Berriak - laia
plazara intro general eu Duplicate 1
Berriak
Eduki publikatzailea

Maiatzaren 14tik 28ra bitartean Laudiok ‘feminismoa zukutzeko’ aukera izango du Laudioko Udaleko Gobernantza Feminista Zerbitzuak antolatu dituen lehen jardunaldi feministekin. Zikloak feminismoa mugimendu inklusibo eta transbertsal gisa aurkeztu nahi du, oztopoeak gaindituz eta pertsonen parekidetasuna, berdintasuna eta askatasuna oinarri.
Antolatutako ekintza guztiak kontsultatu programazioan:

Gutun hau idazten dizugu Amurrioko Udaletik bidaltzen dizugun opari berezi bat aurkezteko: Chimamanda Ngozi Adichie-ren Todos deberíamos ser feministas liburua.
Liburu hau irakurketa hutsa baino gehiago da, berdintasunari eta feminismoari buruz hausnartzeko gonbidapena da. Bere orrialdeetan, inguratzen zaituen munduari buruz modu ezberdinean pentsaraziko dizuten ideia boteretsuak eta begiradak aurkituko dituzu.
Badakigu erronka asko dituen belaunaldi baten parte zarela, baina mundua hobetzeko gogoa eta gaitasuna ere erakutsi duzula.
Hartzen duzun ekintza bakoitzak, hitz bakoitzak, pertsona guztientzako etorkizun bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen lagun dezake, haien generoa kontuan hartu gabe. Azken batean, gizarte askeagoa eta zoriontsuagoa.
Espero dugu liburu honetaz gozatzea eta gure komunitatean, gure gizartean eta gure bizimoduan ikusi nahi dugun aldaketaren parte izatera bultzatzea.
Gainera, eta opari honen zergatia hobeto uler dadin, Isa Duque psikologa, sexologa, youtuber eta instagramer-arekin (@lapsicowoman), topaketa-saio batera gonbidatu nahi zaitugu.

Apirilaren 8an izango da, astelehena, Antzokian, 10:15ean.
Zure zain gaude! Ekarri zure telefono mugikorra.
Eskerrik asko elkarrizketa garrantzitsu honen parte izateagatik.
Amurrio Udaletxeko Berdintasun Batzordea.

Ekitaldiak erakundeen, alderdi politikoen, emakume taldeen eta emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko taldeen ordezkariak bildu ditu Artium Museoan, Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8a ospatzeko abian jarri dituen ekimenen barruan. Aurten, foru erakundeak ardatz hartu du emakumeak ahalduntzeak duen funtsezko eginkizuna berdintasunerako aurrerabidean, adineko emakumeen balioespenean eta belaunaldien arteko harremanaren garrantzian.
Hori dela eta, ekitaldian esker ona agertu zaie Arabako kuadrilletatik etorritako zazpi emakumeri.
Hauek izan dira omenduak:
- Victoria Cañas, Díez-Caballero upeltegiaren buruan ibilbide luzea duen enpresaburua
- Tere Cosano, Laudioko Solastiar elkartearen lehendakaria
- Silvina Salinero, indarkeria matxistatik bizirik atera dena eta Aguraingo Sallurtegui elkarteko kidea
- María Luisa Garate, Lagunak elkarteko eta Rivabellosako Cáritas elkarteko kidea
- Feli López de Robles, Gure Soroa Arabako Emakumeen Elkarteko kide eta Apodakako fede emailea izan zena
- Bene Txasko, Kanpezuko Emakumearen Kultura Elkartearen sortzailea
- Amaia Cadavid, Trebiñuko Udalaren lehen berdintasun planaren bultzatzailea
Ekitaldi instituzional osoaren bideoa
Testigantza bideoa

Eginaren Eginez elkartetik, “BENETAKO EMAKUMEAK: Dibertsitatearen aldeko kanpaina” aurkezten dizugu, gizartean zirrara sorrarazi nahi duen ekimena, eguneroko bizitzan benetakoa dena dibertsitatea dela berretsiz. Guztiok desberdinak gara, hori da errealitatea!
Gure helburua inklusioa da, eta paregabeak bihurtzen gaituena dibertsitatea dela frogatzea. Aintzat hartu ditzagun estandarrei aurre egiten dieten eta errealitatea zer den seinalatzen duten askotariko emakumeak.
Berdintasunarekiko eta inklusioarekiko gure konpromisoarekin jarraituz, funtsezkoa da aniztasun funtzionala dugun emakumeok bizi dugun zapalkuntza sozial eta kulturalari aurre egitea, gure gizartean emakumeentzat oro har ezarritako kanon fisikoari ez erantzuteagatik. Inklusioa eta pertsona guztiontzat aukera-berdintasuna, edonolakoa izanda ere, ezinbestekoa da gure egitekoan.
Kanpaina hau urrats garrantzitsua da aitortzeko ez dela berdinak izateko eskubideari buruzkoa, desberdinak izateko eskubide bera izateari buruzkoa baizik.
BENETAKOA DIBERTSITATEA DA
DENOK GARA DESBERDINAK
EMAKUME DESBERDINAK ETA BENETAKOAK
Estandar eskuraezinez betetako mundu batean, gizarte alternatibo bat aldarrikatzen dugu, emakume idealaren kanonik gabeko gizartea. Guztiok garelako desberdinak, eta badelako garaia gutako bakoitza ahaldunduta eta ordezkatuta egoteko. Gure dibertsitatea gure indarra da, eta elkarrekin geldiezinak gara. Gure kanpaina benetako emakume guztientzako dei bat da, espektatibei aurre egiteko eta gure berezitasunetan nabarmentzeko. Denok dugu lekua istorio honetan.
Helburuak:
- ** Informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat planteatzea.
- Emakumeen aurkako indarkeria kulturalari erasotzea.
- Gizarte osoa kontzientziatzea eta informatzea, markatutako estereotipoak apurtzeko.
- Dibertsitatea abiapuntu hartuta inklusioa bermatuko duten herritarrak eta erakundeak sustatzea, gizarte bidezkoagoa lortzeko.
- Emakumearen parte-hartzea bilatzea. Elkarteko emakumeok izango gara kanpainan parte hartuko dugunak.
- Dibertsitatea ikusgai bihurtzea.
- Aniztasun funtzionala duten emakumeei dei egitea gizarteak markatutako jarraibideen aurka borrokatzera eta beren inkonformismoa azaltzera.

Mapa batek lurralde bat mugatzen du. Barruan zer dagoen adierazi eta kanpoan zer geratzen den ezartzen du. Era berean, askotan, letra larriz, hiriburu bat izendau ohi du, erdigune bat.
Erdigunea eta bazterrak, lurraldeak, hiriak eta gizarteak antolatzeko eskema ezaguna. LGTBI+ pertsonok, norma ez beteatzearren baztertuak izan gara eta elkargune berriak marraztu behar izan ditugu; kartografia propiak asmatu, non sarteu, gozatu, zaindu, bizi eta borrokatu.
Horretarako, hiriguneetara mugitu gara askotan eta bertan periferietan lurralde propiak eratu ditugu. Badagoelako beste bide bat, bazterrak erdigune bihurtzera ohituak gaude. Honela, pasa berri diren Abuztu eta Irailean Arabako mapa ezberdin bat marraztu dugu, herriz herri kilometroz kilometro. Normalean ertzetan geratzen diren herri eta pasaiak erdigune bihurtu ditugu.
Okondotik Oionoera, Espejotik Araiara banakoak, komunitateak eta lurraldeak LGTBI+fobiaren aurka eta eskubideen alde elkar saretzen eta lotzen ibili gara. LGTBI+fobia gabeko Araba josteko haria ez dadila eten. Nahastu dituzagun bazterrak eta salto egin dezagun plazara, erdigunera.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaitu.
Marokok okupatutako Sahara Mendebaldeko lurraldeetan emakumeek jasandako indarkeriak erregistratzeko eta salatzeko Insumisas-ek giza eskubideen defendatzaile sahararren lana dokumentatzen du. Bortxaketa horien basakeriaren eta metodoen krudelkeriaren aurrean, filmak emakume sahararrek bidegabekeriaren eta ahanzturaren aurkako borroka historikoan izan duten indarra eta tinkotasuna irudikatzen du.
Laura Dauden brasildarra eta Miguel Ángel Herrera kolonbiarra zuzendari dituela, Insumisas 25 minutuko dokumental laburra da. Hura Hegoa Institutuak egin du eta Forward Films etxeak produzitu du, Euskal Fondoa-ren finantziazioarekin. Proiekzio honek Arabako Foru Aldundia-ren babesa du.
Dokumentalaren emanaldiaren ostean, Irantzu Mendia Azkue ikertzaileak, Hegoa Institutuko zuzendariak, Gertatutako guztia argitan jarri txostenaren ondorio nagusiak azalduko ditu, eta solasaldi bat irekiko da El Ghalia Djimi eta Mina Baali giza eskubideen defendatzaile eta ekintzaile sahararrekin.
- Eguna: Abenduaren 13an
- ordua: 19:00
- Lekua:
- Artium
- Auditorioa
- GASTEIZ - Sarrera doan, tokia bete arte

Arabako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean
Gobernu Kontseiluak, 2023ko azaroaren 21ean egindako ohiko bilkuran, honako adierazpen instituzional hau onetsi du azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta:

Jardunaldia Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak eta GGKEen Koordinakundeak antolatu zuten. Horren helburua lankidetza feministaren kontzeptura hurbiltzea zen, baita hori garapenerako lankidetzako erakundeen eta aldundiaren beraren esku-hartzeetan nola sartu aztertzea ere.
Ponentzia nagusia Mercedes Ruiz-Gimenez Garapenerako Lankidetzan, Generoan eta Gobernagarritasunean adituak egin zuen. 45 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta hainbat erakunde eta erakunderentzat lan egin du, bai Afrikan, bai Latinoamerikan.
Clara Murguialday ekonomialari feministak dinamizatu zuen lan-eremu kolektiboa, generoan eta garapenean aholkulari gisa lan egiten duena. Bere irakaskuntza-, ebaluazio- eta ikerketa-lana ikuspegi feminista lankidetza-politiketan eta emakumeak ahalduntzeko estrategietan txertatzean oinarritzen da.
Argazki-galeria

Arabako baserritar inguruko emakumeen sareak antolaturik pasaden 2023/09/16an Labastidan “Belaunaldien arteko bizikidetza solidarioa ereiten, berdintasuna eta lidergoa jasotzen” lelopean Arabako Landa-eremuko emakumeen XXIV. topaketan burutu zen. Rubén Lasherasek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle eta ikertzaileak, “Kulturarteko elkarbizitza belaunaldiarteko gakoaz” gaiari buruzko hitzaldia eman zuen. Bestalde, Mónica Ramos antropologo eta gerontologo feministak “Zahartze aktiboa ikuspegi feministatik” gaiaz hitz egin zuen.
Horrez gain, ondoren, parte hartzeko talde-dinamika batean emakumeak harremanetan jarri ziren eta euren artean esperientziak trukatu zituzten. Azkenik, umore ukitua izan zuen Hamaika emakume-konpainiaren antzezlanak eman zion amaiera jardunaldiari.
Arabako Landa-eremuko emakumeen sarearekin batera, “Peña de Toloño” izeneko Bastidako emakumeen elkarteak ere parte hartu zuen jardunaldian. Halaber, politik arloko hainbat ordezkari ere bertaratu ziren, hala nola Josune Irabien Marigorta, Emakundeko idazkari nagusia, Nerea Melgosa Vega, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Daniel García Bastidako alkatea, Ione Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru-diputatua eta Gorka Urtaran Gizarte Politiketako foru-diputatua.
Argazki-galeria

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 13a. LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak ikasturte berria hasi du 132 jarduerarekin, gure lurraldeko kuadrilletan eta Trebiñun banaturik, desafio honekin: "elkarrekin biltzeko eta trukeak egiteko lekua izatea, feminismoan trebatzeko gunea, eta haurnartzeko eta errealitatearen beste ikuspuntu batzuk aurkitzeko eremua".
Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak aurkeztu du gaur goizean, Joana del Hoyo Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariarekin batera, LAIAren zazpigarren edizioa abiarazten duten jardueren egutegia, "Arabako Foru Aldundiaren, Arabako kuadrillen, lurraldeko udal eta toki erakundeen, emakume elkarteen, mugimendu feministaren eta beste antolakunde eta pertsona batzuen ahaleginak batzen dituen proiektu integratzailea, partaidetzazkoa eta finkatua". Hori guztia, helburu honekin: "berdintasunean eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta asoziatiboan aurrera egitea, eta, aldi berean, bereizkeriari aurre egiten dioten beste pertsona batzuk bereganatzea, hala nola LGTBIQ+ taldea".
Jone Berriozabalek azpimarratu duenez, LAIAk, bere hasiera-hasieratik, aliantzak ehuntzen dihardu, eta Araba lurralde bidezkoago eta berdinzaleago, askotariko eta indarkeriarik gabeko bihurtzeko beharrezkoak diren indarguneak eta sinergiak sortzen, prozesu kolektiboak eta elkarrizketarako, gogoetarako eta hazkunderako guneak finkatzeaz gainera. "Gure helburua emakumeen ahalduntze prozesu horietan lagun egitea da, haien partaidetza soziopolitikoa indartzen duten tresna eta ekimenen bitartez. Baita ere, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, berdintasuna eta gizarte bidezkoagoa lortzeko", adierazi du foru diputatuak.
13.800 parte-hartzaile
2022/2023 ikasturtean, 13.800 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten LAIAren jardueretan. Haietarik % 75 emakumeak izan ziren. Horregatik, "oraindik ere hobetzeko tarte handia dago Arabako mutilen eta gizonen partaidetzaren aldetik", adierazi du.
2023-2024 ikasturteari begira, LAIA 132 jarduerarekin abiatzen da, eta horiei beste batzuk gehituko zaizkie datozen hilabeteetan. Programazio "zabala eta askotarikoa" izango da, haren barruan izango baitira elkarrizketak, emakumeenganako indarkeriari buruz sentsibilizatzeko edo berdintasunaren inguruko antzerkia, topaketak, ikastaroak, jardunaldiak, ponentzia edo hitzaldiak, eztabaida eta solasaldiak, prestakuntza-lantegiak, zineforuma, irakurketa feministako klubak, berdintasunaren aldeko ibilaldiak, bakarrizketak, elkarlaneko horma-irudiak, kaleko ikuskizun eta jolas-jarduerak, hainbat kultura-adierazpenen bidez (musika, antzerkia, dantza, artea, literatura, zinema, etab.) genero berdintasuna sustatzeko jarduerak, eta emakumeek kiroletan parte hartzearekin loturiko jarduerak.
Nabarmentzekoak dira berdintasunaren aldeko eskualdeetako topaketak, dagoeneko kuadrilletarako erreferentziazko espazio bihurtu direnak. Haietan, sakonean lantzen dira berariazko gaiak, hala nola justiziaren desafioak indarkeria matxistari heltzean, Añanan, edo indarkeria matxistari heltzeko estrategiak, Lautadan.
Eskualdeetako topaketa horiez gainera, beste bi ekitaldi nabarmendu daitezke. Bihar, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak "Lankidetza feminista mundua aldatzeko eredu berri bezala" izenburuaz antolatutako jardunaldia egingo da Burgelun. Eta larunbatean, Bastidan, Arabako Landa Inguruneko Emakume Sarearen urteroko 24. bilera egingo da. Bertan, adin guztietako emakume landatarren zahartze aktiboa aztertuko da, bai eta kulturarteko elkarbizitzaren desafioa ere, belaunaldien arteko ikuspuntutik.
Ahalduntze kolektiboa
Edizio honetan, Jone Berriozabalek baieztatu duenez, LAIAk "epe luzeagoko ahalduntze kolektiboa lortzeko espazioak" sortu nahi ditu, ez bakarrik jardueretan parte hartzen duten pertsonen banakako ahalduntzea. Hori da, hain zuzen, berdintasun espazioen eredua, zeinetan emakumeekin lan egiten den, haien jarduerak berdintasun politiketan integratzea ziurtatzeko. Esate baterako, Añana FEMprende, Añanako emakume ekintzaileak ahalduntzeko gunea. Hark jasotako balorazio onaren ondorioz, eredu horri jarraitu zaio Aiaraldean ere ezartzeko.
Espazio horien beste adibide batzuk honako hauek dira: indarkeria jasan duten eta indarkeria matxistatik bizirik irten diren emakumeei lagun egiteko Aguraingo programa, ikuspuntu feministatik zurrumurruen aurka jarduteko Artziniegako ekimena, adinduentzako "Polito zahartu" programa, Asparrenean eta Gesaltza Añanan, edo Gorbeialdeko maskulinitate berrien taldeak, besteak beste.
Baita ere, neska eta mutilak inplikatzen dituzten espazioak ere antolatu dira. Esate baterako, SexOka, Iruña Okako Udalaren sexualitateari buruzko aholku zerbitzua, 2021ean hasia eta funtzionatzen jarraitzen duena.

Laudio, 2023ko abuztuaren 3an
Laudioko Ugarteko jaietan gertatutako eraso matxista baten berri dugunez, adierazi nahi dugu erabat arbuiatzen eta gaitzesten ditugula emakumeen aurka egiten diren indarkeria-ekintza guztiak, emakume izate hutsagatik, genero-desberdintasunean oinarrituta, eta gure elkartasuna eta baldintzarik gabeko babesa adierazi nahi diegu erasoa jasan duen emakumeari, haren familiari, komunitateari eta gertuko pertsonei. Jaiek beti izan behar dute emakumeentzako gune seguruak.
[…]
Hori dela eta, Laudioko Udalak bat egiten du Ugarteko jai batzordeak eta Laudioko mugimendu feministak datorren ostegunean, abuztuaren 3an, 19: 00etan, Herriko Plazan antolatu duten elkarretaratzearekin. Indarkeria matxistak gaitzesteko eta biktimei laguntzeko ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxista prebenitzeko kanpaina bat jarri du abian, eta 25.200 liburuxka ari dira banatzen Arabako udalerrietako udako jai ekitaldietan.
"Eraso matxistarik gabeko jai askeak" lelopean, gidak modu arin eta didaktikoan zehazten ditu honako hauek: eraso matxista zer den identifikatu ahal izateko kontuan hartu beharreko alderdiak, nola erreakzionatu behar den norbaitek eraso bat jasan badu, zer egin daitekeen indarkeria mota horren lekuko izanez gero eta nola jokatu behar den emakume batek laguntza eskatzen badu.
Materialak atal berezi bat du mendekotasun kimikoarekin egindako sexu erasoei buruz, eta sintomak zein diren eta biktima izatearen susmoaren aurrean nola jokatu azaltzen da bertan. Azkenik, larrialdietako eta biktimei laguntzeko zenbakiak sartu dira: 112 (SOS Deiak) eta 900 840 111 (24 orduko Arreta Zerbitzua)
Liburuxkak Aiarako, Arabako Lautadako, Guardia - Arabako Errioxako, Gorbeialdeko, Arabako Mendialdeko eta Añanako kuadrilletako udalerri guztietan banatzen dira, baita Trebiñuko enklabeko udaletan ere. Kuadrillak eta udalak beraiek ari dira inprimakiak banatzen.
Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak azaldu duenez, "Material horren asmoa da Arabako gizartea indarkeria matxistaren gaitzarekiko sentsibilizatzea eta kontzientziatzea, jarduteko jarraibide eta gomendio errazak eskainiz, bai emakume biktimentzat, bai genero indarkeriaren kasuren bat ikusi duten pertsonentzat".Arren eskatu du herritar guztiek erantzukizunez jardun eta banakako konpromisoa har dezatela, "emakume guztiok errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako festez gozatu ahal izan dezagun".


Agurainen, 2023ko uztailaren 12an
ALKATEAK, JAKINARAZTEN DU:
Beste behin ere Aguraingo emakume batek duela urte batzuk jasaten ari zen indarkeria egoera amaitzea erabaki du; indarkeria fisikoa, psikologikoa eta ekonomikoa, hain zuzen ere. Erabaki honen aurrean, Aguraingo Udalak gogorarazi nahi dio emakumeari ez dagoela bakarrik eta bere elkartasuna adierazi nahi dio bai berari, baita bere familiari ere. Halaber, emakumearen ausardiari balioa eman nahi diogu, aspalditik bizi zuen indarkeria-zirkulua apurtzeko urrats hori emateagatik.
Aguraingo Udalak argi utzi nahi du horrelako gertakarien jatorria emakumeak zapalduak eta kontrolpean eduki nahi dituztenen jarrera eta ideia matxistetan dagoela oinarrituta. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, pertsonen arteko berdintasuna aldarrikatzen dugu. Emakumeen duintasuna, integritate fisikoa eta psikologikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzek ez dute lekurik gure jendartean.

Aurten berirro ere Ekainaren 28an, LGTBIQ+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, eskubideak eta bizikidetza aniztasunetik aldarrikatzen ditugu eta kolektibo horren eskubideak eta askatasunak onartzeko lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu.
Eusko Jaurlaritzaren LGTBIQ+ kolektiboarentzako Informazio eta Laguntza Zerbitzua den Berdindu zerbitzu publikoak, eskerrak eman nahi ditu ahaleginak batu dituzten pertsona guztiei sexuaskapenaren aldeko borrokaren alde, eta, gaur egun, gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko lana antolatzen eta gauzatzen jarraitzen dutenei.

Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nelly Valencia Yulerekin bildu da. Nelly Kolonbiako Caucako Eskualde Kontseilu Indigenako kidea da. Bisita Aldundiak Mugarik Gabe erakundearen bidez babesten duen garapenerako lankidetza-proiektuaren ekintzen barruan kokatzen da, eta CRIC da proiektua Kolonbian gauzatzen duen erakundea.
CRIC Emakume Programaren koordinatzailea da 2017. urtetik 2019. urteko maiatzera arte. Gaur egun, kargu hori ere badu. Ekainaren amaieran CRICeko Kontseilari Nagusi izendatuko dute, Caucako hamaika herri indigenen erakunde autonomoko agintari gorena. Emakume Programari babesa ematen dio. Programa horretan emakumeak espazio desberdinetatik artikulatzeko aukera ematen duten ekimenak abiarazten eta babesten dira. Era berean, irakaskuntza-pedagogia gisa prozesua indartzen du, emakume indigenen barneko zein kanpoko ikusgarritasuna sustatzeaz gain.
Bisitan, Luz Evelia Pechene ere izan da, CRIC programaren agintari eta arduradun politikoa.
Arabako emakumeen eta Caucako emakumeen arteko ikaskuntzak eta zailtasunak trukatzeko bira gisa planteatzen da bisita. Bi erakundeen egitura ezagutzeko eta partekatzeko aukera eman du, eta arreta emakumeen giza eskubideen, indarkeria matxisten eta estrategien egoerari buruzko testuinguruan jarri du, baita LAIA, Arabako Foru Aldundiaren ahalduntzerako eskola ere.

2022-2023 ikasturtean hamabi klub desberdin egon dira martxan. Gaztelaniaz, "La hora violeta" izenburupean Arabako kuadrilla guztietan, eta, bestalde, Aiara, Lautada, Errioxa, Mendialdea, Gorbeialdea eta Gasteizko euskarazko klubak.
Larunbateko hitzorduari hasiera emateko, Montse Angulo Aiarako Udaleko Berdintasun zinegotziaren, Loli Muriel Aiarako Kuadrillako presidenteordearen eta Ainhoa Campo Berdintasun eta Giza Eskubideen foru zuzendariaren ongietorria izan zen.
Hirurek klubetako koordinatzaileen lana nabarmendu eta eskertu zuten, hau da, Bego Etayo, Matxalen Gaminde, Ainhoa Aldazabal eta Gemma Lasarterena, eta adierazi zuten “irakurketa feministako klubak ahalduntze feminista kolektiboko benetako sare bat direla, non emakumeok elkarri ahotsa ematen diogun, komunean eta desberdintasunean aitortzen dugun elkar; dena delakoa izanik dugun adin, lanbide, jatorri edo egoera soziala.”.
Bego Etayo izan zen Topaketara gonbidatua izen zen Karmele Jaiori hitza eman ziona. Karmele kazetaria izateaz gain, hainbat nobela, poesia eta libururen autorea da. Bere hizketaldia “Aitaren Etxea” liburuan zentratu zuen. Honakoa irakurle klubetan irakurri izan da, eta genero rolak eta estereotipoak, indarkeria matxista, maskulinotasunak , … jorratzen ditu.
Bere solasaldiaren ondoren, Matxalen Gamindek idazlearen eta Aiarako klubetako partaideen arteko elkarrizketari bide eman zion. Truke horretan, Aitaren etxea eta Isa Diez poeta laudiotarraren pasarteak irakurri ziren, eta Karmelek horiei buruzko gogoeta egin zuen.
Hitzaldia amaitu ondoren, Gasteizko Feminist Agenda euskarazko irakurketa taldeak, Gema Lasarte koordinatzailearekin batera, kafea eta mokadu goxo batek lagunduta 2022an sortu zuten Aitaren etxea erakusketa azaldu zuten.
Programarekin jarraituz, Kexaako bolatokira joan ginen. Bertan, Marian Isasik Aiarako boloan nola jolasten den erakutsi zigun, kirola probatzera animatu ginen parte-hartzaileen artean minitxapelketa dibertigarri bati bide emanez.
Arcos de Quejanan bazkaldu ondoren, Ametsen hariztiari bisita egin genion, aire zabaleko museoa, 25 artistaren lana bere haritzen azalean bistaratzen duena.
Eskerrik asko hurbildu zineten emakume guztiei, hurrengo Topaketara arte!
Argazki-galeria

Myrian Carolina Arciniegas, Tolimakoa, Kolonbia.
Luisa Liseth Garcia Tiu eta Evangelina Samines Bocel de Ibaté de Sololá, Guatemala

Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuak bilera bat izan du Kolonbiako Yenidia Cuellar lider feminista eta nekazariarekin, zeina Kolonbiako Cimitarra ibaiko Nekazari Elkarteko kide baita.
Bere lidergo feminista, baserritar eta ingurumenekoaren ondorioz, mehatxuen, jazarpenaren eta estigmatizazioaren eraginpean dago etengabe. Horregatik, gaur egun, Giza Eskubideen defendatzaileak Babesteko Kataluniako Programaren barruan dago, eta sei hilabetez egongo da Bartzelonan.
Ekintzailearekin izandako topaketan, bertatik bertara ezagutu ahal izan genituen bere lurraldean egiten dituen jarduerak, aurkitzen dituzten zailtasunak, eta Nekazarien Erreserbako Eremu jasangarri bat eraikitzeko antolaketa-apustua, non giza eskubideak errespetatzen diren nekazaritzaren eta ingurumenaren kontserbazioaren ikuspegi feminista batetik.
Yenidia Prebentzio eta Babeserako Erakunde arteko Ibilbidearen sustatzailea da. Nekazarien apustua da, emakumeen indarkeriei aurre egiteko protokolo komunitario bat ezartzeko. Giza Eskubideen eta ingurumenaren alde egindako lanean, zilegi ez den erabilera duten laboreen ordezkapena babesten du, 2016an sinatutako Bake Akordioaren zati dena, eta horrek etengabeko arrisku-egoera sortzen dio.

