LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio, ‘osorik’ kartelarekin bere inaugurazioan

LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio, ‘osorik’ kartelarekin bere inaugurazioan

 

 

Laudioko Jabekuntza Eskolak irailaren 23an ireki zituen ateak Lezeaga Aretoan. Inaugurazioa Ander Añibarro alkateak, Loli Muriel Berdintasun zinegotziak eta Ainhoa Campo Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak aurkeztu zuten, eta arrakasta handia izan zuen. Emakume ugari eta gizon batzuk ere hurbildu ziren proiektu berria ezagutzera, aretoa `osorik´ kartela zintzilikatu arte.

 

Aurkezpen ekitaldian Laudioko erreferente diren hainbat emakumeei eskerrak eman zitzaizkien emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde egindako lanagatik. Hala nola, Judith Uriarte, Maite Bilbao, Julia González, Mari Mendibe eta Mª Jesús Aretxederra omendu zituzten, Laudioko elkarte-mugimenduarentzat haien ibilbidea funtsezkoa izan baita.

 

Ondoren, `La Familia Inventada´-ren La Feli umorearen eskutik, eskolak 2022-2023 ikasturte honetarako antolatu duen programazioaren errepasoa egin zen. Inaugurazioa Alarma Morea taldearen emanaldi batekin amaitu zen. Ekitaldia amaitzeko, publikoa banda feministaren erritmoan dantzatu zuen eta mokadua partekatu zuen.

 

Lehenengo jarduerak MAMIAK, `Ser mujer profunda-mente´ tailerrarekin (Marian Becerrorekin), Hirigintza Feministako tailerrarekin (Col·lectiu Punt 6rekin) edo guraso lotsatientzako tailerrarekin (José Luis Garcíarekin) hasiko dira.

 

Animatu eta parte hartu!

 

Argazki-galeria