Adri - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
Estíbaliz Urresolaren lehen lana, ESCACen sortua, gaur egun oraindik tabu den gai bat jorratzen duena. 2014an ShortCat katalogoan parte hartu zuen. eta Gaudietarako aurrez aukeratua izan zen.
Hainbat urtetan igeriketan gogor entrenatu ondoren, Adri eskualdeetako txapelketen atarian dago orain; lehiaketarako bi egun falta direnean, hilekoa etortzen zaio lehen aldiz. Ama duela 4 urte hil zitzaion, eta bere aitak lehiaketan proiektatzen duen gogo biziari eta klubeko entrenatzailearen presioari men egiten dio, sailkatzeko hautagai sendotzat ikusten baitute. Horregatik guztiagatik, Adrik ezkutatu egiten du neskato izatetik emakume izatera pasatzen duen gertakaria, eta arriskuan jartzen du lehiaketan parte hartzea, bere kabuz bilatzera behartuz zelatatzen duten galdera guztien erantzunak.