Bideoteka - laia
Breadcrumb
IZ Bideoteka
Bideoteka
Eduki publikatzailea

Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan, Arabako Eskola Kirolean nesken partaidetza bultzatzeko eta berdintasuna sustatzeko proiektu bat jarri zuen abian 2016 urtean.
Aipatutako proiektua eskola kiroleko agente ezberdinen -eskola zein kirol entitateetako koordinatzaile, entrenatzaile, kudeatzaile- formakuntzan oinarritzen da, hain zuzen, esparru honetan hezkidetza landu eta partaidetza baldintzatzen duten estereotipoen apurketan eragin nahi da.
Proiektu honen partaide dira, besteak beste, Club de Atletismo La Blanca, CD Lakua, Araski AES, Presentación de María Ikastetxea eta Club Calasanz Escolapios.

Aurkezpena Zuian
Arabako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Diputatu Nagusiaren Kabineteko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan, Arabako Eskola Kirolean nesken partaidetza bultzatzeko eta berdintasuna sustatzeko proiektu bat jarri zuen abian 2016 urtean.
Aipatutako proiektua eskola kiroleko agente ezberdinen -eskola zein kirol entitateetako koordinatzaile, entrenatzaile, kudeatzaile- formakuntzan oinarritzen da, hain zuzen, esparru honetan hezkidetza landu eta partaidetza baldintzatzen duten estereotipoen apurketan eragin nahi da.
Proiektu honen partaide dira, besteak beste, Club de Atletismo La Blanca, CD Lakua, Araski AES, Presentación de María Ikastetxea eta Club Calasanz Escolapios.
ONGI ETORRIA: Arabako Foru Aldundia. Kirol eta Berdintasun Zerbitzuak.
BIDEOAREN AURKEZPENA: ESKOLA KIROLA BERDINTASUNAZ BLAI
EGITASMOAREN AURKEZPENA: Ainhoa Azurmendi, Avento-ren kirol-aholkularia

Maitatzeko beste era batzuk posible dira
Zuia, 2017ko azaroaren 16a
Maitasun erromantikoari buruz hitz egingo gaitu, talde emoziozko utopia bezala ulertua. Kontatzen dizkiguten ipuinak, maitasunaren magia bizitza aldatzen gaituela: neska txiroak printzesa bilakatzen dira. Coralek, utopia horren aurrean jarriko gaitu
Hizlaria
Coral Herrera. Giza zientzietan eta ikus-entzunezko komunikazioan doktorea, ikerlaria eta idazle feminista
Moderatzailea
Graxiana Xarra talde feminista

Batzar irekia
Emakumeen eragin soziopolitikoaren ildo estrategikoari erantzuteko, hurrengo Kontzeju Hauteskundeetarako, 2017ko azarorako, kanpaina berezi bat jarriko du martxan LAIAeskolak. Horrela, uztailetik aurrera Kuadrilla guztien arteko hausnarketa eta eztabaidarako Batzar Irekiak sortuko dira Arabako Lautadan.
Araba osoan zehar, kontzejuetako administrazio batzarretan parte hartzen duten emakumeen bataz bestekoa %20 da, gizonezkoena, aldiz, %80. Horregatik, emakumeen partehartzea areagotzea, bere horretan, justizia sozialerako helburu bat da. Horrez gain, ikuspegi, proiektu eta egiteko era berriekin komunitateetan eragitea onuragarria da, gure herrietako baldintzak denontzat hobetzeko.
Ozaeta, 2017ko utzailaren 19an
Egitaraua
“Zer eta zertarako dira Kontzejuak”
Pilar García de Salazar, Arabako diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua
Sofía López de Aguileta, Arabako Kontzeju Elkartea
Solasaldia
“Kontzejuak lehenengo pertsonan. Zergatik da garrantzitsua emakumeok parte-hartzea?”
Marixe Noya, Berdintasun politiketan eta partaidetzan aditua
Estibaliz Ruiz de Azua (Gebara)
Mila López de Munain (Etxabarri Urtupiña)
Eva López de Arroiabe (Larrea)
Aurkezpena
Pilar Ruiz de Larrea, kazetaria

Dulantzi, 2016ko azaroaren 9a
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan aurrera egiten jarraitzeko, ezinbestekoa da gertuko inguruan “finkatutako” zurrumurru faltsuak eta mitoak indentifikatu eta horri aurre egitea, ez baitigute errealitatea argitasunez ikusten uzten, eta horrelako egoeren aurrean erantzunak ematen jarraitzea.

Araia, 2016ko urriaren 5a
Amelia Barquinekin hitz egin dugu, eta migrazioak, giza eskubideak, gizarte eta eskola inklusioa, gizarte kohesioa eta aniztasunaren balioa izango ditugu hizpide, immigrazioak gure gizartean eragindakoa, sorrarazi dituen gatazkak eta onurak landuz. Eta denok batera hausnarketa egingo dugu kulturartekotasunak ekarriko dizkigun erronkei eusteko moduei buruz, gure herrian, gure auzoan, ikasgeletan generoaren ikuspuntua bailatuz.
Hizlaria
Amelia Barquín. Filologia Erromanikoan doktorea eta HUHEZIko (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Kulturarteko Hezkuntza eta Hezkuntza eta Generoko irakaslea.
Moderatzailea
Alai Agurain elkartea

Iruraiz Gauna, 2016ko irailaren 30a
Arabako Lautadako Kuadrillak urtero antolatzen duen Berdintasunaren Aldeko Eskualdeko Toaketa LAIAeskolaren ireiera espazio gisa baliatuko da.
Erakundeen aurkezpena: Ana María Gorospe Larrea, Arabako Lautadako Kuadrillako presidentea eta Ramiro González Vicente, Arabako ahaldun Nagusi
Solasaldia
Euskal Autonomia Erkidegoko jabekuntza eskolak.
Hizlariak
Mertxe Fernández Boga, Euskal autonomia Erkidegoko jabekunta eskolei buruzko ikertzailea, berdintasun teknaria.
Leire Groven Fernández, Berdintasun Teknaria eta gizarte dinamizatzailea. Basauriko Marienea Emakumeen Etxea eta Jabekuntza Ekola. Basauriko Udala.
Zuriñe Elordi Romero, Berdintasunerako Zerbitzuko burua. Gasteizko Udala. Gasteizko Jabekuntza Eskola.
41 - 47 erakusten 47 emaitzetatik.