Bideoteka - laia
Breadcrumb
IZ Bideoteka
Bideoteka
Eduki publikatzailea

Feminismoari buruz hizketan, genero desberdintasuna ulertzeko hainbat konzeptu, Añanako kuadrillako berdintasun politikak.
Produkzioa: Añanako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzua eta Laia Eskola AFA
Zuzendaritza eta gidoia: Ana Valdeolivas- Añanako Kuadrillako Berdintasun Teknikaria
Irudiak: Pernan Goñi
Soinua: Sonora Estudios
Lokuzioa: Idoia Agirre
Itzulpenak: Garazi Diaz eta Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzua
Eskerrak: Oreka Sarea, Maider Usategi eta Javi Urrutia

Aiarako Udalak, udalerriko elkarteekin batera, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako bideoa grabatu du, denen artean indarrak metatu eta erantzun bateratua emateko.
Bideoan, zortzi elkartek hartu dute parte eta bakoitzak bere ekarpena egin du, helburu bera izanda: Aiaran aske maite eta aske bizi ahal izatea.

"Izena eta izana ezbaian" gida praktikoaren aurkezpena
Elkarrizketa
Agurain, 2016ko abenduaren 16
Zenbati gertatu zaizue erregistrora joan eta umeari gustuko duzuen izena jartzeko arazoak izatea? Nork ez ditu ezagutzen Izaro, Lur, Amets eta Aratz izeneko neskak eta mutilak? Euskaltzaindiak ordea, 2015az geroztik emakumeentzako eta gizonentzako izendegiak berrikusi eta proposatu ditu, jada ezin da izenik erabili neska eta mutila, biak, izendatzeko.
Hizlariak
Amaia Agirre Goikoetxea eta Arlet Barreras Jaúregui Bilgune Feministako eta gida osatu duen taldeko kidea.
Moderatzailea
75 ordu euskaraz kolektiboa

Indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzeko film laburra da. Arabako Lautadako Kuadrillak egin du Arabako Lautadako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseiluarekin batera. Arabako Foru Aldundiko LAIA Eskolako programaren laguntzarekin.
Isiltasuna apurtuz Film labur hori egiteko, prozesu parte-hartzailearen bitartez egin da eta aktore guztiak boluntarioak izan dira.

Egindako ekitaldian, egindako lana aitortu die Arabako kuadrilletako zazpi emakumeri, hainbat elkartetan egin duten ibilbide luzea dela eta.
Hauek izan dira emakume omenduak: Edurne Ibarrola eta Leonor Sastre, Gorbeialdeko eta Aiaraldeko kuadrilletakoak, Arabako Emakumeen Sareko kideak; Antonia Martínez, Arabako Lautadakoa, Sallurtegi elkarteko kidea; Carmen Dovale, Añanakoa, Lantartea eta Gure Soroa elkarteetako kidea; Marian Urrechu, Arabako Errioxakoa, El Pilagar elkarteko kidea; Agustina Echagoyen, Antoñanako Aguaké elkarteko kidea, Kanpezu-Arabako Mendialdea kuadrillakoa, eta Judith González de Matauco, Gasteizkoa, Gure Soroa elkarteko kidea.

Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkie landa eremuetako elkarteetan lanean jardun duten emakumeei, Araba aberasten lagundu baitute
Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldian, kuadrilletan erreferente izan diren adineko zazpi emakumeri egin diete omenaldia
Gasteiz, 2020ko martxoaren 6a. “Landa eremuko elkarteetako emakumeei eta haiek egindako lanari zor dio Arabak bere handitasuna eta aberastasuna neurri handian”. Hori esan du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik Arabako Foru Aldundiak gaur arratsaldean egin duen erakunde ekitaldian, zeinean omenaldia egin baitiete urtetan elkarteetan lanean aritu diren Arabako landa eremuko emakumeei.
Irakurri prentsa ohar osoa hemen.

