Eduki publikatzailea

Nueva campaña contra la violencia machista en la Cuadrilla de Añana

 

Campaña violencia machista Añana

2021/09/02 - Añanako Kuadrillak eta berau osatzen duten Udalek kanpaina berri bat jarri dute martxan indarkeria matxistari aurre egiteko. “Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka, gehiago gara, kuadrilla gara. #EginBat” lelopean, gazteek sarean jardun dezaten sustatu nahi dute ekintzek, pertsona guztiek askatasunez agertzeko eta adierazteko duten eskubidearen alde. Gainera, jasan edo ezagutu ditzaketen erasoei erantzuteko betebeharraren eta konpromisoaren kontzientzia sustatzea da beste helburuetako bat.

 

Kanpaina hau irailean zehar koadrilako hainbat udalerritan egingo diren kaleko ekintza batzuetan datza. Kancaneo Teatro konpainiak mikro-antzerkiak egingo ditu, eta Blanca Alca ilustratzaileak komikiak egingo ditu, indarkeria matxistaren aurrean jarduteko dauden baliabideen informazioa gehituz. Azkenik, “Gerrilla sukaldaritza, food sound system” tailerra ere izango da,  gastronomia eta musika uztartuko dituena.