8M Kanpaina 2023 - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Emakumeak Gora! Leloarekin erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatzen du Martxoak 8ko kanpainak
2023-03-06
Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez.
Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.
Kanpainaren protagonistak hainbat emakume dira, Berdintasun ezari buruzko zenbait datu gogorarazten dizkigutenak eta horiek eragiten dituzten arrazoietako batzuk erakusten dituztenak, hala nola:
- Emakumeak gerentzia-postuen %6a baino ez izatea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik, erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
- Emakumeak titulazio teknikoetako matrikulen %23a baino ez izatea, ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, gure erabakiak mugatzen dituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
- Zaintzeko eszedentzien %73a emakumeek hartzea ez da emakumeek bakarrik dakitelako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek gure garapen profesionala mugatzen du.