Breadcrumb

Eduki publikatzailea

#JusticiaparaBeatriz laguntza kanpaina
#JusticiaparaBeatriz laguntza kanpaina
2024-12-09

Beatriz haurdunaldi bideraeziina zeukan Salvadorreko emakume gaixo bat izan zen. Estatuari abortua eskatu zion, bere osasuna eta bizitza bermatzeko. Estatuak ukatu egin zion. Nazioarteko Giza Eskubideen instantzietan prozesu luze baten ondoren, ahal izan zuen haurdunaldi hori eten bai, baina haren osasunak larriki jo zuen.

 

 

Justizia eta erreparazio bila hasi zen, hainbat erakundeak lagunduta Giza Eskubideen Gorte Interamerikarreko erakundean. Bere ama Delmyk jarraitu zuen bera hil ondoren. Gaur egun, kasuaren oihartzuna dela eta, eta zer eragin izan dezakeen ikusita, herrialde batean non hainbat eskualdeek erabat zigortzen duten abortua, Delmy presio eta jazarpen handia jasaten ari da. Altxa dezagun gure ahotsa, Delmyri gure babesa adierazteko, bere kausa itxaropena da emakume guztiok gure/haien gorputzen inguruan erabaki ahal izateko. Mugarik Gabetik bat egiten dugu ekintza honekin eta gonbidatzen zaituztegu bideo baten bidez batu zaitezte.

 

 

#JusticiaparaBeatriz

#SentenciaJusta
 

Bideo bat igo dezakezue Delmyri babesa erakusteko. Textu labur bat iradokitzen dizuegu.

 

 

1. Sarrera: aukerakoa (10 seg)

Beatriz Salvadorreko emakumea izan zen eta Estatuari abortua eskatu zion haien osasuna eta bizitza bermatzeko. Estatuak ukatu egin zion. Bere kausa itxaropena da, emakumeok geure gorputzez erabaki ahal izatea.

  • “Gaur, inoiz baino gehiago, gure ahotsak altxatzen ditugu justiziagatik.”
  • “Hemendik (jarri zure herrialdea edo/eta antolakuntza), elkartasunez bat egiten dugu Delmy, Beatrizen ama. Alabarentzat justizia bilatzen du etengabe emakume bakar batek ere ez dezala bizi Beatrizek pairatu zuena”.


2. Mezu zentrala (10-15 seg)

  • “Delmy, Beatrizentzat justizia lortzeko zure borroka itxaropena da guztiontzat.
  • “Beatrizen historiak batzen gaitu, bizitzeko eta erabakitzeko eskubideak batzen gaituelako. guztion eskubidea izan behar du”.

 

 

3. Ekintzarako deia (5 seg)

  • “Elkarrekin indartsuagoak gara. Exijitzen jarraitzen dugu: justizia Beatrizentzat!”

“Delmyrengatik, Beatrizengatik, guztiengatik: ez bat gutxiago, ez bat gehiago”.

 

 

4. Grabatzeko jarraibideak

  • Bilatu argi natural ona edo aurrealdeko argiztapena duen leku bat. Grabatu formatu bertikalean (9:16).

-Nahi baduzu, honelako pankarta edo kartel bat eraman dezakezu:

"Epai justua Beatrizentzat".

 

 

Beatrizentzako justizia kanpainaren sareak @beatrizvses