Eduki publikatzailea

Añana – LAIAeskolako programazioaren aurkezpena eta Añanako Kuadrillako III. Berdintasun Topaketa

 
 

 

 

  

 

 

Gaubea – 2019ko Irailak 28

 

Eskualdeko Topaketaren baitan LAIAeskolaren programa aurkeztuko da.

 

Bestalde, zahartzea ikuspuntu feminista betetik landuko dugu, gure gizartean egun ere emakume edo gizon gisa zahartzea berdina ez dela azaleratzeko.

 

“Zahartzea emakumeen jabekuntzarako mekanismo aktibo gisa”

 

Emakume bakoitzak nola zahartu nahiko lukeen erabakitzeko aukera nabarmentzen ahaleginduko gara eta administrazio publikoek prozesu horretan nola lagundu beharko luketen komunitate, gizarte eta parte-hartze babesaren bidez.

 

Jardunaldiko hizlariaren hitzetan, Mónica Ramos Toro, Antropologia Sozialean Doktore: “Zahartzeko modu aktibo eta gogobetegarri bakarra ez dago. Bestalde, nabarmendu nahi dugu, eta hortaz, emakume izanagatik diskriminazio bikoitza jasotzen dugula, emakume eta edadetua izateagatik. Sexu-orientazioagatik, bizitokiagatik, etniagatik etab. gauzatutako diskriminazioak ere kontuan hartu behar dira. Hortaz, ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzea beharrezkoa da, emakumeak ahaldunduago zahartu daitezen, bizitzan zehar barneratutako genero patroi eta rolen zamak sortzen dituen zailtasunak gaindi ditzaten eta aukera indibidual eta kolektiboz jositako zahartzaroaz goza dezaten”.

 

Mónica Ramos Toro (Antropologia Sozialean Doktore eta Genero Ikasketen 1. Ikerketa Saria, doktorego tesi onenagatik: “Emakume gisa zahartzea: zailtasunak, aukerak eta erronkak”)