T 'zk' at Feminismo Komunitarioaren Antzinako Sendatzaileen Sareko kideak Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin partekatu du bere lana.
Chahim Velasquez gorputz pluraletatik sendatzen aditua da, Guatemalako Maya herriaren ikuspegiarekin, eta lurraldeko feminismo komunitarioa sustatzen du; horrela, gorputzaren eta lurraren arteko lurraldearen sendaketa lortzen du. Guatemalako T 'zk' at Lurralde Feminismo Komunitarioaren Antzinako Sendatzaileen Sareko kidea da. 2018az geroztik, Sendatze Topaketak egiten ditu, eta herrialde osoko 400 defendatzailek parte hartu dute.
Entreamigos-Lagun Artean (EA-LA) erakundearen eskutik, Guatemalan garapenerako lankidetza sustatzen duen erakundea bisitatzen ari da gure lurraldean. Elkarte honek kontzientziazio kritikoa, dekoloniala eta feminista sustatzen du Euskal Herriko herritarrengan, eta herritartasun globaleko alternatibak bilatzen eta eraikitzen dituzten prozesuetan laguntzen du, asmo horiek indartuz eta Guatemalako errealitatea eta emakumeena Euskal Herrira ekarriz.
Chaim Velasquezek maiatzaren 23tik 31ra egingo duen bisita Guatemalako eta Euskal Herriko erakundeen eta emakumeen arteko elkarlanaren eta ezagutzaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da. Hala, maiatzaren 24an, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikariekin eta politikariekin bildu zen, eta emakumeen eskubideak sustatzen egindako lana eta esperientzia aurkeztu zien.
+ info

Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuak topaketa bat izan du Paolina Albani kazetariarekin, Mugarik Gabe lankidetza-erakundearen proiektu baten barruan.
Paolina Albani Guatemalakoa, herrialde horretako komunikabide alternatiboa den Prentsa Komunitarioko lantaldeko kidea da. Azken urteotan, Europar Batasuneko Prentsa Solway Investment nikel errusiar eta suitzarraren meatzaritza transnazionalak El Estorreko (Izabal) q 'eqchi komunitatean eskubideen urraketak argitara eman dituen ikerketa prozesu baten parte aktiboa izan da. Salaketa bi unetan egin zen, ikerketa zabal eta zorrotz baten ondoren. Ikerketa horretan 60 kazetari eta 20 komunikabide baino gehiagok parte hartu zuten, hala nola El País, Proceso, The Guardian, Le Monde. Horri esker, azaleratu egin dira lurralde, natura, defendatzaileen aurkako kriminalizazioak, kutsadura eta ustelkeria orokorra.
Guatemala beste bi egoera benetan larritan murgilduta dago: hauteskunde-prozesua, hautagaitzaren bat kanpoan uztean iruzur egiteko arrisku larriarekin; eta bere lanean independentzia eta zintzotasuna mantentzen saiatzen diren komunikabide eta kazetari bakanen kriminalizazioa, Erkidegoko Prentsa hedabide digitala barne.

Arabako Foru Aldundiak martxoaren 8an egin zuen ekitaldian, hiru laia sariak eman dizkie: bat, Begoña Etayorentzat, Arabako irakurketa feministako kluben koordinatzailearentzat, LAIAren eskutik (Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sarea); bestea, Pilar López Teatro Paraísoko zuzendariarentzat; eta hirugarrena, Maite Ruiz de Austri idazle, gidoilari eta zinema zuzendariarentzat.
Aurten, Foru Aldundiak lurraldean kultura arloarekin zerikusia duten emakume profesionalak nabarmendu eta ikusarazi nahi izan ditu. Ramiro Gonzálezen ustez, agerikoa da ikusezin bihurtzeak zailtasunak ekarri dituela errekonozimenduan. Hala gertatu da dantzaren, pinturaren, arte eszenikoen edo musikaren arloan garrantzitsuak diren emakume askorekin, emakumea kulturaren protagonista izatetik urrun dagoelako.
Hain zuzen ere, Inma Roiz idazle arabarrak hitzaldi bat eman du, emakumeek kulturan gaur egun duten egoera ezagutarazteko. Bertan, emakumeak ezagutzeak dakarren esperientzia azaldu du, eta, bere ahotsaren bidez, apenas ezagutzen den eta gaur egungo egoera ulertzeko funtsezkoa den Arabako herrien historia helarazi du.
Bego Etayo saridunak berak ere hitzaldi bat eskaini du, Virginia Imaz clownaren interpretazioarekin amaitu den ekitaldian.

Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez.
Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.
Kanpainaren protagonistak hainbat emakume dira, Berdintasun ezari buruzko zenbait datu gogorarazten dizkigutenak eta horiek eragiten dituzten arrazoietako batzuk erakusten dituztenak, hala nola:
- Emakumeak gerentzia-postuen %6a baino ez izatea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik, erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
- Emakumeak titulazio teknikoetako matrikulen %23a baino ez izatea, ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, gure erabakiak mugatzen dituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
- Zaintzeko eszedentzien %73a emakumeek hartzea ez da emakumeek bakarrik dakitelako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek gure garapen profesionala mugatzen du.

BERDINTZEN 2023 beka-deialdia argitaratu zen 2023ko otsailaren 13an eta zabalik dago eskabideak egiteko epea.
Beka-deialdiren helburua lau beka ematea da, 2023. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko. Beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.
Ikerketa-gaiak honako hauek izango dira:
- Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren Euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

Ongiz-Ezberdin berdintasunerako elkarteak hainbat genero-talde ditu Arabako herrietan, Laia Arabarekin. Bi dinamizatzailek, Ananda Abaigarrek eta Ber Murillok, irrati-elkarrizketa batean kontatu digute nola egiten duten lan Arabako Mendialdeko taldeekin, Kanpezun eta Maeztun.
Gure generoaren arabera esleitzen zaizkigun genero-rolak oztopo al dira gure garapen pertsonalerako? Nola bizi dira genero desberdinak rol horiekin? Landa ingurunean hobeto edo okerrago moldatzen gara berdintasun-gaiekin? Horiek dira Mendialdea Radiorekin izandako elkarrizketa honetan erantzun nahi dituzten galderetako batzuk.
Elkarrizketa hemen entzun dezakezu.

