Arraia-Maeztu-Irakurketa klub feminista gaztelaniaz - laia
CAB-Agenda EU
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea

Arraia-Maeztu-Irakurketa klub feminista gaztelaniaz
Irakurketa klub feminista topaketa, hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat da, non adin, formakuntza, maila, lanbide, bizimodu… ezberdinetako emakumeak batzen garen feminismoaz hitz egiteko. Eleberriak, saiakerak, iritzi artikuluak, poesia… irakurriko ditugu eta liburuetako edukiari buruzko norberaren iritzia besteenarekin osatuko dugu. Esperientziak partekatzeko eta feminismoaz ikasteko baliagarria ere izango zaigu. Klub hau jabekuntzarako eta norbera aberasteko benetako espazioa da guretzat. Eta are gehiago, ondo baino hobeto pasatzen dugu. Lehen saioa Maeztun egingo da, eta bertan emakumeek erabakiko dute kurtsoan zehar egingo diren saioak non egin. Hilabete bakoitzeko laugarren ostegunean egingo da.
Arraia-Maeztuko Udala, Mendialdeako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia