Irakurketa klub feministen topaketa 2025 - laia
Irakurketa klub feministen VI. Topaketa, Kuartangon, Añanako Kuadrillan
Ehun bat irakurlek hartu dute parte larunbatean, ekainaren 7an, seigarren edizioa bete duen ikasturte amaierako Kuartangon ospatu den topaketa.
Larunbateko hitzordua Kuartangoko alkate Miren Meabe Carroren, Añanako Kuadrillako presidente Rubén Torremocha Galánen eta Iñaki Gurtubai Artetxeren, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuaren, ongietorriarekin hasi zen. Irakurketa kluben sareari balioa eman diote, ahalduntze feministari eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoari laguntzen dioten neurrian, "kontakizun feministak partekatzeko topagune seguruak, hausnarketarako eta eztabaidarako guneak" eskainiz.
Kurtangoko topaketan Txani Rodriguez idazle laudioarra izan da protagonista, eta Maria Santorumekin batera hitzaldi bat eman zuen, literaturaren arloan egindako ibilbidea azaltzeko. Beste ekintza batzuen artean, ‘dastatze literarioa’ ere egin zen, hau da, Kuartango sagardotegiaren eskutik sagardo ezberdinen dastatzea, non sagardoaren zaporeak liburu baten izenburua iradokitzen duen. Uzanza Argitaletxeko Maria Santorumek eta Kuartango sagardotegiko Benito Peciñak gidatu dute ekintza hau.
Lan hori egin da hauexen inplikazioari esker: kluben koordinatzaile eta dinamizatzaileak,kuadrilla eta udaletako berdintasun teknikarien sarea, udal liburutegietako arduradunak, LAIA sarea, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzua eta lurralde osoko irakurle feministak.
Eskerrik asko hurbildu zineten emakume guztiei, hurrengo topaketara arte!
Galdu baduzu, berriz ere ikus dezakezu hitzaldia bideoan:
Arabako Errioxako Irakurketa Feministako Klubak sortutako laburpen-bideoa: