Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Todos deberiamos ser feministas.jpg
Amurrioko Udalak 'Guztiok izan beharko genuke feminista' liburuaren ale bat oparituko die udalerriko gazteei
2024-04-02

Gutun hau idazten dizugu Amurrioko Udaletik bidaltzen dizugun opari berezi bat aurkezteko: Chimamanda Ngozi Adichie-ren Todos deberíamos ser feministas liburua.

 

Liburu hau irakurketa hutsa baino gehiago da, berdintasunari eta feminismoari buruz hausnartzeko gonbidapena da. Bere orrialdeetan, inguratzen zaituen munduari buruz modu ezberdinean pentsaraziko dizuten ideia boteretsuak eta begiradak aurkituko dituzu.

 

Badakigu erronka asko dituen belaunaldi baten parte zarela, baina mundua hobetzeko gogoa eta gaitasuna ere erakutsi duzula.

 

Hartzen duzun ekintza bakoitzak, hitz bakoitzak, pertsona guztientzako etorkizun bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen lagun dezake, haien generoa kontuan hartu gabe. Azken batean, gizarte askeagoa eta zoriontsuagoa.

 

Espero dugu liburu honetaz gozatzea eta gure komunitatean, gure gizartean eta gure bizimoduan ikusi nahi dugun aldaketaren parte izatera bultzatzea.

 

Gainera, eta opari honen zergatia hobeto uler dadin, Isa Duque psikologa, sexologa, youtuber eta instagramer-arekin (@lapsicowoman), topaketa-saio batera gonbidatu nahi zaitugu. 

 

psicowoman

 

Apirilaren 8an izango da, astelehena, Antzokian, 10:15ean.

 

Zure zain gaude! Ekarri zure telefono mugikorra.

 

Eskerrik asko elkarrizketa garrantzitsu honen parte izateagatik.

 

 

Amurrio Udaletxeko Berdintasun Batzordea.