Gaubea – 2019ko Irailak 28
Eskualdeko Topaketaren baitan LAIAeskolaren programa aurkeztuko da.
Bestalde, zahartzea ikuspuntu feminista betetik landuko dugu, gure gizartean egun ere emakume edo gizon gisa zahartzea berdina ez dela azaleratzeko.
“Zahartzea emakumeen jabekuntzarako mekanismo aktibo gisa”
Emakume bakoitzak nola zahartu nahiko lukeen erabakitzeko aukera nabarmentzen ahaleginduko gara eta administrazio publikoek prozesu horretan nola lagundu beharko luketen komunitate, gizarte eta parte-hartze babesaren bidez.
Jardunaldiko hizlariaren hitzetan, Mónica Ramos Toro, Antropologia Sozialean Doktore: “Zahartzeko modu aktibo eta gogobetegarri bakarra ez dago. Bestalde, nabarmendu nahi dugu, eta hortaz, emakume izanagatik diskriminazio bikoitza jasotzen dugula, emakume eta edadetua izateagatik. Sexu-orientazioagatik, bizitokiagatik, etniagatik etab. gauzatutako diskriminazioak ere kontuan hartu behar dira. Hortaz, ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzea beharrezkoa da, emakumeak ahaldunduago zahartu daitezen, bizitzan zehar barneratutako genero patroi eta rolen zamak sortzen dituen zailtasunak gaindi ditzaten eta aukera indibidual eta kolektiboz jositako zahartzaroaz goza dezaten”.
Mónica Ramos Toro (Antropologia Sozialean Doktore eta Genero Ikasketen 1. Ikerketa Saria, doktorego tesi onenagatik: “Emakume gisa zahartzea: zailtasunak, aukerak eta erronkak”)

"Euskara eta generoa. Adierazpen ez sexistarako gakoak”
Euskarak genero markarik izan ez arren, ez dago erabilera sexistatik kanpo, beste edozein hizkuntza bezala. Euskarak ere badu erabilera sexista eta espazio honetan berori jorratzen eta eztabaidatzen saiatuko gara.
Hizlaria: Amelia Barquín, Filologia Hispanikoan Doktore eta Mondragon Unibertsitateko Kulturarteko Hezkuntzako irakaslea Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Ekainaren 21ean, 130etik gora emakume elkartu ginen Arabako Irakurle Klub Feministen II. Topaketan. Iaz ekin genion ibilbideari, Arabako Errioxan, eta, oso arrakastatsua izateaz batera, hain harrera ona egin zioten kuadrilla horretako irakurle-klubeko kideek, ezen tradiziotzat hartzea erabaki baikenuen han bertan. Bada, Lautadako klubak hartu dio erreleboa. Hala, Argomaizko paradorearen ingurune ezin hobean egin genuen Gasteizko eta LAIAeskolako irakurle-klub feministen topaketa.

Ana Maria Gorospe Arabako Lautadako kuadrillako presidenteak eta Nekane Zeberio Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendariak (duela gutxi arte Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko politikari izandakoak) egin ziguten ongietorria, eta irakurle-klubak Jabekuntzarako Eskolaren bidez kuadrilla guztietan sustatzen diren jarduera estrategikoak direla gogorarazi zuten. Halaber, Nekane Zeberiori agur esateko baliatu genuen unea, eta foru-aldundiko berdintasunerako politikekin izandako konpromisoa eskertu genion, bai eta LAIAeskolaren aldeko apustu beti gogotsua eskertu ere, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kabineteko zuzendari gisa egingo duen etapa berrirako zortea opatzearekin batera.

Adierazi zuten moduan, «2018-2019ko ikasturtean, hamar irakurle-klub abiatu dira Araban, zortzi gaztelaniaz eta bi euskaraz, eta, Gasteizko hirurekin batera, hilero elkartzen diren eta topaketa feministarako gune hori partekatzen duten 200 emakume inguru biltzen dituzte».
Begoña Etayo da kluben koordinatzailea, eta klubaren izenaren zergatiaz mintzatu zen:

«Bioleta feminismoaren kolorea delako eta ordu bioleta iluntzearen ordua delako aukeratu nuen izen hori: egunak eta gauak elkar besarkatzen duten ordua da, eta ordu horretantxe elkartzen gara. Baina baita, eta gaur nabarmendu egin nahi dut, Montserrat Roig idazle katalanaren nobela baten izenburua delako ere. Esan beharra dago, gainera, gaur hizlari izango dugun Rosa Monteroren laguna izan zela. Bada, Montserrat Roig feminista zen, eta 1991n hil zen, 45 urte zituela. La hora violeta nobela erreferentea izan zen gure belaunaldiko emakumeentzat».
Eta, horrela, eguneko gonbidatuari eman zion hitza: Rosa Montero Gayo, kazetari eta idazle aitortu eta saritua, eta, aldi berean, guztiontzako feminista erreferentea. Bego Etayok kontatu zigunez, irakurle-klubetan Monteroren La ridícula idea de no volver a verte liburua irakurtzen ari dira, «Marie Curieren bizitzaren bidez emakumeei eta zientziari buruz hitz egiteko, baina baita Matilda efektuaz aritzeko ere; hau da, emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako aurreiritziaz eta emakume horien lanak askotan adiskide gizonezkoei egozteko joeraz hitz egiteko. Halaber, beste gai asko jorratzeko balio du liburuak: mina gainditzea, gizonen eta emakumeen arteko harremanak eta feminismoarekin zerikusia daukaten bestelako alderdiak. Bestalde, hasieran irudi dezakeenaren kontrara, heriotzari buruzko liburu bat baino gehiago dela ondoriozta daiteke, eta bizitzari nahiz bizitzaz osotasunez eta arintasunez gozatzen ikasten dutenen jakinduriari egindako kantua dela».

Rosa Monterok, “Una montaña sobre la cabeza” ponentziaren bidez, feminismoari eta literaturari buruz, feminismoan bizitzen ari garen uneari buruz, horren lorpenei eta arriskuei buruz eta etorkizunaren balizko bideari buruz hitz egin zuen. Ponentzia zoragarri horren ostean, elkarrizketa animatua eduki zuten idazleak eta parte-hartzaileek.
Beranduago, eguzkia buru gainean joka geneukala, Idiazabal gaztaren ibilbidea aurkeztu zuen Arabako Lautadako Landa Garapenerako Elkarteko kidea den Arantza Arrien Goitiandia teknikariak, gazta egiten duten emakumeek gidatuta. Mendialdeko Mendiandreak perkusio-taldeak girotu zuen gazta-dastatzea, zeina Arabako Foru Aldundiak babesten duen, LAIAeskolaren esparruan.

Gazta dastatu, perkusioaren erritmora dantzatu eta taldearen nahitaezko argazkia atera ondoren, bazkari animatua partekatu genuen Agurainen, eta bisita gidatua egin. Azkenik, hurrengo udazkenera arte agurtu ginen, orduantxe elkartuko baikara berriro, «ordu bioletan» hilero, feminismoaren, kulturaren eta elkarrizketa onaren bidez emakumeen kontzientzia kolektiboan arakatzeko. Eta erronka 2020ko topaketan jarrita joan ginen. Zein kuadrilla animatuko da hurrengoa antolatzera?

Eskerrik asko!

2019ko martxoaren 9an, Gasteizen.
Pasaden martxoaren 9an, Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen. Bertan, Dolores Juliano antropologoa eta feministak hitzaldi bat eman zuen: “Emakumeak, diskurtsoak eta isiluneak”. Emakumeak esparru publikoetan sartzea posible egin duen aldaketa sozialak aztertu zituen Julianok, eta feminismoa izan dela XX. mendean garaipenak lortu dituen iraultza bakarra ere azpimarratu zuen. Bere parte-hartzea arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren emakume omenduei garrantzia emanez bukatu zuen.
Ondoren, mahai-inguru bat egin zen orain ordezkari diren kontzejuetako emakumeekin: Iratxe Parro Uzquiano (Llanteno), Elvira Resano Martínez de Antoñana (Zuhatzu Donemiliaga) eta Emma Muro Ruiz de Osma (Hueto Arriba). Emakumeek beraien esperientziak, lorpenak, oztopoak eta bizipenak aurkeztu zituzten, eta emakume gehiago animatu zituzten beraien kontzeju eta parte-hartze esparruetan egoteko.
Ekitaldia bukatzeko, Ramiro González diputatu nagusiak ezagutzak eman zizkion arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren sei emakumeri: Lourdes Alonso (Bergüenda), Iraida Sáez de Lafuente (Menoio), Carmen Liñares (Txintxetru), Juani Musitu (Kanpezu), Lourdes Domaica (Durana) eta, hilondoko omenaldia, Maite Soubies (Gamarra Mayor) emakumeari. Diputatu nagusiak laia formako eskultura bat eskuratu zien, oztopoak kentzeko eraren ikurra izanda, baita Berdintasunerako eta Arabako Emakumeen Ahalduntzerako LAIA Eskolaren ikurra ere.
Ekitaldiak Araba osoko eta eremu desberdinetako ordezkari eta profesionalak bildu zituen: ordezkari politiko eta instituzionalak, emakume elkarteetako ordezkari eta partaideak, eta berdintasunaren arloan lanean dabiltzan profesional desberdinak.

