Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Añana, Aiaraldea eta Gorbeialdeko ekintzaileen interfemprende topaketa
Añana, Aiaraldea eta Gorbeialdeko ekintzaileen interfemprende topaketa
2024-11-25

Emakume Ekintzaileen Nazioarteko egunaren testuinguruan, InterFEMprende Topaketa egin da joan den astean Murgian. Añana eta Aiaraldeko esperientziak ezagutu dira, Gorbeialdeko emakume ekintzaileentzako topagune bat errazteko helburuarekin. Bertan, Añana eta Aiaraldeako emakume ekintzaileek izaera ezberdineko topaguneak izateko garrantzia partekatu dute, formal eta informalak, presentzialak zein birtualak.

 

Jardunaldiak eskualde hauetako topaguneen garrantzia azaltzeko eta Gorbeialdean abian jartzeko dauden aukerak erakusteko balio izan du. Espazio hauek emakume ekintzaileen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa indartzeko tresna dira, alegia, emakumeak lankidetzan inspiratzeko, konektatzeko eta garatzeko guneak.

 

Mila esker bertaratu zineten emakume guztioi.

 

Añana, Aiaraldea eta Gorbeialdeko ekintzaileen interfemprende topaketa 2024