Hiruki Larroxa kooperatiban trans pertsonen egoera soziolaboralari buruzko ikerketa bat burutzen ari gara, eta honen bidez, hezkuntza eta enplegu-sarbideetan nabarmen diskriminatua dagoen kolektibo honen errealitatea agerian utzi nahi dugu.
Epe ertainerako helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzeko eta laneratzeko programa bat sortzea da. Zeinetan, lan-eskatzaileei eta eragile sozio-ekonomikoei aholkularitza, prestakuntza eta bidelaguntza emanez, trans kolektiboaren bizi-kalitatea hobetu nahi dugun.
Trans pertsona bazara eta 16 urte baino gehiago badituzu, inkesta betetzea eskertuko genizuke.
2023ko martxoaren 17ra arte egongo da aktibo, eta mezu hau irakurtzen duen pertsona orori zabalkundean laguntzea eskatzen diogu.
Esteka hemen: labur.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@hirukilarroxa.eus helbidera

Gobernu Kontseiluak aste honetan Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana (2022-2026) onetsi du. Planean 101 neurri proposatzen dira, egungo premia soziosanitarioei erantzuteko, bai eta aurreko planaren ebaluaziotik ondorioztatzen diren beste neurri batzuk ere. Dokumentuak kontuan hartu ditu Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzentzako Legean egindako aldaketak eta Euskadiko Berdintasun Planean definitutako ildoak.
Dokumentu hau egiteko, foru erakundeak hainbat sailen, udaletako eta kuadrilletako berdintasun teknikarien eta Arabako emakume elkarteen laguntza izan du. Plan berri honek lau urteko indarraldia du.
Aurreko planarekiko berritasunen artean, berdintasun politika publikoak gidatuko dituzten printzipio berriak sartu dira, hala nola intersekzionalitatea. “Horrek esan nahi du desberdintasuna eta diskriminazioa eragiten duten faktoreak ikusarazten lagunduko duen begirada bat sartzen dela, kontuan hartuta pertsonen aniztasuna sexu/generoari, genero identitateari edo sexu orientazioari, dibertsitate funtzionalari, arrazializazioari, erlijioari, adinari, jatorriari, migrazioari edo beste inguruabar fisiko batzuei dagokienez” azaldu du Ainhoa Campo Berdintasuneko eta Giza Eskubideetako zuzendariak.
Baita giza garapen iraunkorraren printzipioa ere, giza garapen globalean ingurumenaren, gizartearen, ekonomiaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren dimentsioak txertatzen direla agerian uzten duena. Emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteaz gain, non berdintasunaren arloko aurrerapen guztiak hura desagerraraztera bideratuta baitaude, era berean, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko lankidetzaren balioan nabarmentzen duen lurralde ikuspegia txertatzen da.
V. Planak aurrekoaren antzeko egitura du, lau ardatzetan antolatuta, egungo testuinguruari erantzuten dioten programa eta neurri berriekin.
Gobernu Ona da lehen ardatza, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearen esparruan Euskal Administrazio Publikoek adostutako berdintasun politiken kalitate estandarren berrikuntza gisa gehitzen dena. Horrek, praktikan, berdintasun politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartzea dakar. Lan esparru horretan, konpromisoa eta laguntza areagotuko zaie kuadrilla eta udalerriei eta Arabako Lurralde Historikoko berdintasun teknikarien sareari laguntza ematen jarraituko da. Ardatz honetan, honako neurri hauek nabarmentzen dira:
- Lurraldean esku hartzeko eredua finkatzeko estrategia bat diseinatzea, AFAko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren eta kuadrilletako Berdintasun Zerbitzuen jarduera programak koordinatuz.
- Urtero, mainstreaming estrategia ezartzeko eta lurraldean gobernu ona garatzeko laguntza eta aholkularitza ematea, kalitate adierazleen urteko aurrerapenean zehaztuta.
- AFAren Berdintasunerako Foru Kontseilua eraldatzeko prozesu bat garatzea, kontseilu horri izaera estrategikoagoa eta eragiteko gaitasun handiagoa emateko.
Bigarren ardatza ahalduntzeari buruzkoa da, eta, bereziki, ahalduntze ekonomikoari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasun Planaren planteamenduarekin bat datorren ikuspegi batetik. Hiru helburu lortu nahi dira emakumeen independentzia ekonomikoa eta, beraz, emantzipazio soziala bultzatzeko, arreta berezia jarriz denboraren, zainketen eta ordaindu gabeko ekonomia erreproduktiboaren arrakalarekin lotutako jarduketetan. Horretarako, pobrezia arriskuko egoerak identifikatzea, emakumeen ekintzailetza ekonomikoa sustatzea eta pobrezia egoera lokal/global egoeratik ikusaraztea eta salatzea proposatzen da. Aurreikusitako jardueren artean, honako hauek proposatzen dira:
- Kuadrilletan emakumeen elkarte sareari zuzendutako tresna digitalei buruzko etengabeko prestakuntzaren eredu bateratua abian jartzea
- Arabako Foru Aldundiaren bizikidetzarako eta aniztasunerako estrategian genero ikuspegia txertatzea, estereotipoek eta zurrumurruek emakume etorkinen bizitzan eragiten dituzten askotariko inpaktuak identifikatuz
- Etorkizuneko sektoreetan (adimen artifiziala, robotika, etab.) emakumeen ekintzailetza sustatzea. eta eragileekin lankidetzan aritzea, emakumeek industrietan duten lidergoa eta gobernu organoetan duten parte hartzea sustatzeko.
- Emakume enpresaburuen sareak sustatzea, eta, aldi berean, enpresa arloan betetzen duten zeregina ikusaraztea eta balioestea.
- Emakumeen memoria egitea eta berreraikitzea Arabako historiaren kontakizun eta imajinario kolektiboan.
Hirugarren eta laugarren ardatzak
Emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerraraztea da hirugarren ardatza, eta esku hartzeko hiru programatan antolatutako jarduerak biltzen ditu. Ikerketari, sentsibilizazioari eta prestakuntzari buruzko programaren helburua da kontzientzia sozial bat sortzen laguntzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketatzat hartuko duena.
Detekzioarekin, arretarekin, erreparazioarekin eta ahalduntzearekin lotuta dagoen ardatzaren helburua da profesionalek eta herritarrek babesa emateko sare bat eraikitzea. Horretarako, funtsezkoa izango da kontrol eta indarkeria jokabideak goiz detektatzeko tresna eta prozedura egokiak garatzea, bai eta biktimei arreta konpontzailea eta ahalduntzailea emango dien erakunde laguntzako sistema bat ere.
Eta, bestetik, erakundeen arteko koordinazio programa, non “emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erakunde publikoen jarduera koordinatuak eta eraginkorrak garrantzi berezia duen” adierazi du Aldundiko arduradunak, zeinaren helburua baita lan sistemen hobekuntzan eta baliabideen kudeaketa eraginkorrean aurrera egitea. Hauek dira ardatz honi atxikitako neurrietako batzuk:
- Indarkeria matxista desagerrarazteko sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak diseinatu eta ezartzea gizon eta mutil gazteentzat.
- Herritarrei zuzendutako gida bat argitaratzea, indarkeria matxista zer den eta egoera horietan zer egin behar den azaltzeko.
- Berdintasunaren aldeko Gizonen Elkartearekin lankidetza garatu eta bultzatzea, gizonak sentsibilizatzeko, jokabide matxistak desagerrarazteko eta gizon bortitzak artatzeko.
- Abian jartzea sexu indarkerian espezializatutako 24 orduko krisi zentroa.
Eta, azkenik, laugarren ardatzak zaintzen antolaketa soziala jorratzen du. Ardatz honetan jasotako neurriak premisa batetik abiatzen dira, eta Ainhoa Camporen ustez, “hori ulertzeko modu berri baterantz eboluzionatzen eta eraldatzen ari da zainketen eredu soziala. Eta hori horrela da lurraldean zainketen eremua osatzen duten hiru motetan oinarrituta: instituzionala, profesionala eta profesionalak ez diren zainketak”. Horregatik, Planak estrategia bat planteatzen du, hiru programatan oinarrituta lan egiteko aukera ematen duena, diagnostikatzeko, ikusarazteko eta zainketak balioesteko eta hobetzeko. Ardatz honi lotutako ekintza nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- GOFEren erabiltzaile, familia eta profesionalentzako prestakuntza ekintzak garatzea, Gizarean informazioa, ikaskuntza eta trebakuntza emateko.
- Laguntza behar duten pertsonen zaintzaile profesionalei laguntza eta prestakuntza ematea etxean, eta haien zailtasun nagusiak jasotzea.
- ETXEAN BAI programa abian jartzea eta garatzea, mendekotasuna duten pertsonek beren etxeetan bizitzen jarraitzeko duten nahiari erantzuteko, zerbitzu eta produktu berritzaileen eta teknologia berrien garapenaren bidez.
Berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako foru zuzendariarentzat “apustu garbia egiten dugu berdintasunaren alde, eta, horretarako, aste honetan Berdintasunerako V. Plana onetsi dugu, gure lurraldean beharrezkoa den gizarte eraldaketa bultzatzeko, benetako berdintasun eraginkorrerako bidean”.
51 - 82 erakusten 82 emaitzetatik.
Intro - Hizkuntza eta generoan ahaldunduz, ikus-entzunezkoa sarean
Hizkuntza eta generoan ahaldunduz, ikus-entzunezkoa sarean