"Emakumeak, diskurtsoak eta isiluneak"
Pasa den martxoaren 9an, Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta harrera ekitaldi bat egin zuen. Bertan, Dolores Juliano antropologoa eta feministak hitzaldi bat eman zuen: “Emakumeak, diskurtsoak eta isiluneak”. Emakumeak esparru publikoetan sartzea posible egin duen aldaketa sozialak aztertu zituen Julianok, eta feminismoa izan dela XX. mendean garaipenak lortu dituen iraultza bakarra ere azpimarratu zuen. Bere parte-hartzea arabako kontzejuetan aitzindari izan ziren emakume omenduei garrantzia emanez bukatu zuen.

Arabako Foru Aldundiak Wassu Kafo Gambia GKEarekin batera abiatu du proiektu hori. Gizartean aldaketa sustatzea du xede, aurrera egin dezagun Gambian (Afrikako esperimentazio-mailan) nahiz Espainiako estatuan eta gure inguru hurbilenekoan emakumeen genitalen ebaketa desagerraraztea ahalbidetzeko esku-hartze hezitzaile eta prebentiboaren bidean.
Proiektua ezagutarazteko, Adriana Kaplan Marcusán proiektuaren koordinatzaile, Wassu-UAB fundazioko zuzendari eta Parc de Recerca- UAB Ezagutza Transferitzeko Katedrako zuzendaria izango dugu gurekin Arabako hiru herrialdeeta.


2018ko Urriaren 20an, Barria – Donemiliaga
Emakumeok Hitza hartzeko Giltza
ONGI ETORRIA
Ana Gorospe, Arabako Lautadako Kuadillako Presidentea
Nekane Zeberio Ganzarain, Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaria
David López de Arbina, Donemiliagako Alkatea
SOLASALDIA
Isabel Mastrodoménico, Soziologo feminista eta Komunikazioa eta Genero agenziako Zuzendaria

Topaketa 2018 Laguardia
ONGIETORRIA
Nekane Zeberio Ganzarain, Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaria
SOLASALDIA ¿Sabes por qué lees lo que lees? Lee otras cosas…
Josune Muñoz San José, Euskal filologa, literatura-kritikoa feminista eta Skolastikako zuzendaria
MODERATZAILEA
Begoña Etayo Ereña, “Ordu Bioleta” Irakurle-klub Feministaren koordinatzailea”
Laburpena

Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan, Arabako Eskola Kirolean nesken partaidetza bultzatzeko eta berdintasuna sustatzeko proiektu bat jarri zuen abian 2016 urtean.
Aipatutako proiektua eskola kiroleko agente ezberdinen -eskola zein kirol entitateetako koordinatzaile, entrenatzaile, kudeatzaile- formakuntzan oinarritzen da, hain zuzen, esparru honetan hezkidetza landu eta partaidetza baldintzatzen duten estereotipoen apurketan eragin nahi da.
Proiektu honen partaide dira, besteak beste, Club de Atletismo La Blanca, CD Lakua, Araski AES, Presentación de María Ikastetxea eta Club Calasanz Escolapios.
21 - 40 erakusten 46 emaitzetatik.








