Hiruki Larroxa 16 urtetik gorako pertsona transen bila dabil euren egoera sozio-laboralaren inguruko ikerketa bat egiteko - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Hiruki Larroxa kooperatiban trans pertsonen egoera soziolaboralari buruzko ikerketa bat burutzen ari gara, eta honen bidez, hezkuntza eta enplegu-sarbideetan nabarmen diskriminatua dagoen kolektibo honen errealitatea agerian utzi nahi dugu.
Epe ertainerako helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzeko eta laneratzeko programa bat sortzea da. Zeinetan, lan-eskatzaileei eta eragile sozio-ekonomikoei aholkularitza, prestakuntza eta bidelaguntza emanez, trans kolektiboaren bizi-kalitatea hobetu nahi dugun.
Trans pertsona bazara eta 16 urte baino gehiago badituzu, inkesta betetzea eskertuko genizuke.
2023ko martxoaren 17ra arte egongo da aktibo, eta mezu hau irakurtzen duen pertsona orori zabalkundean laguntzea eskatzen diogu.
Esteka hemen: labur.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@hirukilarroxa.eus helbidera