Breadcrumb

Eduki publikatzailea

AFAk Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen
AFAk Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen

2019ko martxoaren 9an, Gasteizen.

 

Pasaden martxoaren 9an, Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen. Bertan, Dolores Juliano antropologoa eta feministak hitzaldi bat eman zuen: “Emakumeak, diskurtsoak eta isiluneak. Emakumeak esparru publikoetan sartzea posible egin duen aldaketa sozialak aztertu zituen Julianok, eta feminismoa izan dela XX. mendean garaipenak lortu dituen iraultza bakarra ere azpimarratu zuen. Bere parte-hartzea arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren emakume omenduei garrantzia emanez bukatu zuen.

 

Ondoren, mahai-inguru bat egin zen orain ordezkari diren kontzejuetako emakumeekin: Iratxe Parro Uzquiano (Llanteno), Elvira Resano Martínez de Antoñana (Zuhatzu Donemiliaga) eta Emma Muro Ruiz de Osma (Hueto Arriba). Emakumeek beraien esperientziak, lorpenak, oztopoak eta bizipenak aurkeztu zituzten, eta emakume gehiago animatu zituzten beraien kontzeju eta parte-hartze esparruetan egoteko.

 

Ekitaldia bukatzeko, Ramiro González diputatu nagusiak ezagutzak eman zizkion arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren sei emakumeri: Lourdes Alonso (Bergüenda), Iraida Sáez de Lafuente (Menoio), Carmen Liñares (Txintxetru), Juani Musitu (Kanpezu), Lourdes Domaica (Durana) eta, hilondoko omenaldia, Maite Soubies (Gamarra Mayor) emakumeari. Diputatu nagusiak laia formako eskultura bat eskuratu zien, oztopoak kentzeko eraren ikurra izanda, baita Berdintasunerako eta Arabako Emakumeen Ahalduntzerako LAIA Eskolaren ikurra ere.

 

Ekitaldiak Araba osoko eta eremu desberdinetako ordezkari eta profesionalak bildu zituen: ordezkari politiko eta instituzionalak, emakume elkarteetako ordezkari eta partaideak, eta berdintasunaren arloan lanean dabiltzan profesional desberdinak.