Detalle agenda - laia
Breadcrumb
CAB-Agenda EU
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea
Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak udazkeneko solasaldi zikloa aurkeztu du. Guztira 8 saio izango dira, martxoan egin baitzuten lehena. Urriaren 8an izango da udazkenekolehenbiziko jarduera: Maialen Akizuk “Kulturgintza, euskalgintza eta feminismoa, elkarren eskutik” solasaldia eskainiko baitu (online, 11:00etan). Bigarren saioa Artziniegakoliburutegian izango da, urriaren 14an, 18:00etan Ira Pereiroren eskutik “Genero eta gorputzdisidenteak, azaletik errora” izenburupean. Urriaren 25ean, 19:00etan, Albina Stardustek “Drag mugimendua Euskal Herrian" azalduko du Faktorian, eta hilaren 30ean Maider Galardi Fernandez de Agirrek “Euskal gatazkaren errelato feministak” izango ditu hizpide.
Azaroaren bukatuko da solasaldi zikloa, Amurrion eta Okondon gauzatuko diren hitzaldiekin. Hain zuzen, azaroaren 6an, 19:00etan, Bilgune Feministako kideek “Trantsizio feministadimentsio guztietan” jarriko dituzte erdigunean Amurrioko La Casonan; eta azaroaren 15ean,19:00etan, Ainara Santamariak “Ez dadin bizitza eten” liburua aurkeztuko du AiaraldeaEkintzen Faktorian. Egitasmoa azaroaren 19an bukatuko da, Okondoko Kultura Etxean, Leire Sanjurjoren “Indarkeria matxistaren adierak udalekuetan” solasaldiarekin.
Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker.
Amurrio - Hitzaldia: Emakumeentzako elikadura. Menopausia eta hormona-aldaketak
+55 elkartegiak (Ignacio Aldecoa Kultura Etxea) eta Arabako Foru Aldundia
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla, Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarea eta Arabako Foru Aldundia
Arabako Mendialdeko Kuadrilla, Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarea eta Arabako Foru Aldundia
Iruña Okako Udala, Añanako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia
Udaletxea 945 361 536, Whatsapp -a 699303892 eta email-a igualdad@cuadrilladeanana.eus
Joan den larunbatean, irailaren 28an, Arabako kuadrilla guztietako 80 landa eremuko emakume elkartu ziren Arabako Landa Eremuko Emakumeen Sarearen 25. urteurrena ospatzeko, Sarearen XXV. Topaketan.
Jardunaldia Santikurutze Kanpezun izan zen eta Emakunderen, Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Mendialdeko Koadrilaren, Kanpezuko Udalaren eta Kanpezuko Administrazio Batzarraren lankidetzari esker egin zen.
Hainbat elkartetako emakumeak izan ziren, hala nola Kanpezuko Emakumeen Kultur Elkartea, Gure Soroa, El Pilagar Kultur Elkartea, Aguake emakumeen elkartea, “Peña Toloño” Bastidako Emakumeen Elkartea, Ibernalo Jubilatuen Elkartea, Arabako Errioxako Berdintasun Foroa, Harresian eta Pautada Ekin Dulantzi. Gainera, inguruko emakume batzuk banaka hurbildu ziren Sarea ezagutzera eta ekitaldian parte hartzera.
Goizean hasi eta arratsaldera arte hainbat hitzaldi, mahai inguru bat, talde dinamikak eta musika izan dira eguna girotzeko. Bertaratutakoek Maitane Picaza EHUko irakasle eta Deustuko Unibertsitateko doktorearen hitzaldiez eta hitzez gozatu ahal izan zuten. Emakumeak ahalduntzeko prozesuetan protagonista izatearen garrantzia azpimarratu zuen, berdintasunaren gaineko egiturazko begirada garrantzia azpimarratuz.
Ongiz-EzBerdin Elkarteko Xabi Odriozolak ere parte hartu zuen, eta komunitatea sortzearen garrantzia nabarmendu zuen, ahalduntze prozesuak bidelagun izateko. Eguna amaitzeko, batukada bat egin zen, eta danbor hotsen erritmora animatu zen ekitaldiaren amaiera.
Armiñongo Udaletxea, Armióngo Batzorde Administratiboa eta Arabako Foru Aldundia
Burgeluko Udala, Arabako Lautadako Kuadrilla, Arabako Foru Aldundia