Eduki publikatzailea

Arabako Irakurketa Klub Feministen Topaketa 2022
Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa

100 emakume baino gehiago bildu ziren Santikurutze Kanpezun joan den larunbatean, ekainak 18, Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa ospatzeko. Horrela, pandemiaren ondoren, 2021-2022 ikasturteari amaiera ematen dion jai-ohitura hori berreskuratu zen, eta udaz blaitutako agurra egin zen urrian berriz elkartu arte.

 

Arabako Irakurketa Klub Feministen Topaketa 2022

 

Begoña Etayo Ereñak dinamizaturiko “La Hora Violeta” gaztelaniazko irakurle klubetako partaideak joan ziren; Añana, Aiara, Gasteiz, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Mendialdea, Arabako Errioxa eta Trebiñutik, hain zuzen ere.  Bestetik, Arabako Errioxako, Gorbeialdeko, Aiaraldeko, Lautadako eta Gasteizko euskarazko irakurketa-klubetako partaideak ere izan ziren, Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Matxalen Gaminde Araluce, Gema Lasarte Leonet eta Josune Muñoz San Joseren eskutik. Gainera, Blanca Matak dinamizatutako Gasteizko Emakumeen Etxeko irakurketa errazeko klubeko partaide batzuk ere izan ziren.

 

Ekitaldia Mendiandreak Mendialdeako batukada talde feministaren danborrekin hasi zen eta herriko plazatik Kanpezuko Kultur Etxeraino lagundu ziguten.

 

Ainhoa Campo Arenazak Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak ongi etorria eman zuen, klubetako koordinatzaileen etengabeko bultzada eskertuz. Izan ere, “literatura feminista aberats eta anitzaren bitartez hilero gonbidatzen gaituzte geure burua bir-pentsatzen, munduan eta gizartean dugun lekua zein den, nondik gatozen, nora iritsi nahi dugun eta emakume feminista gisa egin nahi dugun bidea nola egingo dugun ikustera”

 
 

 

Bestalde, Santikurutze Kanpezuko alkatea den Ibernalo Basterra Txaskok parte hartzaileei eskerrak eman zizkien, “hazten jarraitzera animatuz eta literaturaren bidez ahaldunduz, baina are gehiago, zuen ikaskideekin klubean irakurtzen diren testuek eta liburuek jorratzen dituzten gaiei buruz dituzuen iritziak partekatuz, sarea sortuz,...".

 

Aurkezpenen ondoren, Begoña Etayo Ereñak hasiera eman zion ekitaldiari Begoña Abad poetaren poesia errezitaldia aurkeztuz. Ondoren, irakurle klubetako partaideek bere poema batzuk irakurri zituzten euskaraz. Ostean, Isabel Mellén Rodríguez historialariak hartu zuen hitza, eta emakumeek Arabako Erromanikoko kultura eta ondare artistikoaren esparruan izan zuten zeregin garrantzitsu eta ezezagunari buruz hitz egin zuen.

 

 

 

Amaiera gisa, Mendialdeko kideek bertso polit batzuk oparitu zizkiguten, eurez osatuak eta bertaratutako guztiekin batera kantatu zituztenak:

 

 

Maider Agirre Goikoetxea Mendialdeko Berdintasun Teknikariak irrintzi indartsu batekin itxi zuen ekitaldia. Azken txalo zaparrada eguneko emperatura altuak baino beroagoak izan ziren, hurrengo topaketara arte agurtuz! Ea zein kuadrilla animatzen den hura antolatzera!

 

 

Argazki-galeria