Emakumeen autonomia - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea

Emakumeen autonomia
Norbere espazio, denbora eta dirua - Clara Coria eta Susana Covas
1. trailerra
Laguardia. 2017ko urriaren 26a
Garrantzitsua da autonomia ekonomikoak emakumeentzat duen rola lantzea, gure gizarteko gizonen eta emakumeen arteko harremanen ikuspegiaren baitan; batzuetan, botere eta menderatze harremanak izaten dira horiek, are gure eguneroko bizitzako espazio intimoenetan ere. Clara Coria eta Susana Covasen eskutik, gogoeta egingo dugu emakumeok diruarekiko harremanetan ditugun zailtasunez, altruista izateko beharraz, aldarrikatzeagatik sentitzen dugun erruaz eta beste abarrez
Hizlariak
Clara Coria Emakumeen autonomia ekonomikoan aditua. Mundu mailako erreferentea Susana Covas, Genero eta ekitate eremuan aditua.