2022/12/12 | Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu du digitalki Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak `Hizkuntza eta generoan ahaldunduz’ ikus-entzunezkoa.
Intro - A25, Arabako herrietan
A25, Arabako herrietan

2022/11/30 | Aldarrikapen-jardunaldi bat, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean.
Intro - Visita a proyectos de cooperación en Guatemala.
Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatzea

2022/11/28 | Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuko langileek, Euskal Fondoa-ko arduradunekin batera (Euskadiko Toki Erakundeen Elkartea) Guatemalako lankidetza-proiektuak bisitatu dituzte.
Intro - Okondon komentario matxistarik ez
Bideoa: Okondon komentario matxistarik ez

25/11/2022 | Okondo Eskola ha organizado una campaña para romper los roles de género, dentro del proyecto coeducativo del centro.
Intro - Adierazpen instituzionala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, 2022ko azaroaren 25a
Adierazpen instituzionala, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, 2022ko azaroaren 25a

22/11/2022 | Foru Gobernu Kontseiluak, 2022ko azaroaren 22an egindako ohiko bilkuran, honako adierazpen instituzional hau onetsi du azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta: Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuk espazio publikoetan Azaroaren 25ean emakumeen beraien eskubidea aldarrikatu nahi dugu, espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta horiez gozatzeko, herritartasun osoari dagokien eskubideak bermatze aldera.
Intro - Ribabellosa-Lantaron indarkeria matxistaren V. martxa
Ribabellosa-Lantaron indarkeria matxistaren V. martxa

21/11/2022 | Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, eta haren jatorria genero-desparekotasuna da. V. martxa honen bidez, indarkeria matxistaren aurkako posizionamendu soziala aldarrikatu nahi dugu eta eraildako emakume guztiak gogoratu nahi ditugu, batez ere gure herrikide Ana eta haren seme-alabak, haiek ere indarkeria horren biktima zuzenak baitira.
Intro - A25 kanpaina
Azaroak 25eko kanpaina: "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz"

2022/11/15 | Arabako Foru Aldundiak, gainerako euskal erakundeekin batera, indarkeria matxisten inguruko sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatu du, "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz" lelopean.
Intro - Campaña violencia machista Añana eu Duplicate 3
Aingurak sortu da, Amurrioko V. Berdintasun Plana, mugimendu feministaren borrokaren irmoetan oinarritua

2022/11/10 | Gainera, Udaletxe osoaren adostasun politikoarekin sortu zen. Adostasun hori Berdintasun Mahaian elkarlanean aritu da proiektu hau gaur egun errealitate izan dadin.
Intro - Campaña violencia machista Añana eu
Bizilagunak 2022 Araba

2022/10/28 | Bizilagunak ekimenak, igande baten, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du; familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.
sarrera - Arabako emakume magrebtarrei buruzko estereotipoak lantzeko gida
"Arabako emakume magrebtarrei buruzko estereotipoak lantzeko eta zurrumurruen aurkako ekintzan genero-ikuspegia txertatzeko oinarrizko gida"ren aurkezpena

2022/10/14 | Magrebeko jatorriko edtoa arbasoak dituzten emakumeekin Santikurutze Kanpezu eta Maeztuko udalerrietan esku hartzeko gauzatu den prozesuari esker, kulturartekotasunaren kontzeptua landu da.
LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio
LAIA Laudiok bere ibilbideari ekin dio, 'osorik' kartelarekin bere inaugurazioan

2022/09/27 | Laudioko Jabekuntza Eskolak irailaren 23an ireki zituen ateak ireki berri den Lezeaga Aretoan.
Intro - Campaña violencia machista Añana eu Duplicate 3
Foru Aldundiaren eta Sultana Jaya aktibista sahararraren arteko topaketa

2022/09/22 | Saharako aktibista, Sultana Jaya, Euskadin da egunotan, Mendebaldeko Saharako gatazka armatuaren eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren egoeraren berri emateko, bai eta defendatzaileek bakearen eraikuntzan duten zereginaren berri emateko ere. Gaur Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin bildu da. .
Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa: S. Bizente Ikastola eta Ramiro de Maeztu Ikastexea
Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa: S. Bizente Ikastola eta Ramiro de Maeztu Ikastexea
INTRO Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa, “Kimu” zentrorako Duplicate 1
Oión-Oyón: Sexu-abusuen Prebentziorako eta Berdintasunerako Programa, “Kimu” zentrorako
intro Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko gida
Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko gida
intro Eraso matxistarik gabeko jaiak Arabako Errioxan
Eraso matxistarik gabeko jaiak Arabako Errioxan
intro SexOKa
Iruña Okako Udalak SexOKa jarri du abian, 14 urtetik gorako herritarrei zuzendutako sexualitateari buruzko aholkularitza-baliabidea
Trans colombia-intro eu
Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako emakume transexualen eskubideak sustatzenditu

Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako Tolima Saileko Ibagué, Planadas eta Casabianca udalerrietan garatzen den proiektua babesten du, Arabako Colombia-Euskadi Elkartearen bidez.
Declaracion 28J eu
Erakunde adierazpena, ekainaren 28a, sexuaskapenaren nazioarteko Eguna
sarrera - Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa
Arabako Irakurketa Klub Feministen III. Topaketa
sarrera - Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean
Aliantzak sortzea Euskadiko eta Nikaraguako gazteen artean
sarrera - AFAk Arabako Foru Aldundiak Guatemalako indarkeria matxistaren aurkako INCIDEko proiektuaren alde egin du
Arabako Foru Aldundiak Guatemalako indarkeria matxistaren aurkako INCIDEko proiektuaren alde egin du
sarrera - Arabako Foru Aldundia Agrocafreko (Kolonbia) Diana Martínez-ekin elkartu da
Arabako Foru Aldundia Agrocafreko (Kolonbia) Diana Martínez-ekin elkartu da
LGTBIfobiaren aurkako adierazpen instituzionala
LGTBIfobiaren aurkako adierazpen instituzionala
M8aren harira Foru Kontseiluaren erakunde adierazpena
M8aren harira Foru Kontseiluaren erakunde adierazpena
Intro M8 okondo eu
M8 OKONDO 8M 2022 BERDINTASUNA DA BIDEA
Munduko emakumeak berdintasunaren bidean
Munduko emakumeak berdintasunaren bidean
Boletín Anual de la La Red de Mujeres del Medio Rural de Álava eu Duplicate 0
Horma-irudi eta bideo berriak berdintasuna eta hezkidetzaren alde, Oiongo Eskola Publikoan

Oiongo Eskola Publikoko hezkuntza-komunitateak elkarrekin lotzen diren bi proiektu gauzatu ditu. Errebindikazio murala eskolako horma batean, Irantzu Lekueren eskutik, eta bideo bat Colibrí comunicación agentziarekin ikastetxearen balioak ezagutarazteko.
Boletín Anual de la La Red de Mujeres del Medio Rural de Álava eu
Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarearen buletina
Intro - "Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop" kanpaina
"Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideak Urratzeko Stop" kanpaina
Declaración Institucional 25N Condado de treviño eu
Trebiñuko Udalaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean
Debut del Coro Feminista de Artziniega eu
Artziniegako Koro Feministaren estreinaldia
Concha Velascoren Yeyé neskaren bertsio "inklusiboaren" mundu mailako estreinaldia Artziniegan, "Ez duzu jakin nahi" bezala berrizendatua... Goza dezatela!!

25N en las cuadrillas eu
A25 Arabako kuadrilletan
Arabako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean
Arabako Foru Aldundiaren adierazpen instituzionala, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko Egunean
25N, acción de reparación en la Cuadrilla de Ayala eu
25N, acción de reparación en la Cuadrilla de Ayala
Indarkeria matxistaren aurkako IV. martxa Ribabellosa-Lantaron
Indarkeria matxistaren aurkako IV. martxa Ribabellosa-Lantaron
Intro - Adierazpen instituzionala Agurain
Adierazpen instituzionala - Agurain

A21
A21 - Arabako Kontzejuetarako Hauteskundeak
Azaroaren 21ean, igandea, Arabako Kontzejuetarako Hauteskundeak ospatuko dira. Arabako Kontzejuen Elkarteak (ACOA/AKE) bideo hau egin du pertsona eta boto bakoitzaren garrantzia gogoratzeko.
A21ean, parte hartu Kontzejuetarako Hauteskundeetan.
Emakumeak sarean
Emakundek gaitasun digitalari buruzko prestakuntza eskaintzen die emakumeen elkarteei

Emakundek Emakumeak Sarean ekimenaren barruan emakume-elkarteei zuzendutako online prestakuntza-ikastaro batzuk antolatu ditu urrian eta azaroan hauek euren gaitasun digitala hobetzeko asmoarekin. Emakunderen ekimen hau 2011n sortu zen emakumeen eta/edo feministen elkarte eta federazioek beren proiektuetan muga teknologikorik ez izateko, beren gaitasun digitala hobetzen jarraitzeko eta egiten dituzten jarduerak zabaltzen laguntzeko.
Urte hauetan prestakuntza jaso dute izapidetze elektronikoan, Google tresnetan, sare sozialetan, bideokonferentzietarako programetan eta wordpres programan. Urrian prestakuntza jaso zuten sare sozialetan, eta azaroan zehar prestakuntza jasoko dute diseinurako Canva izeneko tresna digitalean.
Horrela, eten digitala murriztu, ahalduntze teknologikoa sustatu eta, azkenik, pentsamendu eta jarduera feministaren zabalkundea lagundu nahi da.
Iturria: Emakunderen webgunea
Arabako Errioxa - A25
Arabako Errioxa – Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Arabako Errioxako udalerrietan elkarretaratzeak
Arabako Errioxako Berdintasun Foroa
Hitz kolpez
HITZ KOLPEZ. Gazte eremuan genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio programa

Intro - declaracion JJGG eu
Arabako Batzar Nagusiek atzo Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzetsi egiten dute

2021/10/13
TBatzarkide talde guztiek, bozeramaileen batzordean bilduta, gaitzetsi egin dute atzo Gasteizen izandako hilketa matxista, ohar honen bidez
Intro - declaracion Amurrio eu
Amurrioko Udalaren adierazpen instituzionala, Gasteizen emakume bat hil izana gaitzesteko
Intro - declaracion labastida eu
Bastidako Udalak Gasteizen emakume baten hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egiteko adierazpena eta deia
Intro - declaracion Barrundia eu
Adierazpen instituzionala - Barrundiako Udala
Intro - Jornada mujeres cooperativa eu
“Emakumeak Kooperatibetan: Landa-Eremuaren Iraunkortasunerako Aldaketa-Eragileak” Jardunaldia

Sarrera - Online jardunaldia Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Online jardunaldia Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Plazara-Sesion de debate sobre cine migracion asilo eu
Zinemari, migrazioari eta asiloari buruzko eztabaida saioa

Urriak 7 |
Zinemari, migrazioari eta asiloari buruzko eztabaida saioa
Urriak 7, / Ostirala 10:30 – 13:00
Intro - CSTEAM araba eu
Inspira STEAM Araba Álava
2021/09/10 |
Mahai ingurua. Industria, Berrikuntza eta azpiegitura
Irailak 14. 9:30 - 11:30 h.
Intro - Inscripciones V aniversario eu
Laia Eskolaren V. urteurrenerako izen-ematea

02/09/2021 |
Arabako Emakumeen Jabekuntza eta Berdintasunerako Eskolak, Laia Eskolak, 5 urte bete ditu eta irailaren 11n ospatuko ditugu Amurrion.
Intro - Campaña violencia machista Añana eu
Bizilagunak 2022 Araba

2022/10/28 | Bizilagunak ekimenak, igande baten, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du; familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.
Intro - Concurso relatos agurain eu
Aguraingo kontakizun laburren VI. lehiaketa

El Ayuntamiento de Arraia-Maeztu continua con su campaña a favor de los buenos tratos eu
Arraia-Maeztuko udala tratu onen aldeko kanpainarekin jarraitzen du

Tratu onen aldeko kanpainia: “%70 ura gara, %100 berdintasuna izan gaitezen. Indarkeria matxistarik ez!”
Arraia-Maeztuko udalaren kanpainia.


























