosako Cáritas elkarteko kidea
  • Feli López de Robles, Gure Soroa Arabako Emakumeen Elkarteko kide eta Apodakako fede emailea izan zena
  • Bene Txasko, Kanpezuko Emakumearen Kultura Elkartearen sortzailea
  • Amaia Cadavid, Trebiñuko Udalaren lehen berdintasun planaren bultzatzailea

 

Ekitaldi instituzional osoaren bideoa
 

 

Testigantza bideoa
 

 

Informazio gehiago