Drag mugimendua Euskal Herrian - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Urriaren 25ean, ostiralean, izango da solasaldia 19:00etan Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Jarduera BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOAren baitan dago, eta irekia zein doakoa izango da saioa.
BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOAk drag topaketa hartuko du bere baitan urriko azken ostiralean, hots, hilaren 25ean. Hain zuzen, Albina Stardust draga izango da protagonista, “Drag mugimendua Euskal Herrian” solasaldia eskainiko duelarik.
Horrez gain, Kokoriko Hezkuntza Faktoriak “Atera zure draga” tailerra proposatu du umeentzat, 17:00etatik 19:00etara. Modu horretan euskal eszenan drag mugimenduak izandako bilakaera izango dute aztergai hurbiltzen direnen artean.
Ekimena irekia eta doakoa izango da, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso baitu Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak euskaraz sozializatzeko programen deialdiaren baitan. Elkarteko kideek aurreratu dutenez, solasaldiaren ikus-entzunezkoa grabatu eta sareratuko dute datozen egunetan, eskualdean pizten ari diren drag mugimenduarentzat zein jendartearentzat baliagarriak izan daitezen ahalduntze eta saretzeari begirako diskurtso feministak.